Filosofia ikasi zuen Ljubljanako Unibertsitatean, eta geroago, psikoanalisia Parisko VIII Vincennes-Saint-Denis Unibertsitatean, bai eta bertan doktoretza egin ere. Egun, Ljubljanako Unibertsitateko Soziologia Institutuko senior ikerlaria da, eta European Graduate Schooleko irakaslea. Halaber, zenbait unibertsitatetan irakasle bisitaria izan da. Londresko Birkbeck Institute for the Humanities-en Nazioarteko Zuzendaria da eta Ljubljanako Psikoanalisi Teorikorako Elkarteko presidentea.[1]
↑Galfasoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta: 173. or.
Galfarsoro, I. 2008: "Zer egin Lenin?" in Subordinazioaren kontra, Iruñea, Pamiela. ISBN 978-84-7681-569-4
Galfarsoro, I. 2012: "Todo lo que siempre quisiste saber sobre Slavoj Žižek y nunca te atreviste a preguntar a Imanol Galfarsoro" in Slavoj Žižek, ¡Bienvenidos a tiempos interesantes!,Tafalla, Txalaparta. ISBN 978-84-15313-15-1
Galfarsoro, I. 2012: "(Post)Marxismoa, kultura eta eragiletasuna: Ibilbide historiko labur bat" in Alaitz Aizpuru(koord.), Euskal Herriko pentsamenduaren gida, Bilbo, UEU. ISBN 978-84-8438-435-9