Share to:

Vesak

Vesak
Irudi
Motajaieguna
jaieguna
Omentzen duBuddha's birthday (en) Itzuli
Vesak festa Seulen, 2008an.
Vesak ospakizuna Munichen, Alemanian.

Vesak Budismoaren ospakizunik nabarmenena da. Egun horretan budistek Siddhartha Gautama gogoratzen dute; horretarako tenpluetara joaten dira eta eskaintzak egiten dizkiote. Vesak egutegi hinduaren lehen hilabetean du jatorria. Buda jaio zen, argiztapena lortu zuen, eta 80 urte zituela hil zen, Vesak egunetan.

Presentzia budista handia duten Asiako herrialde guztietan oporretako festa izan ohi da, eta, oro har, mundu budista osoan ospatzen da. World Fellowship of Buddhists-eko (WFB) konferentzia batean hartu zen Buda gogoratzeko mundu mailako Vesak ospatzeko erabakia. Egutegi budista ilargikoa denez, maiatzeko ilunabarrean egitea erabaki zen. Gainera, Nazio Batuen Erakundeak, 1999az geroztik, aintzatesten du nazioartean jardunaldi hori bere egoitzan eta gainerako bulegoetan. Batzar Nagusiaren 54/115 Ebazpenak ezarri zuen bezala egiten da jardunaldi hori.[1]

Izenak

Vesak izena sinhala hizjuntzatik dator, paliren vesākha hitzatik hartuta; vedikoz Vaisakha da, apirila-maiatza artean dagoen ilargi-hilabetearen izena. Herrialdeen arabera festaren izena desberdina da:

  • Bangladesh: Buddho Purnyima (বুদ্ধ পূর্ণিমা) edo Joyonti Buddho (বুদ্ধ জয়ন্তী)
  • Kanbodia: Vesak Bochea
  • Txinako zenbait tokitan: Fodan (佛诞)
  • Nepal: Buddha Purnima (बुद्ध पुर्णिमा) edo Buda Jayanti (बुद्ध जयंती)
  • Indonesia: Hari Raya Waisak
  • Japonia: Hanamatsuri (花祭)
  • Korea: Seokka Tanshin-il (석가 탄신일,释迦诞身日)
  • Laos: Vixakha Bouxa
  • Malaysia: Hari Wesak
  • Myanmar (Birmania): Kason (Ilargi betearen eguna)
  • Sri Lanka: Wesak (වෙසක්)
  • Tailandia: Wisakha Bucha o Puja Visakah (วิสาขบูชา)
  • Tibet: Saka Dawa (* ས་ག་ཟླ་བ།)
  • Vietnam: Phat Djan

Nola omendu Buda?

Bideoan Koreako monje budistek dantza erritualak eta musika egiten dituzte Budaren egunean.

Tradizioak Budari berari egozten dio omenaldia egiteko modu egokiari buruzko instrukzioa. Hil baino lehentxeago, Ananda zerbitzari leiala negarrez ikusi zuen. Budak negarrik ez egitea aholkatu zion, baizik eta konposatutako gauza guztiak (baita bere gorputza ere) iraunkorrak ez direla dioen lege unibertsala ulertzea. Pertsona guztiei aholkatu zien ez negar egitea gorputz fisikoaren desintegrazioaz, baizik eta haren irakaspenak (Dharma) bere benetako maisutzat hartzea handik aurrera, Dharmaren egia bakarrik baita betierekoa eta ez aldaketaren legeari lotua. Era berean, nabarmendu zuen hari omenaldia egiteko modua ez zela lore, intsentsu eta argien eskaintza hutsa, baizik eta haren irakaspenei zintzoki jarraitzea. Horrela, budistek Vesak ospatzea espero da, bizitza noblea izateko, gogamenak garatzeko, maitasun-ontasuna praktikatzeko eta gizateriari bakea eta harmonia ekartzeko erabakia berresteko aukera aprobetxatuz.[2][3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya