Share to:

Victoria Malinowska

Victoria Malinowska

Bizitza
JaiotzaXIX. mendea
HeriotzaXX. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Victoria Malinowska margolaria izan zen. XIX. mendean Errusian jaioa, Frantziara eta gero Espainiara emigratu zuen XX. mendearen hasieran.

Bizitza

Victoria Malinowska Paristik Espainiara iritsi zenean, 1914 eta 1915 bitartean, gazte errusiar aberats gisa egin zuen, ama eta ahizparekin batera, gerratik ihes egiteko leku neutral baten bila. Ziur aski 20 eta 25 urte artean izango zituen: Ignacio Zuloagak Parisen erretratatu zuen 1912an, eta emakume gazte gisa agertzen zen. Poloniar etniakoa zen, eta iturri gehienetan jatorria Varsovian zuela dioten arren, 1919ko urtarrilaren 12an argitaratutako "Vascongadas Bilbao" artikuluan, Vilnius aipatzen da bere jaioterritzat. [1] Bere aita errusiar armadako jenerala zen eta Krimean jabetza handiak zituen. Artistak berak esanda, Europako zati handi batean bidaiatu zuen eta, nahiz eta ezin dugun ziurtatu eurak direnik, 1905 eta 1910 bitartean, prentsan "Mme et les Mlles Malinowska" ren bisitak aipatzen dira, bai Mentonen (Frantzia), bai Erroman (Italia).[1]

Varsovian hasi zituen pintura ikasketak, besteak beste, Henryk Siemëzki-rekin, eta jarraipena eman zion bere prestakuntzari, Frantziako hiriburuan bizi izan zen bitartean, Ferdinand Humbert-en tailerrean, École de Beaux-Arts-en. Penintsulan bizi zen garaiaz badakigu artista-giroan mugitu zela, Pilar Zubiaurre eta Ramon eta Valentinekin sarri ibiltzen baitzen, gutxienez 1916ko otsailaren 17tik. Pilar Zubiaurrek bere egunkarian dioenez, egun horretan "tea tchèque batekin, poloniar batekin eta frantses batekin. Hirurak dira benetako debozioz pinturari ariman eta bizitzan eskainiak ". [2] Ondorengo erreferentziak direla eta, artista poloniarra Malinowska dela igartzen da. 1916an eta 1917an hainbat aipu egin zizkion Zubiaurrek, besteak beste, Valentinek 1916ko apirilaren 17an, egin zion erretraturako.

1915etik aurrera, Madrilen Zubiaurretarrak idazleak, artistak eta intelektualak biltzen zituzten soirée-etan badirudi parte izan zela, artista gazte atzerritarrak erakarpen handikoak zirelako. Zubiaurrek "original" gisa deskribatzen du, ederra edertasun bitxi batekin ". [3] Anfitrioiaren kontakizunen arabera, badakigu margolaria ohikoa zela bilera haietan, azken finean, leku egokia zen harremanak goi mailako gizartera ohituta dagoen gazte kultu eta iritsi berri batentzat.[1]

Litekeena da Zubiaurretarren zirkulu artistikoak, eta bereziki Pilarrek, Malinowska gaztearen talentu sortzailea lagundu izana. Alde batetik, bere egunkarien bidez dakigu Zubiaurretarrekin Ondarroan izan zela, udan gutxienez hilabete igarotzen baitzuten kostaldeko herrian, eta Malinowskak margotu zuen gaur egun ezagutzen den eta Donostiako San Telmo Museoan dagoen koadro bakarrenetakoa, Ondarroako neska arrantzaleak. Beste alde batetik, garai hartan, Pilar bera ausartu zen erakusketen munduan sartzera: urregintzako lanekin parte hartu zuen Bilboko Euskal Artisten Elkarteak Madrilen eta Bartzelonan antolatutako erakusketetan. Horrek pentsarazten du garai honetan Pilarren inguruko emakumeak babestuta eta lagunduta sentitu zirela euren lanak jendaurrean aurkezteko.

Pentsa daiteke, beraz, Zubiaurretarren eta batez ere, Pilarren babesa garrantzitsua izan zela Malinowskak erabaki zezan 1917ko Arte Ederren Erakusketa Nazionalera bere obra bat aurkeztea, ez baita ezagutzen lehenago jendaurrean ezer aurkeztu zuenik. Eta, seguruena, pizgarri handia izan zen bere obra prentsan modu positiboan baloratu izana.[1]

Baina, arrakasta honek ez zion ekarri geroko ibilbidea, beharrak baizik. Bizibidea ateratzeko bere ezaugarri onenak erabili zituen eta horrela saiatu zen margolari profesionala izaten, beste emakume artista errusiar askok egin zuten moduan. Gizonezkoei onartzen zitzaien beren familia, hezkuntza eta zeregin sozialari eusteko dirua irabazi nahi izatea eta beren goi klasearekin bat zetorren eskuzko lanbideren batean aritzea. Margolari lanbidea emakume batentzat desegokia zen arren, Malinowska familia aberatsekoa izanik, egin zuen bere lekua. Horrela, bada, sasoi hartan emakume batentzat pentsaezina engranaje bat eraiki zuen, zirkulu kultuetan zituen harremanak martxan jarri eta hainbat erakusketetan parte hartu zuen.

Faktore bat baino gehiago eragin zuten Malinowskaren arrakasta, euren artean nabarmendu daiteke Paristik zetorren artista oso modernotzat zuela bere burua. 1917 eta 1920 artean egindako kalitate handiko bere margo lanetan ikus daitezke ukitu faubistak eta pintzelkada espresiboak, eta abangoardistak izatera iritsi gabe ere, bere lanak, garai hartan ingurukoek egiten zituztenak baino modernoagoak ziren. Eta horrek ekarri zion onarpen handiagoa, orduko gizartearen gustuen arabera moldatzen jakin zuelako bere lana, estiloz eta generoz aldatzeko kritikaren gomendioak kontuan hartuta.

Baina gora egin zuen moduan, gainbehera heldu zitzaion, eta 1927an, Madrilgo estudioan erakusketa bat antolatu ostean, bere aztarna galdu zen 1929ra arte, berriro agertu zenean Biarritzeko Kasinoan. Azkeneko aztarna 1952koa da, Donostiako Udal Arte Aretoetan Union des Artistes Bayonnais-ekin batera erakusketa batean agertu zenekoa.

Ia kontuan hartu ez den artista da Victoria eta bere ibilbideari buruz ikertu gabeko hutsune asko daude oraindik. Margolari interesgarria da, ekoizpen artistikoagatik ezeze, XX. mende hasierako artearen sistemaren azterketan, bazterrean utzi diren alderdi batzuk aztertzeko balio duelako.[1]

Obrak eta erakusketak

1918ko ekainean Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan bakarkako erakusketa oso arrakastatsua egin zuen, bai kritikaren aldetik, bai salmenten aldetik ere. Urte bereko irailean, 54 lanez osatutako erakusketa egin zuen Donostiako El Pueblo Vasco aretoan. Abenduan, dirudienez, Madrilen jarri zituen berriro ere erakusgai bere lanak.

1919ko urtarrilean, Bilboko Euskal Artisten Elkartean izan zen, apirilean Iturrioz Aretoan, ekainean bakarkako erakusketa egin zuen Bartzelonako Galeries Prats i Fatjó-n, eta dirudienez, Galeria Laietanetan ere. Urte hartan, Donostiako San Telmo Museoak, 300 pezetako balioa zuen obra bat erosi zion (nahiz eta katalogoan 800 pezetako balioa azaldu). Museoak emakume artista bati zuzenean erosi zion lehen obra izan zen. Abenduan hiru obra aurkeztu zituen Madrilgo Ritz hotelean, eta hurrengo erakusketa garrantzitsua 1920ko apirilean egin zuen, 140 obra ikusgai jarri zituenean Estatu Ministerioko patioan.[1]

Malinowska hiru urtetan, gutxienez sei erakusketa lau hiritan egitera heldu zen, emakume artista gazte, atzerritarra eta aurretik margolari gisa ibilbiderik egin gabekoa izanik.

1920ko udan Vigora joan zen eta irailean, Zuloagaren laguntzari esker, Faro de Vigoko Jaietarako aretoan jarri zuen erakusketa eta beste bat hurrengo urteko otsailean, La Tertulia aretoan. Batez ere erretratuak erakutsi zituen eta enkarguz ere egiten zituela iragarri zuen.

1921eko udan pintura akademia ireki zuen eskolak emateko eta zozketa bat antolatu zuen bere lanekin.

1922ko ekainean, Madrilgo Ritz Hotelean erakusgai jarri zituen, batez ere erretratuak. 1925eko abenduan, bere lanen erakusketa bat aurkeztu zuen Arte Modernoko Museoan, bakarkako erakusketa egin zuen lehen emakumea izanik. Urte horietan lortu zuen ospe eta ibilbide oparoaren erakusgarri, Villalar kaleko 9. zenbakian zuen estudio berrian gaualdi artistiko bat egin zuen. Poloniako enbaxadorea, nobleziako pertsonaiak eta Moreno Carbonero eta Valentín Zubiaurre margolariak bertan izan ziren. 1926an Erretratu bat lanarekin parte hartu zuen Arte Ederren Erakusketa Nazionalean. Handik gutxira bere berrien arrastoa galdu zen. Donostiara itzuli ahal izan zen, edo Baionan kokatu, 1952an L 'Union Bayonnaise des Arts-en III. Artista Frantsesen Erakusketa Donostian parte hartu baitzuen.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya