Share to:

Sugibeleko

Sugibelekoa Joana Arc-ekoaren sortetxean (Domrémy)

Sugibelekoa (ald: sukibel, sukubel,[1] su-burdin[2]) beheko suaren atzeko aldean ezartzeko metal plaka astuna da.

Ezaugarriak

XVII. mendeko sugibelekoa (Besançon), maitasunaren alegoria batekin (bi bihotz batzen ari den errementaria)

Eskuarki burdinurtuz egina, bere tamaina sutegiaren araberakoa da, atzeko horma osoa edo zatirik handiena estaltzeko modukoa.

Belgika hegoaldean, eta harekin muga egiten duten Frantzia eta Luxenburgoko eskualdeetan, sugibelekoak hormaren parte egiten du (takenplatten edo taques de foyer), atzean dagoen gela ere berotzeko aukera emanez. Horrelakoetan, su-burdina armairu batez babestua egoten da, haren ateak irekiz edo itxiz atzeko gela hori berotu dadin edo ez.

Funtzioa

1777 urteko sugibelekoa

Bere funtzioetako bat sutegiaren beroa horman ez galtzea zen, berotu behar den gelarantz proiektatuz. Horrela, beheko suaren efizientzia (berez txikia dena) zerbait hobetzen da; gehiago, sugibelekoa zenbat eta lodiagoa izan.

Horma bera babesteko ere balio zuen; hau bereziki garrantzitsua zen hormaren egitura ahula zenean (lokatza, lastoa, zura...).

Era berean, suaren berotasuna biharamunera arte mantentzen laguntzen zuen.

Gaur egunean, beheko suak gutxi erabiltzen direnez, sugibelekoei beste erabilpenak ematen zaizkie: sukalde modernoen horman zipriztinen aurkako babes gisa (aintzinako sukaldeetan zuten erabilpenetik hurbil), edo besterik gabe apaingarri bezala, sukaldetik aparteko geletan.[3]

Historia

XVIII mendeko sugibelekoa Frantziako erregeen ikurrarekin, aurrean su-txakur bi dituela.

Ezagutzen diren lehen sugibelekoak K. a. XV. mendekoak dira, burdingintzaren hasierakoak alegia.[4] Lehen dekorazioak sinpleagoak ziren, eguneroko objektuekin lotuak, eta gero diseinu landuagoetara igaro zen: irudi alegorikoak, erlijiozkoak, armarriak eta abar. Herbeheretan, esate baterako, Espainiarrekiko independentzia ospatzeko irudiak erabili ziren.[5]

XV. mende hasieran, tximinietan apaingarri zeramikoak eta sugibelekoak erabiltzen ziren; eskuarki burdinurtuzkoak (edo arrabioz, zehatzago esanda[6]), eta gutxiago brontze, kobre edo harrizkoak. XVI. mende erdi alderako oso hedatuak ziren.[7]

Burdinurtua ekoizteko teknologia zabaldu ahala, sugibelekoak merkatu eta asko zabaldu ziren.

XVIII. mendean, Frantziako Konbentzio Nazionalak agindu zuen "feudalismoaren edo antzinako errejimenaren ikurrak duten sugibelekoak" (nobleziaren ezkutuak, etabar) erretiratzeko eta urtzeko.[8] Horrela, balio handiko pieza asko galdu ziren.[7]

Ikatza erregai gisa zabaldu zenean, sukalde ekonomikoek beheko suak ordezkatu zituzten; horrekin batera, sugibelekoen erabilpenak atzera egin zuen; halere, beheko suaren erabilpena ez zen guztiz desagertu eta sugibelekoen ekoizpen industriala gaur arte mantendu da.[9]

Erreferentziak

  1. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-04-18).
  2. «su-burdiña | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (kontsulta data: 2021-04-18).
  3. «100+ PLACAS CHIMENEA En Línea | Placa-de-chimenea.es» www.placa-de-chimenea.es (kontsulta data: 2021-04-20).
  4. LEslie, Aitchinson,. (1960). A History of Metals. MacDonald PMC 475739746. (kontsulta data: 2021-04-18).
  5. «Fireback - Albany Institute of History and Art» www.albanyinstitute.org (kontsulta data: 2021-04-18).
  6. 1683-1757., Réaumur, René Antoine Ferchault de,. (1722). L'Art de convertir le fer forgé en acier et l'art d'adoucir le fer fondu, ou de faire des ouvrages de fer fondu aussi finis que de fer forgé par Monsieur de Réaumur .... [éditeur non identifié] PMC 404906402. (kontsulta data: 2021-04-18).
  7. a b Renard, Jean-Claude. (1985). L'âge de la fonte : un art, une industrie, 1800-1914 ; suivi d'un dictionnaire des artistes. Editions de l'Amateur ISBN 2-85917-045-6. PMC 14002960. (kontsulta data: 2021-04-18).
  8. Décrets de la Convention Nationale des 18e, 21e, 24e jours du 1er mois, & 3e jour du 2e mois de l'an second de la République Française, une & indivisible, nos 1701, 1710, 1729 & 1776.
  9. «Conjunto placas trasfuego» www.averly.es (http://www.averly.es/)+(kontsulta data: 2021-04-18).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya