Seloniar
| Mota | talde etniko historiko |
|---|---|
| Honen parte | Eastern Balts (en) |
| Hedapen mapa | |
Seloniarrak (letonieraz: sēļi; lituanieraz: sėliai, livonieraz: sälli izenetik ekarria – euskaraz: «lur garaietakoak») antzinako etnia baltikoa izan ziren.
Ziur aski selonieraz hitz egingo zuten eta, inguruko tribuekin integratu ziren, letoniar eta lituaniar modernoen etnogenesian parte hartuz.
Historia
Seloniarrak ekialdeko Baltikoko tribu bat ziren, jatorri ezezagunekoa. Beraiei buruzko aztarna arkeologiko gutxi dago, eta iturri historikoetan eskualdea "ia biztanlerik gabeko lurraldea" dela esaten zuten. Iturri idatzietan gutxitan agertu ziren.
Datu arkeologikoek K.o. I. milurtekoaren hasierara arte jarrai dezakete, noiz Daugava ibaiaren bi ertzeetan bizi ziren. VI. eta VII. mendeetatik aurrera, ordea, ibaiaren ezkerraldean baino ezin dira kokatu.
Seloniar kulturak latgaliar eragin handia izan zuen. Seloniar eta latgaliar hileta-tradizioek ez zuten alde handirik. Zenbait adituk Burdin Aroaren amaieran seloniarrak latgaliarrekin bat egin zutela uste dute.[1]
Henrike Livoniakoaren kronikak seloniarrak aipatu zituen XIII. mendearen hasieran, konkistatu eta bataiatu zituztenean. Kronikaren egileak seloniarrak lituaniarren aliatutzat jotzen ditu. Haien lurrak Jersikako eta Kokneseko printzerrien menpeko ziren, Polotskeko Printzerriaren menpeko. Hegoaldeko lurrak, ordea, lituaniar jaunek gobernatzen zituzten.
1207an, Ezpataren Livoniar Anaiek, beren aliatu livoniar eta latgaliarrekin batera, Seloniako gotorleku nagusia setiatu zuten, Sēlpils kastroa. Erasotzaileen esanetan, Sēlpils Livoniaren erasoetarako lituaniar base nagusi bezala erabili zuten. Setio luze baten ondoren, seloniarrek bataioa eta germaniarren agintea adostu zuten, eta kastroaren ordez egungo Sēlpils (alemanez: Selburg) harrizko gaztelua eraiki zuten.[2] Seloniarrak azkenekoz XV. mendean agertu ziren iturri idatzietan.
Erreferentziak
Kanpo estekak
| Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









