Stromae
Paul van Haver (Brusela, Belgika, 1985eko martxoaren 12a), Stromae izen artistikoaz ezagunagoa, abeslari, konpositore eta ekoizle belgikarra da, eta hip hopean eta musika elektronikoan egin du karrera. Stromaek frantsesez abesten du, eta ospetsu egin zen, besteak beste, «Alors on danse», «Papaoutai» eta «Tous les mêmes» abestiekin. Hiru estudio-album argitaratu ditu: Cheese, Racine carrée eta Multitude.
Biografia
Haurtzaroa eta musika ibilbidearen hasiera
Paul van Haver Laeken-en, Bruselan, sortu zen.[1][2] Haren ama belgikarra da eta aita ruandarra, arkitektoa. Bederatzi urte zituela, aita bere jaioterrira joan zen lan-arrazoiengatik, eta Ruandako genozidioan (1994) hil zen, Afrikako Aintzira Handietatik oso gertu. Haren berri telefonoz eman zitzaion familiari, hil baino hilabete batzuk lehenago harekin harremana galdu ondoren.[3] Aitak umezurtz utzita, Van Haver hiru anaiekin eta arrebarekin hazi zen Bruselako periferian. Hamaika urte zituela, musikaz interesatzen hasi zen gaztea, eta Jette-ko musika akademian eman zuen izena. Han solfeo- eta bateria-klaseak jaso zituen.[3]
2000. urtean, hamabost urte zituela, Paul Van Haverrek Opsmaestro ezizena aukeratu zuen raparen munduan bere burua ezagutarazteko. Baina beste artista lokal baten izenaren oso antzekoa zen, eta bederatzi urte geroago mundu osoan ezaguna izango zen izena jartzea erabaki zuen: Stromae. Van Haverrek verlana erabili zuen eta maestro hitzaren silabak alderantzikatu zituen.[4] Hamazazpi urterekin Suspicion taldea osatu zuen J.E.D.I rapzalearekin batera. eta elkarrekin Faut qu't'arretes le rap abestia eta bideo musikala konposatu zuten. Hala ere, J.E.D.I.-k duetoa uztea erabaki du, eta Stromae bakarlari bihurtu zen. 2005ean, Stromae jendaurrean ezagutarazten hasi zen, Hip Hop dantza-lehiaketetan parte hartuz; besteak beste, Hip Hop Family 2006an eta Juste Debout 2007an.[5]
Diskografia
Estudio-albumak
| Titulua | Xehetasunak |
|---|---|
| Cheese |
|
| Racine carrée |
|
| Multitude |
|
EPa
- Juste un cerveau, un flow, fond et un mic… (2007)
Erreferentziak
- ↑ Stromae, petit prince de Bruxelles. Valonia Bruselas.
- ↑ Coljon, Thierry. (24 de septiembre de 2010). Ma journée avec Stromae, de Laeken à Vilvorde. , 40 or..
- ↑ a b Média, Prisma. «Stromae évoque son enfance sans père - Voici» Voici.
- ↑ «Stromae - Contact la radio Enjoy !» My Contact 16 de julio de 2009.
- ↑ «Biographie Stromae, âge et discographie» TV5MONDE Culture.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









