Share to:

Sekillaga

Sekillaga
Datu orokorrak
Garaiera1.152 m
Motamendia
Geografia
Mapa
Koordenatuak42°57′34″N 2°26′09″W / 42.95944°N 2.43583°W / 42.95944; -2.43583
MendikateaElgeako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba

Sekillaga edo Mugarriaundi Elgeako mendilerroan dagoen mendi bat da, mendilerroaren erdi ekialdean kokatua. Bere garaiera, 1.152 metrokoa da, eta, mendilerroko mendien artean, hirugarren garaiena da, Aumategi eta Gaboñoren ondoren.

Araba eta Gipuzkoa arteko mugan bertan dago, Oñatik Barrundiarekin duen mugan, azken herri honen iparrekialdeko azken muturrean.

Bere tontorrean menhir edo zutarri bat dago. Saltarrikoa bezala, hau ere etzana dago.

Historia

Mendi honen tontorretik gertu dagoen San Juan mendatea Arabako Lautadatik Arantzazuko Santutegira zihoazen erromesek oso sarri erabiltzen zuten, Calahorrako galtzada erabiliz. Loiolako San Inaziok, Iruña babesten ari zela zauritua izan zenean, mendiak igaro zituen, mendate hontatik, 1520. urtean. Bere zaurietatik sendatu ondoren, Arantzazura itzuli zen eta berriz igaro zuen mendate hau, Najera edo Naiarara joateko. Uste denez, bisita honetan bere botuak egin zituen San Inaziok, Ama Birjinaren irudiaren aurrean.

Irispideak

Mendi honetara igotzeko bideak, oso ugariak dira

  • 1: Arantzazutik doan lehen bidea, Madiña auzoko baserrietatik pasatzen da Araotzetik, Jaturabe urtegiaren gainetik. Madiñamendi inguratuz, Eztepesakon lepora iristen da. Hemendik, hegoalderantz, mendia igo behar da, mikelete etxe zahar bat igaroz, mendatetxo batean dagoena, eta, hemendik, zuzenean, Sekillagaren tontorrera hel daiteke.
  • 2: Arantzazutik, Gesaltza lepora doan bidea hartu behar da. Eskuinetara, hormigoizko bide bat, gertu dauden baserrietara doa. Bide hau, Eztepesakonera heltzen da, baina Arrolako baserrietara ere joan daiteke, ezkerretarantz hartuz. Hemendik, Azpilloste lepora heldu behar da eta, hegoalderantz hartuz, Gallerdiko tumulua bisita daiteke, baita Artasoko trikuharria ere, izen bereko muinoaren ondoan. Hortik gutxira, Gainlabur lepora heltzen da. Eskuinetik, Keixtui-Gaña mendiaren tontorra inguratu behar da, ondoren, Eiziertako lepora iristeko eta, azkenik, Gaboño mendia inguratuz, Zepoleku leporantz heltzen da, berehala, tontorrera iristeko.

Barriatik

Hemendik joanez gero, herritik abiatzen den bide bat hartu behar da. Bide honek, larreak eta zelaiak zeharkatzen ditu. Harizti batetara heldu arte jarraitu behar da bide hau. Harizti hau zeharkatu, Baltiako Eskorta ezkerretara utzi eta muino garbi batetara irten behar da. Muino honek, garaiera irabazten du ezkerrean dagoen [rtolako labarraren gainean. Muino hau jarraituz, bideak ezkerretara biratzen du, Zepoleku lepora heldu arte, ondoren, hemendik tontorrera iristeko

Larreatik

Larreatik, bidea oso antzekoa da. Herritik, iparralderantz doan bide bat abiatzen da. Bide honetan 800 metro inguru ibili ondoren, futbol zelai bat utzi behar da ezkerretara. Gero, ezkerretara utzi behar da Ardanubeta urmaelera doan bidea eta Gisardibelera joan behar da. Hemen, goitiera irabazten hasten da. Ondoren, eskuinetarantz Juansasi magalpetik Askaito labarlekurantz sartzen da, San Juan mendatera helduz. Eskuinetik, tontorrera hel daiteke haizerroten bideari jarraiki.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya