Share to:

To The Bone

To The Bone
Jatorria
Argitaratze-data2017
IzenburuaTo the Bone
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena107 minutu
Grabazio lekua(k)Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Marti Noxon
Gidoigilea(k)Marti Noxon
Antzezlea(k)
Argumentu nagusiaanorexia urduria

IMDB: tt5541240 Filmaffinity: 301219 Allocine: 245943 Rottentomatoes: m/to_the_bone Allmovie: v673700 TCM: 2116545 Metacritic: movie/to-the-bone Netlix: 80171659Edit the value on Wikidata

To the bone[1] 2017an estreinatutako estatubatuar pelikula independentea da. Marti Noxon da filmaren gidoilari eta zuzendaria. Filmak, anorexia duen Ellen neskato gaztearen istorioa kontatzen du, zeinak gaixotasunari aurre egiteko programa ezberdinetan parte hartzen duen.

Marti Noxon-ek anorexia izan zuen gaztetan[2], hori dela eta idatzi eta produzitu zuen honako film hau. [3]Jendeari gaixotasuna dutenen edo izan dutenen bizimodua erakustea erabaki zuen. Horrez gain, Ellen-en papera antzezten duen Lily Collins, anorexia pairatutakoa ere bada[4]. To the bone, Noxon-ek zuzendu eta idatzitako lehen pelikula propioa da.

Lily Collins, Keanu Reeves, Carrie Preston, Lili Taylor, Alex Sharp, Liana Liberato, Brooke Smith eta Retta dira antzezleak. Filma Sundanceko zinemaldia-n aurkeztu zen 2017ko urtarrilaren 22an. Mundu osoan zehar uztailaren 14ean zabaldu zen Netflix plataformaren bidez.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ellen 20 urte dituen anorexiadun neska gaztea da. Denboraldi batez gaixotasuna gainditzeko programa batean parte hartu eta gero, eta ezer gutxi lortu ondoren, bere aita eta amaordearen etxera itzultzen da. Bertan ere, ahizpaordea bizi da, Kelly. Etxean Ellen-en egoeraz larriturik daude. Hala, Susan-ek, bere amaordeak, gaixotasunari aurre egiteko programa konbentzionaletatik desberdina den bat aurkitzen du. Ellen-i proposamena luzatzerakoan, neskatoak ezezkoa ematen dio, gerora ordea, Kelly-k konbentzituta, proposamena onartzen du.

William Beckham doktorea da programaren zuzendaria. Programa, familia etxe batean kokatzen da. Bertan 5 neska (Megan, Anna, Tracy, Pearl eta Kendra) eta mutil bat (Luke) bizi dira. Luke etxeko pertsonaia alaia da, une oro besteak animatzen saiatzen dena. Ballet dantzaria da, baina elikatze desoreka eta lesio baten ondorioz bertan dago.

Ellen-ek familia terapia duen egunean, familia-desegituratua duela agerian geratzen da. Ama eta aita orain dela urte batzuk banandu egin ziren, ama beste pertsona batez maitemindu zelako, Olive-z. Ordutik, ama, Judy, Olive-rekin bizi da. Ellen ere haiekin bizi izan zen hemazortzi hilabete lehenago, baina ama eta neska-lagunak alde egin zuten Phoenix-era (Arizona). Bera haien egitasmoetatik alde batera utzi zuten. Bestetik, aita, Susan eta Kelly-rekin bizi da orain, baina ez dago inoiz bere alaba den Ellen ikusteko prest, beti du beste egitekoren bat. Terapiara ere ez da azaltzen.

Hasiera batean Ellen-en portaera etxe berrian ezkorra da. Inflexio puntua Beckham doktoreak izena aldatzeko proposamena egiten dionean ematen da. Une horretatik aurrera, neskatoa Ellen izatetik, Eli izatera pasatzen da.

Luke eta Eli-ren artean erlazio berezia sortzen da. Gauzek txarrera egiten dute, Luke-k Eli-ri onartzen dionean berataz maitemindu dela. Neskatoa ikaratu egiten da eta hasiera bateko ezkortasun egoerara itzultzen da.

