Thomas Cole
| Thomas Cole | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bolton eta Bolton le Moors (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | New York eta Catskill, 1848ko otsailaren 11 (47 urte) |
| Hobiratze lekua | Catskill Village Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria eta ilustratzailea |
| Lantokia(k) | Steubenville New York Filadelfia eta Pittsburgh |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Mugimendua | Hudson Ibaiaren Eskola |
| Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Thomas Cole (Bolton le Moors, Lancashire, Ingalaterra, 1801ko otsailaren 1a -Catskill, New York, 1848ko otsailaren 11) Estatu Batuetako margolari ospetsua, Hudson Ibaiaren Eskola sortu zuen.
Biografia
Haren ibilbide artistikoa xilografo bezala hasi zuen, Ingalaterran. 1819an gurasoekin Estatu Batuetara emigratu zuen eta irarle moduan jarraitu zuen lanean. 1823an Pennsylvaniako (Filadelfia) Arte Ederren Akademian ikasten hasi zuen. Orduan margotu zituen lehenengo paisaiak. Bizitza ateratzeko, bestetik, erretratuak egiten zituen. Bi urte geroago Catskill-era joan zen, New Yorkeko estatuan, Hudson ibaiaren ondoan. Bere paisaiak lasten ezagutzera eman ziren; haien erromantizismoa eta zentzu alegorioak ospetsuak egin ziren. Kritikari askoren ustez Cole Estatu Batuetako lehenengo paisaia-egile garrantzitsua izan zen. Bere gai nagusiak, Hudson ibaiarekin batera, New Hampshiren Mendi Zuriak eta Catskilleko mendiak ziren. Margolan horiek arrakasta handia izan zuten eta New Yorken erraz saldu ziren. Saltzeko lan horretan John Trumbull margolari ezagunaren laguntza izan zuen: behin haren lanak erakusleiho batean ikusi zituen eta laguneei gomendatu zituen.
1829tik 1832ra eta 1841tik 1842ra margolaria Europan zehar ibili zen. Orduan, margolari ingelesen eragina ezagutu zuen, batez ere Joseph Mallord William Turner eta John Martinenak. Florentzian denbora gehiago egon zen, Horatio Greenoughen etxean. Bidaia hau ondoren hasi zuen bere garaia alegorikoa, "Inperioaren ibilbidea" (1836, New York Historical Society) eta Bizitzaren bidaia, lau lanekin: haurtzaroa, gaztetasunam heldutasuna eta zahartzaroa (1840, Munson-William-Proctor Institute, Utica).
Lortu zuen ospeari esker bestea paisaia-egile amerikarrak erakarri zituen: Asher Brown Durand, Albert Bierstadt, Frederic Edwin Church, Jasper Francis Cropsey, e.a. Talde horri Hudson Ibaiaren Eskola deitzen zaio.

Estiloa
Claudio de Lorena izan zen bere erreferente nagusietariko bat. Cole 1825an New Yorken kokatu zen eta Hudson ibaiaren inguruak hasi zen margotzen. Haren helburua ez zen paisaia hutsa jasotzea: paisaia-margoak mezu moral bat zabaldu behar zuen, historia-margoek egiten zuten moduan. Paisaietatik at, gai biblikoak margotu zituen; horietan argiak balore sinboliko handia zuen, esaterako Edengo Lorategiaren kanporatzea (1828, Bostongo Arte Ederren Museoa).
Iruditegia
-
Azken Mohikanoaren eszena (1827), Wadsworth Atheneum
-
Kaaterskillgo ur-jauziak (1826), Wadsworth Atheneum, Hartford.
-
Erroma gertuko akueduktoa (1832).
-
Erraldoiaren kopa (1833), Metropolitan Museum of Art, New York.
-
The Oxbow (1836), Metropolitan Museum of Art, New York
-
Gurutzea arratsean (1848), Thyssen-Bornemisza Museoa, Madril.
-
Edeneko Lorategitik kanporatzea (1828), Museum of Fine Arts, Boston
-
Paisaia erromantikoa, erortzear dagoen dorrearekin (1832–36), Albany Institute of History & Art
-
Inperioaren igarotzea (1835–1836), New-York Historical Society
-
Arkitektoaren ametsa (1840), Toledo Museum of Art
-
Biziaren bidaia:Gaztaroa (1842), National Gallery of Art
-
Segestako tenplua (1843), Museum of Fine Arts, Boston
-
Bi Lakuen eta Mendiko etxearen ikuspegia, Catskill mendiak, goiza (c. 1844), Brooklyn Museum
-
Il Penseroso (1845), Los Angeles County Museum of Art
-
Basoetako etxea (1847), Reynolda House Museum of American Art
-
Prometeo kateatua (1847), Fine Arts Museums of San Francisco
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
(Gaztelaniaz):Thomas Cole Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoan.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









