Share to:

Tartessos

Talde etniko infotaulaTartessos

Motaportu-hiri, erresuma, kultura, herri, Zibilizazio, kultura arkeologiko eta antzinako hiri
HizkuntzaTartessian (en) Itzuli
Geografia
JatorriaIberiar penintsula
EstatuaEspainia
Koordenatuak37°00′N 6°12′W / 37°N 6.2°W / 37; -6.2
Hedapen mapa

Tartessos edo Tarteside (antzinako grezieraz: Τάρτησσος, latinez: Tartessus) greziarrek Mendebaldeko lehen zibilizazioari ematen zioten izena da. Iberiar hego-mendebaldeko kultura megalitikoaren ondorengoa, ustez egungo Huelvako probintziak, Sevillako probintziak eta Cadizko probintziak osatutako hirukian garatu zen, Iberiar penintsularen hego-mendebaldeko kostaldean. Tartessostarrek inguruko herrietakoetatik erabat ezberdina zen hizkuntza eta idazkera bat sortu zuten, eta egiptoar eta feniziarren eragin kulturalak izan zituzten.

Bularrekoa, Caramboloko Altxorraren zatia.

Kokapen geografikoa

Tartessosen mapa.

Ardatz gisan Tartessos ibaia izan zuen zibilizazio-gune horri erromatarrek Betis esan zioten (aurretik, Oleum flumen 'olioaren ibaia'), eta arabiarrek Guadalquivir ('ibai handia'). Hala ere, ezer ez da ziurra eta zenbait egile Tartessos ibaia Odiel ibaia edo Tinto ibaiaren ahoetan kokatzen saiatu dira (azken hori Huelvako itsasadarra), baita Mar Menorren, Guadianaren ahoan edo Tajo ibaian bertan ere. 2001ean Tartessos izena Jaengo probintziako Castellar herritik igarotzen den Castellar ibaiari eman zioten.

Jatorria

Izar tartesiarra.

Tartessos feniziarrek egin zuten bertako jendearen akulturazioa dela esan daiteke. Teoria hori kolonizazio kronologietan eta aztarna arkeologikoetan oinarritzen daː sare leunduzko zeramikak, berniz gorrikoak eta irudikapen erlijiosoak, argi eta garbi ekialdeko jainkosei erreferentzia egiten dietenak; Astarte kasu, t-r-t hizkiek argi eta garbi Tartessosen antza dutela nabarmendurik, eta Baal edo Melkhart (bere zezen itxuran askotan irudikatua) moduko jainkoei .

Ez dago batere argi nor ziren feniziarrek topatu zituzten bertako horiek. Historialari batzuek Penintsulara Itsasoko Herriekin batera iritsi zirela uste dute. Beste batzuek agian herri indoeuroparrak zirela uste dute, Kaukaso iparraldeko estepetatik iritsitako jendea, historiaurreko jendearen tokian finkatu zena eta El Argar edo Kutxa Zelaien Kultura bezalako kulturak sortu zituena. Feniziarren iritsierarekin akulturatu eta Tartessos erresuma sortu zen.

Hedapena

Tartessostar kulturaren jatorrizko gunea gaur egungo Huelva, Sevilla eta Cadizko probintzien lurraldea izan zen. Garrantzi handiko bi eremu izan ziren Tinto eta Odiel ibaien meategiak eta Guadalquivir ibaiaren nekazaritza eta abeltzaintzako lautada. Eremu horiek ziren jendeztatuenak, eta handik hedatu zen Tartessos Brontze Aroan eta Burdinaren Lehen Aroan, Andaluziako eta Extremadurako beste leku askotan, baita Portugalgo Algarbe eta Alentejon ere[1].

Kostaldeko kokaleku garrantzitsu batzuk hauek izan ziren: Asta, Nabrissa, Spal, Onoba, Ossonoba, Olissipo eta Mastia; barnealdean, berriz, Corduba, Carmo, Astigi, Carambolo, Tejada la Vieja, Satefilla[2], eta Cancho Roano (Badajoz).

Azkenaldian (K.a. VI. mendea), Guadiana eta Alcudia haranetan bizi izan ziren arrazoi ezezagunak zirela medio, iparralderantz migratu zuten tartessostarrek, Cancho Roanoko eta El Turuñuelo aztarnategiek erakusten duten moduan[3], besteak beste.

Aipu historikoak

Tartessos aipatzen duen lehen iturri historikoa Herodotoren historia da, K.a. V. mendekoa, Argantonio erregeari buruz (haren izenak Zilarrezko gizona esan nahi du eta ehun urtez gobernatu zuela esaten da): haren aberastasun, jakituria eta eskuzabaltasun zenbatezinez hitz egiten du. Geroago, IV. mendean, Rufo Festo Avieno idazle erromatarrak Ora Maritima izeneko lana idatzi zuen, Mediterraneoko kostaldeak deskribatzen dituen olerkia. Olerkari beraren arabera, egile ezagunik ez zuten oso antzinako iturriak erabili zituen. Iturri haietako bat K.a. IV. mendekoa da, Avienok kostaldetik eginiko bidaia gisan deskribatu zuena, marinel greziar eta kartagoar batek eginaː Britania edo Kornualleseko (Ingalaterra) kostaldetik abiatuta Massaliaraino (Marsella) iritsi zen. Bidaia horren emaitza gisan, marinel ezezagunak bisitaturiko tokiak azaltzen dira, eta horixe da Iberiar penintsulari buruzko berririk antzinakoenak ematen dituena[4].

Pausaniasen arabera, "Tartessos iberiarren herrialdeko ibai bat dela diote, itsasora bi ahotik iristen dena, eta bi aho horien artean izen bereko hiri bat dagoela. Ibaia, Iberiako luzeena eta itsasaldia duena, berrikiago Baetis deitua da eta batzuek diote Tartessos Carpia iberiar hiriaren antzinako izena dela".

Agerpen biblikoak

Biblian Tarshish izeneko toki bati buruzko erreferentziak daude (halaber, Tarsis edo Tarsisch izenak ditu). "Hain zuzen ere, Salomon erregeak Tarsisko ontziak zituen itsasoan Hirameko ontziekin batera. Tarsisko ontziak hiru urtetik behin etortzen ziren, eta urrea, zilarra, bolia, tximinoak eta paumak zekartzaten. Itun Zaharra, 1 Erg 10:22". Gaur egun, batzuek uste dute Salomonek ez ziola Tartessosi erreferentzia egin, Aqabako portuari baizik, Sinaiko penintsulan.

Ez 27:12 (K.a. V. mendea) pasartean Tirok Tarsisekin harreman komertzialak zituela aipatzen da eta baliteke Tartessosi erreferentzia egitea, Feniziak haiekin jada harremanak bai baitzituen.

Jon 1:3 (K.a. VIII. mendea) pasarteak honako hau dio: "Baina Jonas Tarsisera joateko altxatu zen, Yahvehren presentziatik urrun. Yoppera jaitsi zen eta Tarsisera abiatzekoa zen ontzi bat topatu zuen. Pasaia ordaindu zuen eta eurekin abiatu zen Tarsisera, Yahvehren presentziatik urrun".

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Eiroa, Jorge Juan. (2010). Prehistoria del mundo. (1a. ed. argitaraldia) Sello Editorial ISBN 978-84-937381-5-0. PMC 758016976. (kontsulta data: 2023-04-20).
  2. (Gaztelaniaz) Aubet, María Eugenia. (2009). Tiro y las colonias fenicias de Occidente. (3a ed. actualizada y ampliada. argitaraldia) Bellaterra ISBN 978-84-7290-448-4. PMC 343807165. (kontsulta data: 2023-04-20).
  3. Díaz, Jero (2016ko azaroaren 14). «Una excavación arqueológica en Badajoz prevé sacar a la luz el mayor yacimiento de Tartessos». Radio Televisión Española.
  4. (Gaztelaniaz) «Historiografía sobre Tartessos. Lo que dicen los textos antiguos, que no lo son todo» Guía Arqueológica de la Península Ibérica 2019-03-05 (kontsulta data: 2019-06-06).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya