Tuba Büyüküstün
Hatice Tuba Büyüküstün (Istanbul, 1982ko uztailaren 5a) Turkiako aktorea da. Hainbat sari irabazi ditu, eta Turkiako aktorerik ezagunenetako bat da. Bizitza pertsonalaBüyüküstünen gurasoak Erzurumekoak dira[1]. Bere amaren gurasoak Krimeako turkiar etorkinak dira. Bere aitarenak. aldiz, Kretako (Grezia) turkiar etorkinak dira[2]. Joskintza eta diseinu ikasketak egin zituen Mimar Sinan Unibertsitatean, eta 2004an graduatu zen[3]. 2011ko uztailaren 28an Onur Saylak turkiar aktorearekin ezkondu zen Parisen (Frantzia)[4]. 2012ko urtarrilean Maya eta Toprak bikiak munduratu zituen[5]. Bikotea 2017ko ekainaren 5ean banandu zen[6]. Büyüküstün, Turkiako UNICEF borondate oneko enbaxadore izendatu zuten 2014an, [11] Aktore ibilbideaSerieakTelebistako iragarkietan agerpenak egin ondoren, Büyüküstünek 2003an egin zuen debuta telebistan, Aydin Bulut-ek zuzendutako Sultan Makamı-n azken lau kapituluetan. 2005ean, Ihlamurlar Altında telesaileko protagonista izan zen, hau ere Aydin Bulutek zuzendutakoa. Ekialde Hurbil osoan izar bihurtu zen, lan hari esker. Haren hurrengo rola Cevdet Mercanek zuzenduriko Asi telesaileko (2007-2009) protagonistarena izan zen, Murat Yıldırım eta Çetin Tekindorrekin batera. 2010ean Cansel Elçinekin aritu zen Gönülçelen telesailean. 2012. urtearen amaieran, 20 Dakika (20 Minutu) telesail dramatikoko protagonista izan zen, İlker Aksumekin batera. Antzezpen horrek emakumezko aktore onenaren Nazioarteko Emmy Sariaren 42. ediziorako izendapena ekarri zion[7]. 2014an Kara Para Aşk (Diru Beltzaren Maitasuna) serieko protagonista izan zen, Engin Akyürekekin batera. Haren hurrengo telesaila, Cesur ve Güzel (Ausarta eta ederra), 2016ko azaroan emititu zen. 2020an, Rise of Empires: Ottoman (Inperioen igoera: Otomandarra) seriean aritu zen, Mara Brankovior-en rolean, Netflixerako. 2022an Netflixeko Another Self (Beste Norbera) serieko protagonista izan zen. Filmografia2004an zinemarako aktore lanetan ere hasi zen. Eta 2010ean izan zen film bateko protagonista.
Erreferentziak
Kanpo estekak |