Silvia Matos
| Silvia Matos | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Las Palmas Kanaria Handikoa, 1988ko urtarrilaren 12a (38 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | enpresaburua, dibulgatzailea, diseinatzailea eta trans eskubideen aldeko ekintzailea |
Silvia Matos (Las Palmas Kanaria Handikoa, 1988ko urtarrilaren 12a)[1], sare sozialetan Silky Matos izenaz ere ezaguna, espainiar enpresaburua, komunikatzailea, lentzeria-diseinatzaileaeta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea da.
Bizitza
17 urterekin Madrilera joan zen Moda Diseinu ikasketak egitera. Ondoren, ikasketekin jarraitu zuen master bana eginez: bata Personal Shopperri buruzkoa, eta bestea Cool Hunterri buruzkoa.[1]
Ikasketak amaitu ondoren hainbat moda-enpresatan lana bilatzeari ekin zion, baina ez zioten inolako aukerarik eman. Bere itxura fisikoari buruzko aurreiritziengatik eta bere izena eta generoa bere nortasun agiri nazionala|nortasun agiri nazionalean agertzen zenarekin bat ez zetozelako bereizi baitzuten.[2] Esperientzia samin horrek eta emakume transen ezaugarri fisikoei egokitzen zitzaien emakumezkoen lentzeria ez aurkitzeak, bere negozio propioa sortzera eraman eta emakume transentzako lentzerian espezializatutako TransLingerie online denda abiarazi zuen 2014an.[3]
2021ean TransGirls Elkarteko (gaztelaniaz: Asociación TransGirls) lehendakari izendatu zuten, Yuli Pérez elkartearen sortzailea karguan ordezkatuz.[4]
2022an Miss Trans Espainia edertasun-lehiaketaren lehen edizioaren babeslea izan zen.[5]
Filmografia
Filmak
| Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2021 | Finlandia | Silvia | Muxeei buruzko film hispano-mexikarra[5] |
Erreferentziak
- ↑ a b (Gaztelaniaz) de Pedro, Mayte. (2025-01-24). «Silvia Matos» Euforia: Familias Trans-aliadas (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Expósito, Andrea. (2022-03-30). «De la discriminación laboral al éxito: la historia de la diseñadora canaria de lencería para personas trans» Tiempo de Canarias (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Silvia Matos el éxito de la moda para Trans» Espiral21 2019-04-13 (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Silvia Matos, nueva presidenta de la Asociación TransGirls» YOUNG 2021-09-14 (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Utrecht, Anna. (2022-10-22). «Silvia Matos madrina de la I Gala Miss-Trans España» https://www.annautrecht.es (kontsulta data: 2025-09-14).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