Etxe horretatik hanka egitea erabakitzen du eta amaren etxera joatea. Bertan, ama-alaba arteko harremanak hobera egiten du. Horrez gain, han dagoelarik, zenbait gertaera eta gero, ohartu egiten da zein gaixorik dagoenaz eta Luke maite duenaz. Hala, Beckham doktorearen programara itzultzea erabakitzen du.

Antzezleak

Antzezleak Film pertsonaiak Pertsonaien deskribapen laburra
Lily Collins Ellen (Eli) Anorexiadun 20 urteko neskato gaztea.
Keanu Reeves William Beckham Doktorea.
Carrie Preston Susan Ellen-en amaordea.
Lili Taylor Judy Ellen-en ama.
Alex Sharp Luke 19 urtedun anorexiadun mutila.
Liana Liberato Kelly 18 urte dituen Ellen-en ahizpaordea.
Brooke Smith Olive Judy-ren neska-laguna.
Leslie Bibb Megan Anorexiadun pazientea.
Kathryn Prescott Anna Bulimiadun pazientea.
Ciara Quinn Bravo Tracy Bulimiadun pazientea.
Maya Eshet Pearl Anorexiadun pazientea.
Lindsay McDowell Kendra Elikatze desorekadun pazientea.
Retta Lobo Erizaina.
Alanna Ubach Karen Terapeuta.

Ekoizpena

Martha Mills Noxon, Marti Noxon bezala ezagunagoa, 1964ko 25ean jaio zen Kalifornian, AEB. Hainbat sail eta pelikulatan lan egin du. Haren lanen artean Buffy the Vampire Slayer (1997-2003) edo UnREAL (2015-2018) daude esate baterako[5].

Marti Noxon

Proiektuaren jaiotza

IndieWire aldizkariak Marti Noxon-i egindako elkarrizketa batean, Noxon-ek adierazi zuen pelikula gauzatzeko bi arrazoi nagusi izan zituela. Lehena, gaztetan anorexia pairatu izana izan zen. Bigarrena berriz, jendartean itxura fisikoari eta honakoarekin zer ikusia duten gaixotasunei buruzko eztabaida zabaltzeko nahia[6].



Lily Collins

Filmaketa

Lily Collins-ek, pelikulan Ellen, filma egiteko, espezialisten laguntzaz, argaltzea erabaki zuen. Anorexia duen pertsona interpretatzen duenez, papera antzezteko era hoberena zela erabaki zuen[7]. Elikatze-desorekak tratatzen dituzten Project Heal[8] bezalako hainbat elkartek haren esfortzua eskertu diote gerora[9]. Hauen ustetan Lily Collins erreferentzia izan daiteke anorexia dutenentzako. Pertsona bat zeinak gaixotasuna sufritu duen, baina ondo dagoen dagoeneko.

Kritikak

Pelikulak oso gai zaila tratatzen du, anorexia. Halako gai gogorrak lantzen diren kasuetan arreta handiz lan egin behar izaten da, gaixotasun batetaz ari baikara eta badagoelako honakoa sufritzen duen edo sufritu duen jende asko.

Jendartean filmen onarpena nolakoa den aztertzen duen Rotten Tomatoes webgunearen arabera[10], pelikula honen batezbesteko puntuazioa 6,73/10-koa da. Onarpena aztertzeko 61 kritikaz baliatu dira. Irakurri daitekeenez, kritiken gehiengoak, pelikulan antzezleak direla indargunea azpimarratzen du eta gaiari dagokionez, tratamendua ez dela egokia. Funtzio bera duen Metacrit webgunean ere, antzeko zerbait irakurri daiteke[11]. Kasu honetan, honakoaren datuen arabera onarpena 64/100-koa da. Emaitza hori kalkulatzeko aldizkari eta egunkari desberdinetako 14 iruzkinez baliatu dira.

The guardian egunkariko Peter Bradshaw kazetariak[12] "sakontasun gutxiko, gatzgabe eta iraingarria den pelikula" modura izenpetzen du To the bone. Egunkari bereko Hadley Freeman-ek kritika bat[13] bat egiten du non anorexiari buruzko pelikula onik ia ez dagoela adierazten duen, To the bone gaizki landua iruditzen zaio.

Gehien bat filmari aurpegiratzen zaiona, sakontasun falta da, jendearen barruetara heltze hori. Baina hain gai arriskutsua izanik, gaixotasuna pairatu dutenen eta pairatzen dutenen artean ondorio handikoa izan daitekeenaren beldurra omen zegoen.

Uztailaren 15ean Andrés Rodriguez-ek [14] Mexiko-ko El país egunkarian, tonu aldetik, trailerrean ikusitakoak, pelikulan ikusitakoarekin zer ikusi handirik ez duela adierazi zuen. Trailerrak baikorragoa dirudien arren, pelikulak gaixotasunaren ezkortasun egoera erakusten du haren ustetan.

The New York Times egunkarian Talya Minsberg-ek luze-metrailari buruz idatzitako artikuluan[15], argi ikus daiteke jendartean itxaropen handiak sortu zirela pelikularekiko. 2017ko urtarrilean Netflix-ek trailerra[16] kaleratu zuenean, aste bakarrean 54 milioi ikustaldi jaso zituen. Kezka ere hedatu egin zen anorexia kasuak tratatzen dituzten profesionalen artean. Batzuek jende askorengan eragin txarra izango zuela pentsatu zuten, gaixotzea eragingo zuela, beste batzuk kontrakoa. Sortutako ardura egoera dela eta, The New York Times-ak Facebook-en bertan eztabaida [17] bat sortu zuen eta espazio bat zabaldu zuen irakurleek haien elikatze arazoen esperientzia propioak konta zitzaten. 48 ordutan, 1200 erantzun jaso zituzten. Pentsatzen dugun populazio ehunekoak baino gehiagok du elikatze arazoren bat.

Erreferentziak

  1. To the Bone. (kontsulta data: 2019-03-06).
  2. Child Mind Institute. (2017-05-31). Marti Noxon #MyYoungerSelf. (kontsulta data: 2019-03-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Si alguien puede explicar qué supone la anorexia es la directora de 'Hasta los huesos'» vf 2017-07-11 (kontsulta data: 2019-03-06).
  4. «Lily Collins combate la anorexia» La Vanguardia 2017-07-27 (kontsulta data: 2019-03-06).
  5. «Marti Noxon» IMDb (kontsulta data: 2019-03-06).
  6. (Ingelesez) Staff, Indiewire; Staff, Indiewire. (2017-07-14). «‘To the Bone’: Why Marti Noxon Used Her Directorial Debut to Tell Such a Personal Story» IndieWire (kontsulta data: 2019-03-06).
  7. (Ingelesez) «Lily Collins trabajó con un nutricionista para su último y complicado papel en ‘To the bones’» HOLA USA 2017-07-16 (kontsulta data: 2019-03-06).
  8. (Ingelesez) «Who We Are» Project HEAL (kontsulta data: 2019-03-06).
  9. (Ingelesez) «Celebrity Champions» Project HEAL (kontsulta data: 2019-03-06).
  10. (Ingelesez) To the Bone (2017). (kontsulta data: 2019-03-07).
  11. To the Bone. (kontsulta data: 2019-03-07).
  12. (Ingelesez) Bradshaw, Peter. (2017-07-13). «To the Bone review – Netflix's anorexia tale is uninsightful, insipid and insulting» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2019-03-06).
  13. (Ingelesez) Freeman, Hadley. (2017-07-12). «To the Bone confirms there are (almost) no good movies about anorexia» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2019-03-07).
  14. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Andres. (2017-07-15). «La anorexia, plano a plano» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2019-03-06).
  15. (Ingelesez) Minsberg, Talya. (2017-07-14). «‘To the Bone’ Opens Frank Dialogue on Eating Disorders: ‘They Steal Your Voice’» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2019-03-06).
  16. Netflix. (2017-06-20). To The Bone | Official Trailer [HD | Netflix. ] (kontsulta data: 2019-03-06).
  17. «The New York Times» www.facebook.com (kontsulta data: 2019-03-06).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya