Talat Pasha
| Talat Pasha | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1917ko otsailaren 4a - 1918ko urriaren 14a ← Said Halim Paşa - Ahmed Izzet Pasha →
1913ko urtarrilaren 23a - 1917ko otsailaren 4a ← Hacı Adil Arda - Mustafa Arif Deymer (en)
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Kardzhali (en) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Berlin, 1921eko martxoaren 15a (46 urte) | ||||||
| Hobiratze lekua | Monument of Liberty, Istanbul (en) | ||||||
| Heriotza modua | giza hilketa: magnizidioa | ||||||
| Hiltzailea | Soghomon Tehlirian (en) | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Hizkuntzak | Otomandar turkiera frantsesa Erdi Aroko greziera | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria eta Bisir Handia | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
| Jasotako sariak | |||||||
| Kidetza | Three Pashas (en) | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | islama | ||||||
| Alderdi politikoa | |||||||
Talat Pasha (otomandar turkieraz: طلعت پاشا, Talaat Pasha edo Talat Pasha), jaiotze izena Mehmed Talaat (otomandar turkieraz: محمد طلعت, Mehmed Talʿat; turkieraz: Mehmed Talât) (Kırcaali, 1874ko irailaren 1a - Berlin, 1921eko martxoaren 15a ) Otomandar Inperioko politikaria izan zen. Turkiar gazteak erakundearen buruzagia izan zen, eta Otomandar Inperioko Bisir Handia 1917-1918 bitartean.
«Turkiar Gazteak» erakundean jardun zuen gaztetandik, eta 1893-1895 bitartean kartzelan egon ondoren, goi-mailako karguak bete zituen Turkiako telegrafo-konpainian, 1908an kaleratu zuten arte. Turkiar gazteen matxinadaren ondoren (1908), diputatu hautatu zuten Edirnen, eta 1909an Barne Arazoetarako ministro izendatu zuten, eta Postarako ministro egin zuten ondoren. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik, aliatuen aldeko jarrera garbia erakutsi zuen baina, Enver Pasha gerra-ministroaren eraginez, alemaniarren alde jarri zen gerra hasitakoan. Barne-arazoez arduratu zen 1914tik aurrera, eta armeniarren deportazioa eta gupidagabeko genozidioa bideratu zituen (600.000 armeniarretik gora hil ziren neurri haien ondorioz). Inperio Otomaneko Bisir Handi izendatu zuten 1917an, eta Alemaniara ihes egin zuen 1918ko urrian, gerra amaitu baino lehenago, turkiar gobernuko beste goi-agintari batzuekin. Hiru urte geroago, atentatu batean hil zuten Berlinen armeniar batzuek.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









