Vepsiera
| Vepsiera | |
|---|---|
| vepsän kel' | |
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 1.276 (2021) |
| UNESCO sailkapena | 4: arrisku larrian |
| Araugilea | government of the Republic of Karelia (en) |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza uraliko Ugrofinlandiar hizkuntzak Fino-permiar hizkuntzak Fino-volgaitar hizkuntzak hizkuntza fino-samiak hizkuntza baltiar-finlandiarrak | |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Veps writing (en) |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | vep |
| Ethnologue | vep |
| Glottolog | veps1250 |
| Wikipedia | vep |
| UNESCO | 420 |
| IETF | vep |
| Endangered Languages Project | 3002 |
Vepsiera[a] (autoglotonimoa: vepsän kelʹ, vepsän keli edo vepsä duena) Errusiako hizkuntza bat da, vepsiar herriko hizkuntza; uraldar hizkuntzen sendikoa. Hizkuntza hurbilenak eta antzekoenak finlandiera, kareliera, estoniera eta beste batzuk dira.[1][2]
Morfologiari dagokionez, hizkuntza eranskaria da, hau da, euskararen antzekoa. Lau denbora ditu, ez du ez artikulurik ez generorik; azterketa ezberdinen arabera, hizkuntzak 10-24 kasu ditu.
Hipotesi batek dioenez, vepsiera oso hizkuntza gaztea da karelieratik XVII. mendearen hasieran eratorri baitzen.
Hizkuntza hau nagusiki Kareliako Errepublikan mintzatzen da, baita Leningrad eta Vologda oblastetan ere. 2010an Errusian 3613 hiztun zeuden eta gaur egun hizkuntza arrisku larrian dago hiztun gehienak zaharrak direlako eta haurrek hizkuntza ia ez dutelako ikasten.
Denbora luzez ez zuen idazketarik izan eta idazketa bakarrik 1990 urteen hasieran lortu zuen; gaur egun Latindar alfabetoaren aldaeraz idazten da.
Vepsierazko egunkari bakarrari «Kodima» («Sorterria») deritzo eta Petrozavodsk hirian argitaratzen da.
Izena
Hizkuntzaren izena vepsiarren berezko izenetik eratorri zen; herri horren berezko izena vepsläižed da (singularreko forma vepsläine da). Vepsieraren idazketa sortu aurretik hori herriaren izen bakarra zen; veps hitza (vepsad pluralean) errusieratik mailegatuta dago.
Veps hitzaren jatorria ez dago argi; agian, Mezhozerye-ko (Межозерье — Onega eta Ladoga aintziren arteko lurraldea) bepsen aurreko biztanleriarekin lotuta dago.
Idazketa
Gaur egun hizkuntza latindar alfabetoaren aldaeraz idazten da:
|
|
|
Oharrak
- ↑ Euskaltzaindiak argitaraturiko artikulu honetan erabilitako izena
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









