Share to:

Solita Solano

Solita Solano

Bizitza
JaiotzaTroy, 1888
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaOrgeval1975eko azaroaren 22a (86/87 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaEmma Willard School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, kazetaria, eleberrigilea eta idazlea
Lantokia(k)Boston
Enplegatzailea(k)Boston Herald (en) Itzuli
New York Herald Tribune

Sarah Wilkinson, ezizenez Solita Solano (Troy, New York, AEB, 1888ko urriaren 30aOrgeval, Frantzia, 1975eko azaroaren 22a) estatubatuar idazle, poeta eta kazetaria izan zen.[1][2][3][4][5]

Bizitza

Familia

Klase ertaineko familia batean jaio zen. Jaioterriko Emma Willard School-en hezi zen. Aita hil ostean, haurtzaroko mutil-lagunarekin, Oliver Filleyrekin, ezkondu zen. Hurrengo lau urteak Filipinetan, Txinan eta Japonian eman zituen. 1908. urtean itzuli ziren New Yorkera.

Lan ibilbidea

New York Tribune egunkarian hasi zen antzerki-kritikari lanean, eta National Geographicen kaleratu zuen freelance edo langile autonomo gisa. Sasoi hartan hasi zen Solita Solano ezizena erabiltzen.

1919. urtean Janet Flanner kazetaria ezagutu zuen Solanok Greenwich Villagen, eta harekin harreman sentimentala hasi zuen. 1921. urtean, Greziara eta Istanbulera joan ziren, eta Janet Flannerrek erreportaje bat egin zuen National Geographice aldizkarirako. Ordurako Solanok hiru liburu argitaratuak zituen, eta izandako arrakasta eskasak kazetaritzara itzularazi zuen. Hurrengo urtean Frantziara joan ziren, eta Janet Flanners The New Yorker egunkariko korrespontsala izan zen. Hantxe elkartu ziren Gertrude Stein, Alice B. Toklas, Natalie Clifford Barney, Romaine Brooks eta Djuna Barnesen zirkulu intelektual lesbikoarekin. 1929. urtean Solanok affair bat izan zuen Margaret Caroline Andersonekin, The Little Review sortu zuenarekin, Parisera bere maitalearekin, Georgette Leblanc abeslari frantziarrarekin, etorri zena. Harreman horrek hainbat urte iraun zuen, baina Andersonek Leblancekin bizitzen jarraitu zuen.[6]

Solita Solano eta Djuna Barnes Parisen (Maurice Brange, Au Café, 1922).

Sasoi hartan, Janet Flanner —Genêt ezizenarekin— Letter from Paris (Parisko Gutuna) saila kaleratzen hasi zen, The New Yorker egunkarirako. Bigarren Mundu Gerraren hasieran (1939) Solano eta Flanner New Yorkera itzuli ziren.[6]

Urte gutxiren buruan, Solanok Flanner utzi zuen, azken honek Natalia Danesi Murrayrekin harreman sentimentala hasi ostean; eta aldi berean, Solanok beste bat hasi zuen Elizabeth Jenks Clarkekin. Solanok aurreko bikotekidea, Margaret Caroline Anderson, aurkeztu zion Clarki, hura Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zenean. Hirukoteak lagun talde bat osatu zuen, eta horrek ez zuen eragotzi Andersonek Dorothy Carusorekin, Enrico Caruso abeslariaren alargunarekin, harremana hastea.

Heriotza

Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean (1945), Solano Frantziara itzuli zen eta bertan bizi izan zen hil arte.[6]

Gurdjieff eta The Rope

Hogeita hamarreko eta berrogeiko hamarkadetan, Solanok George Gurdjieff mistikoarekin ikasi zuen, eta, aldi batez, haren idazkari jardun zuen. The Rope (Jane Heap, Margaret Caroline Anderson, Kathryn Hulme eta Dorothy Carusorekin) gurdijierftarrak izeneko talde bateko kidea zen. Gurdjieffen heriotzaren ostean (1949), Solano taldeko burua bihurtu zen, eta postu horretan egon zen hil arte. Gurdjieffek taldearen aurrean egindako hitzaldien oharrak, bere nortasunaren eta metodoaren erregistro garrantzitsuenak dira.

Erreferentziak

  1. «Solano, Solita (1888–1975) | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (kontsulta data: 2026-06-22).
  2. www.imdb.com (kontsulta data: 2026-06-22).
  3. «Solita Solano» www.epdlp.com (kontsulta data: 2026-06-22).
  4. (Ingelesez) «Solita Solano | Biography | Research Starters | EBSCO Research» EBSCO (kontsulta data: 2026-06-22).
  5. (Ingelesez) «Solita Solano» Grokipedia (kontsulta data: 2026-06-22).
  6. a b c Elizabeth Jenks Clark Collection of Margaret Anderson. .

Bibliografia

  • Berenice Abbott: Portrait of Solita Solano, Parasol Press, Ltd. (1981)
  • William Patrick Patterson: Ladies of the Rope: Gurdjieff's Special Left Bank Women's Group, Arete Pubns (1998) ISBN 1-879514-41 9
  • Andrea Weiss: Paris war eine Frau, Rowohlt (1998) ISBN 3-499-22257 4
  • Gabriele Griffin: Who's Who in Lesbian and Gay and Writing, Routledge, London (2002)

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya