Share to:

Senoiak

Talde etniko infotaulaSenoiak

Motatribu eta talde etniko historiko
Hizkuntzagaliera
Honen partegaliar
Hedapen mapa

Senoiak (latinez senones, antzinako grekotik: Σήνωνες) Antzinaroko Galiako zelta kulturako tribu bat ziren.

Zisalpetar Galiako senoiak

K.a. 400 urte inguruan Alpeak igaro zituen senoi tribuaren zati batek, eta umbriar tribuak kanporatu eta gero, Italiako ekialdeko kostaldean ezarri zuten haien bizilekua, Forlitik Anconara doan eremuan. Eremu horri hortik aurrera Ager Gallicus (latinez, 'galiarren lurra') deitu zitzaion, eta bertan etorri berriek Sena Gallica herria fundatu zuten ( gaur egungo Senigallia), Ager Gallicus horren hiriburu bilakatu zena. K.a. 391. urtean zisalpetarrek Etruria inbaditu eta Clusium hiria setiatu zuten (gaur egungo Chiusi). Klusiarrek Erromari laguntza eskatu zioten, eta honek, Erromaren ordezkariek galiarren aurrean erakutsi zuten jarrera eta nazioen legeei egin zioten zapalketarekin batera, senoien tribua Erromaren aurkako gerran sartu zuen. Baina senoiek erromatarrak garaitu zituzten Alliako Guduan (K.a. 390. urteko uztailaren 18an, usadioaren arabera) eta horrek ondorengo Erromaren Arpilaketa ekarri zuen.

Gertakari haien ondorengo ehun urteetan senoiak Erromaren aurkako gerran aritu ziren etengabe, K.a. 283. urtean Publius Cornelius Dolabella-k menderatu eta Ager Gallicus-etik kanporatu zituen arte. Hortik aurrera, ez ziren Italian gehiago gelditu. Baliteke Danubio inguruan, Mazedonian eta Asia Txikian zehar hedatu ziren galiar tribuenetariko bat izan izana. Haien lurretan Sena Gallica kolonia erromatarra sortu zen, galiar hiria egon zen inguruan.

Alpeez haraindiko Galiako senoiak

Italian ezarri zen tribuaren adar bat ziren, edota izen bereko beste tribu bat. Gaur egungo Sena eta Marne, Loiret eta Yonne eskualdean zuten bizilekua. Haien herri nagusiak Agendicum (gero Senones deitua, gaur egungo Sens), Metiosedum (gaur egungo Melun, A. Holder-en iritziz, Meudon) eta Vellaunodunum (toki ezezaguna) izan ziren.

K.a. 53 eta 51 urteen inguruan, Julio Zesarren aurka borrokatu ziren Cavarinus buruzagia (berau Zesarrek ezarria) kanporatu eta gero. K.a. 51. urtean Drappes izeneko buruzagi senoi batek Gallia Narbonensis probintzia mehatxatu zuen; baina azkar atxilotu zuten. Hortik aurrera ez dago galiar senoien erreferentzia gehiagorik.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya