Share to:

Shevat

Tevet       Shevat (שְׁבָט)       Adar
Tu Bishvat
Tu Bishvat

Tu Bishvat, "Zuhaitzen Urte Berria",
Shevat hilabeteko 15. egunean ospatzen da
Israelen almendrondoen loraldiarekin bat egiten duena.
Hil-zenbakia: 11
Egun-kopurua: 30
Urtaroa: Negua
Gregoriotar baliokidea: Urtarrila–Otsaila

Shevat edo Shvat (hebreeraz: שְׁבָט‎, akadierazko Šabātutik, "jotzen duen euria", hilabete honetako eurien indarragatik, ipar hemisferioko neguko azkenak), hebrear egutegi modernoko bosgarren hilabetea da, Munduaren Sorrerarekin hasten dena, eta hamaikagarren hilabetea, Bibliako hilabete ordenaren arabera, Nisan hilabetetik hasten dena, hebrearrak, Egiptotik esklabotzatik irten izana ospatzeko.

Shevat hilabeteari Biblian emandako izena, soilik "hamaikagarren hilabetea" da, zenbaketa ordinala jarraituz, hebrear urteko gainontzeko hilabete guztiak bezala Toran: Berrogeigarren urtean, hamaikagarren hilabeteko lehen egunean, Moisesek israeldarrei hitz egin zien, Yahvehk eurei buruz agindu zion guztia azalduz" ((Dt 1:3).

Bere egungo izenak, Shevat, bere jatorria, antzinako Babiloniako hilabeteen izenean du, akadieratik datozenak, eta, hemendik, bertan K.a. 586 eta K.a. 536 bitartean erbesteratutako juduek hartu zituzten, Nabukodonosor II.ak erbesteratu ondoren. Shevat hilabetea, bere izen babiloniar berriarekin, behin baino ez da agertzen: "hamaikagarren hilabetea, Shevat hilabetea dena". (Za 1:7).

Shevat hilabeteak, beti 30 egun ditu, eta ipar hemisferioko neguko hilabete bat da, gregoriar egutegiko urtarrila eta otsailarekin parekatzen dena, urtearen arabera. Zodiakoko bere zeinua, Aquarius da, euri garaiaren amaiera eta ibaien eta ur iturrien isuri oparoaren amaiera garaia izateagatik.

Jai juduak Shevat hilabetean

Tu Bishvat, "Zuhaitzen Urte Berria" -Shevat hilabeteko 15. egunean, hebrear egutegiak, bere lau "urte buru"etako bat ezartzen duen garaia: neguko loaldiaren ondoren, zuhaitz eta landareen udaberriko berpiztea ospatzen duena.

Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya