Steven Seagal
Steven Frederic Seagal (Lansing, Michigan, Estatu Batuak, 1952ko apirilaren 10) aktore eta borroka-artista estatubatuarra da. Horrekin batera, musikaria ere bada.
Biografia
Aita judua zuen eta ama, berriz, txeroki eta irlandar jatorrikoa. Gaztetan, Fullertonera (Kalifornia) joan ziren bizitzera eta bertan ikasi zituen arte martzialak, Fumio Demura karate maisuaren gidaritzapean. Hemeretzi urterekin, Japoniara joan zen, arte martzialak ikastera. Bertan, ingeles klaseak eman zituen, aikido, zen, budismo eta kendo klaseak ordaindu ahal izateko.
Japonian, Hiroshi Isoyama eta Seiseki Abe aikido-maisuen ikasle izan zen eta 7. daneko gerriko beltza lortu zuen Aikikai-n, baita Miyako Fujitanirekin ezkondu ere. Fujitani familiarekin, dojo bat ireki zuen halaber eta Japonian aikidoa irakasteko baimena lortu zuen lehen atzerritarra izan zen. 1983an, Estatu Batuetara itzuli zen.
1984ean bigarren aldiz ezkondu zen, Adrienne La Russa aktorearekin, oraindik ere lehen emaztearekin ezkonduta egon arren. Hirugarren emaztea Kelly LeBrock izan zen, bizkarzain lana egin zionean ezagutu zuena.
Haren aktore ibilbidea Michael Ovitz ezagutu zuenean hasi zen. Ovitz Hollywoodeko aktoreen ordezkari famatuenetakoa zen. Hortik aurrera, Steven Seagalen izen-deiturak oso ezagunak egin ziren Estatu Batuetan, batik bat arte martzialetako filmetako aktore gisa.
Bere film askotan, ekoizle eta gidoilari lanak ere egin izan ditu. Zine kritikari batzuen iritziz, haren karrera estankatuta geratu da, interpretaziorako abilidade txikia duelako eta bere pertsonaiak arte martzialetarako soilik erabiltzen dituelako, sentimendurik jarri gabe.
Musikari modura
Aktore-lanaz gain, gitarra jotzen du. Steven Seagal and the Thunderbox taldean jo izan du eta bi disko kaleratu, lehena (Songs from The Crystal Cave) 2005ean eta bigarrena (Mojo Priest), 2006an.
Filmografia
- Above the Law (1988).
- Hard to Kill (1990).
- Marked for Death (1990).
- Out for Justice (1991).
- Under Siege (1992).
- On Deadly Ground (1994).
- Under Siege 2: Dark Territory (1995).
- Executive Decision (1996).
- The Glimmer Man (1996).
- Fire Down Below (1997).
- The Patriot (1998).
- Get Bruce (1999).
- Prince of Central Park (2000).
- Exit Wounds (2001).
- Ticker (2001).
- Half Past Dead (2002).
- The Foreigner (2003).
- Out for a Kill (2003).
- Belly of the Beast (2003).
- Out of Reach (2004).
- Clementine (2004).
- Into the Sun (2005).
- Submerged (2005).
- Today You Die (2005).
- Black Dawn (2005).
- Mercenary for Justice (2006).
- Shadow Man (2006).
- Attack Force (2006).
- Flight of Fury (2007).
- Urban Justice (2007).
- Pistol Whipped (2008).
- The Onion Movie (2008).
- Kill Switch (2008).
- Ruslan (2009).
- Machete (2010)
Diskografia
- Songs from the Crystal Cave (2005).
- Mojo Priest (2006).
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Steven Seagalen webgune ofiziala
- (Ingelesez) Steven Seagalen IMDB-ko fitxa
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









