Turno
| Turno | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Ogibidea | politikaria eta militarra |
| Familia | |
| Aita | Daunus (en) |
| Ama | Venilia (en) |
| Anai-arrebak | Juturna |
| Familia | |
Turno (antzinako grezieraz: Τυρρηνός, Tyrrhênós), mitologia grekoerromatarrean, Dauno eta Venilla lamiaren semea eta Juturna lamiaren neba zen. Lazioko herri bat zen rutulotarren erregea zen. Virgilioren Eneidan, bigarren antagonista nagusia da, Juno jainkosaren ondoren. Bere leinu altua zela eta Latino erregearen alaba zen Laviniarekin ezkon hitza emanda zegoen, baina ezin izan zen honekin ezkondu, orakulu batek, Latinori, printzesa, latindarren izenean inperio handi bat sortuko zuen itsasotik heldutako gizon batekin ezkondu beharko zela esan baitzion. Itsasotik heldutako gizon hori, Eneas zen.
Hisituta eta Juno jainkosa eta Alekto Furiaren eraginpean, Turnok, Eneasi gerra adierazi zion. Turnok, Latinoren laguntza ere lortzea espero zuen, baina honek uko egin zion, eta, horregatik, etruriarren errege zen Mezentzioren aliantza bilatu zuen, honek, gorantz eta gorantz zihoan Latindar ligaren boterea batere ongi ikusten ez zuelarik. Troiarrek eta rutulotarrek, denbora askoz borrokatu zuten, bakoitzak euren aliatuekin, eta jainkoek ere parte hartuz.
Gerran zehar, Turnok, Palante hil zuen, Eneasen laguna. Azkenik, Eneasek Turno garaitu zuen, iztarrean zaurituz. Turnok, bere aitaren aurrera itzultzea eskatzen du, Eneasek ia onartzen duena, baina, orduan, bere etsaiak daramatzan armak ikusten ditu, bere lagun Palanterenak direnak, eta hau Turnoren esku nola hil zen gogoratuz, Eneasek iritziz aldatu eta rutulotarra hiltzea erabakitzen du, halaxe gertatu zen bezala, "eta Turnoren arima, duingabe, ilunpeen lurraldera erori zen".
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









