Share to:

Termofilo

Mikrobio termofiloek Yellowstone Parke Nazionalean dagoen Grand Prismatic Spring iturri termaleko kolore ikusgarriak sortzen dituzte

Termofiloak (grezieratik: θερμo, termo, "bero" + φιλíα, filia, "zale") bizi ahal izateko tenperatura beroak behar dituzten izaki bizidunak dira. Termofilo guztiak gai dira 50-70 °C bitarteko tenperaturetan bizi eta ugaltzeko.

Bizidun hauek habitat oso beroetan daude: iturri termaletan (AEBetako Yellowstone Parke Nazionalean lehenengo bakterio termofiloak aurkitu ziren), urpeko iturri edo fumaroletan, hartzitzen ari diren material organikoetan (konpostean, esaterako), lurzoru beroetan eta basamortuetan, ur-berogailu bezalako ingurugiro artifizialetan, etab.

Termofilo gehienak bakterioak eta arkeoak dira. Kopuru txikiagoan bada ere, badaude ere onddo, landare eta animalia termofiloak, Riftia pachyptila anelidoa bezalakoak (iturri termaletan bizi dena). Orokorrean, eukarioto termofiloek ezin dute 60 °C-tik gora bizi. Tenperatura horren goiti bizi diren bizidun guztiak prokariotoak (bakterio eta arkeoak) dira.

Termofiloek moldaera zelularrak eta molekularrak dituzte tenperatura altuei aurre egin ahal izateko. Prokarioto termofiloen entzimek eta beste proteina batzuek askoz hobeto jasaten dute beroa prokarioto normalenak baino, eta haien makromolekulek tenperatura altuetan funtzionatzen dute hobekien [1]. Horretaz gain, zelula mintz berezia dute termofiloek, gantz-azido asez betea (termofiloak ez diren bizidunek gantz-azido asegabeak dituzten bitartean).

Mikrobiologo gehienen ustez mikrobio termofilo eta anaerobioak izan ziren antzinako Lurraren lehenengo bizidunak, orain dela 3.000 milioi urte, gutxigora behera, agertu zirenak.

Bi termofilo mota daude: hertsiak eta fakultatiboak.

  • termofilo hertsiek tenperatura altuak behar dituzte derrigorrez bizi ahal izateko. Bizidun hauek ez dira hazten 45 °C-tik behera.
  • termofilo fakultatiboak gai dira tenperatura altuetan bizitzeko, baina baita tenperatura epelagoetan ere, 45 °C-tik behera.

Hauetaz gain, hipertermofilo deritzonak dira tenperatura altuenetan bizi direnak. Hauek 75 °C-tik gorako tenperaturetan ugal daitezke, eta 100 °C-tik gora ere bizi daitezke ur likidoa dagoenean (itsasoaren eremu sakonetan, presio handiko tokietan). Hipertermofilo ia guztiak arkeoak dira.

Mikrobio termofiloak

Bakterioen artean hauek dira aipagarrienak:

Arkeobakterioen artean, besteak beste, hauek daude (hipertermofiloak dira):

Erreferentziak

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:151-154 orr.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya