Una Troubridge
| Una Troubridge | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Margot Elena Gertrude Taylor |
| Jaiotza | 1887ko martxoaren 8a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1963ko irailaren 24a (76 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna |
| Familia | |
| Aita | Harry Ashworth Taylor |
| Ama | Minna Gordon Handcock |
| Ezkontidea(k) | Ernest Troubridge (1908ko urriaren 10a - |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Seme-alabak | ikusi
|
| Haurrideak | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Royal College of Art |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eskultorea, idazlea eta itzultzailea |
Margot Elena Gertrude Taylor, ezagunagoa Una Troubridge, Lady Troubridge edo Una Vincenzo izenez (Erresuma Batua, 1887ko martxoaren 8a – 1963ko irailaren 24a) britainiar eskultore, idazle eta itzultzailea izan zen. Radclyffe Hall poetisarekin, El Pozo de la Soledad liburuaren egilearekin, izandako harremanarengatik izan zen ezaguna.[1][2]
Una Troubridge emakume hezia eta itzultzaile arrakastatsua izan zen, Colette idazle frantsesa irakurle ingelesei ezagutarazten lagundu ziena. Eskultore gisa zuen talentuak bultzatu zuen poloniar jatorriko Vaslav Nijinsky errusiar ballet dantzari eta koreografoa hainbat aldiz berarentzat posatzera.
Bizitza
Sortzez Margot Elena Gertrude Taylor izena zuen eta bere familiak Una ezizena jarri zion. Berak aukeratu zuen Vincenzo izena, Florentziako ahaideek inspiratua. Londresko Montpelier Plazan hazi zen. Royal College of Art-eko ikaslea izan zen eta graduatu zenean, bere eskultura tailerra zabaldu zuen. Aita 1907an hil zen, laguntza ekonomiko gutxirekin utzi zuen, hortaz, ezkontzea bihurtu zen bere aukerarik onena.
Ezkontza
Ernest Troubridge kapitainarekin ezkondu zen 1908ko urrian; bikoteak alaba bat izan zuen, Andrea. Ernest Troubridge almirante mailara igo zen Lehen Mundu Gerra amaitu eta berehala. Unak titulua lortu zuen Troubridge Almirantea 1919ko ekainean zaldun egin zenean, aspaldi legez bananduta zeuden arren.
Radclyffe Hallekin harremana
Hallek eta Troubridgek 1915ean ezagutu zuten elkar, Troubridge-ren lehengusina, Mabel Batten (Ladye izenez ezaguna) abeslaria, Hall-en bikotea baitzen orduan. Batten 1916an hil zen, eta hurrengo urtean Hall eta Troubridge elkarrekin joan ziren bizitzera. 20ko hamarkadaren hasieran, Hall eta Troubridge-ren etxea Londresko 10 Stirling Street-en zegoen, Troubridge hazi zen lekutik gertu. Bien artean berritu zuten jabetza hori. Unak bere egunerokoan idatzi zuen harremanaren intentsitateaz: "Ezagutu ostean, ezingo nuke imajinatu bera gabeko bizitzarik".[3][4][5]
Mabel hil ostean erruaren zentzua arintzeko ahaleginetan, Hall eta Troubridge espiritualismoaz interesatu ziren. Troubridge eta Hall "inbertitu" identifikatzen ziren, Richard von Krafft-Ebing eta Havelock Ellis sexologoek homosexualitatearekin zerikusia zutenei deitzeko erabiltzen zuten hitza.[6]
Bikoteak dachshunds eta grifoi txakurrak hazi eta erakutsi zituen. Romaine Brooksek egindako Troubridge-ko erretratuan erakutsitako dachshund-ak sariak jaso zituen txakur bikote bat izan ziren, Hall-ek Troubridge-ri oparitu zizkionak.[7]
Hallek Romaine Brooks estatubatuar margolaria aurkeztu zion Troubridgeri, eta honek erretratatu zuen 1924an. Neurriko gizon-jantziak bere emakumezko irudia ezkutatzen dio, eta bere jarrerak erabateko kontrola iradokitzen du. Brooks-en asmoa zen erretratua lagunaren karikatura bat izatea, emakume burugogor eta zorrotza baitzen.[7]
Azken bederatzi urteetan, Hallek harremana izan zuen Evgenia Souline erizain errusiarrarekin. Horrek zorigaiztoko bihurtu zuen Troubridge, baina harreman hori onartzea erabaki zuen. Hasiera batean, emakumeak Italiara joan ziren eta gero, Florentzian bizitzea erabaki zuten, baina Bigarren Mundu Gerra hasi zenean itzuli egin behar izan zuten. Hiruren artean Devonen bizitzea aukeratu zuten.*
Radclyffe Hall hil ostean
Arazoak arazo, Troubridge Hallekin geratu zen eta hil arte zaindu zuen. 20ko hamarkadaren hasieran, Troubridgek Hallen antzeko estilo maskulinoa hartu zuen, bere identitate sexuala eta harreman ikusgarria egiteko modu gisa. Geroago, emakumezkoago, soinekoak hobesten hasi zen. 1943an Hall hesteetako minbiziak jota hil ostean, Troubridgek Hallen trajeak hartu, bere neurrira egokitu eta erregularki erabiltzen hasi zen.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Woodley, Baylee. (2023-11-08). «Una Troubridge» Queer Art History (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ (Ingelesez) «Una Troubridge» Obelisk Art History (kontsulta data: 2026-06-22).
- ↑ «Montpelier Square Area: Other Streets | British History Online» www.british-history.ac.uk.
- ↑ Notas del Butch-Femme Portal. .
- ↑ Femme. .
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ a b (Ingelesez) «Una, Lady Troubridge | Smithsonian American Art Museum» americanart.si.edu (kontsulta data: 2026-06-22).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









