Txanpuene
| Txanpuene baserria | |
| Kokalekua | |
| Lurraldea | Gipuzkoa |
| Udalerria | Donostia |
| Auzoa | Aiete |
| - | |
| Ezaugarriak | |
| Katalogatua | |
Txanpuene edo Txanponene Aieteko baserri historikoa zen, San Roke kaleko goiko aldean, Arbaizenearen ondoan kokatua. 2020ko abenduan, Donostiako Udalaren baimenarekin, bota zuten. Amara auzoko azken baserria zen.[1]
Historia
Bertako azken maizterren arabera, Hernani eta Donostia lotzen zituen Errege Bidetik gertu zegoenez, Donostiako sarreran, garai batean berrogeialdia egiteko etxea zen, Donostiara sartzeko asmoa zutenentzeko egoitza gisa. 1895 urtean Irujoko markesak erosi eta horren jabe izan zen XX. mendearen bukaeran eraikina eta inguruko lursailak eraikintza-enpresa bati saldu zizkion arte; bitartean maizterrak, Etxabetarrak, bizi izan ziren han. Pare-parean, Diruna baserria zegoen, egun desagertua.
Antzinako ataburuan LA NUEVA BARCELONETA 1773 du jarrita. Baserriaren teilatuaren puntan, harrizko gurutze bat dago, Gipuzkoako kostaldeko baserri batzuetako elementua izaten dena. Inguruetan, iturri historiko bat dago, harlanduzkoa, aspaldian inguruetan zeuden hainbat iturrietatik egun ikus daitekeen bakanetakoa, 2010 urtera arte kultur ondasuntzat harturik babespeko elementua izan zena. Inguruko lur-sailak urbanizatzeko proiektua garatzeko, baserria eraisteko lanak hasi ziren, inguruko eremuak mugituz. 2000ko hamarkadan plazaratu zen baserria eraisteko asmoa eta horren aurka 2005 urtetik Txanpuene eguna ospatu zen baserrian, bertan bazkari eta jai herrikoia eginez.[2] Donostiako Udalaren proiektuaren arabera, inguruko lursail batzuetan parke bat egiteko asmoa dago, baserriaren izena bera eramango duena.[3]
Erreferentziak
- ↑ https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/donostia/2020/12/13/txanpoene-hondar-eta-ur/1075044.html
- ↑ «Txanpuene baserria desagertzear» Irutxuloko Hitza 2016-05-27 (kontsulta data: 2020-10-31).
- ↑ Tellabide, Josu. (1996-9-20). «Txanponene» altza.info-n Irutxulo-tik (111): 33..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









