Yitzhak Shamir
Yitzhak Shamir (hebreeraz: יצחק שמיר, arabieraz: إسحاق شامير, jaiotzez Icchak Jaziernicky; Ruzhani, 1915eko urriaren 22a - Tel Aviv, 2012ko ekainaren 30a) israeldar politikaria izan zen, jatorriz poloniarra. Białystoken, Polonian, sortu zen arren, Palestinara aldatu zen 1935ean. Irgun Zevai Leumi talde paramilitar sionistako kidea izan zen, eta 1940an Stern taldea sortu zuen, Palestinako arabiarren kontrako ekintzak aurrera eramateko; britainiarren kontrako sabotaje-kanpaina bat egin zuen, besteak beste. Bi aldiz atxilotu zuten, baina ihes egin zuen eta atzerrian bizi behar izan zuen, harik eta 1948an Israelgo estatu sortu berrira itzuli zen arte. Israelgo inteligentzia-zerbitzuen (Mossad) buru egin zuten eta 1970ean Menahem Begin buru zuen Herut alderdian sartu zen. Parlamentuko (Knesset) bozeramaile izan zen 1977tik 1980ra, eta urte hartan Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten. Kargu hura alde batera utzi gabe, Beginek dimisioa eman ondoren, Shamirrek eskuratu zituen 1983an bai lehen ministroaren kargua eta bai Likud alderdi kontserbadorearen buruzagitza. 1984ko hauteskundeetan Israelgo Alderdi Laboristak aurrea hartu zion Likud alderdiari, eta Shamirrek nazio-batasuneko gobernua onartu behar izan zuen; laboristen buruzagi Shimon Peres izendatu zuten lehen ministro eta Shamir lehen ministrorde, 1986 arte, eta ondoren trukatu egin zituzten beren karguak. 1988ko hauteskundeen ondoren, koalizio-gobernuan, lehen ministro gisa jarraitu zuen Shamirrek, baina 1990ean nazio-batasuneko gobernua desegin zen, eta Likud eta eskuineko alderdi eta alderdi erlijioso batzuen arteko koalizioa bilatu zuen. Oro har, Palestinar Iraultzaren kontrako jarrera agertu zuen Shamirrek, baina 1991n Ekialde Hurbilerako bake-hitzarmenetan parte hartu zuen; Zisjordanian gune juduak sortzea onartu zuen, zailtasun handiak eragin zituen eta istiluak izan zituen Estatu Batuekiko harremanetan. 1992an Likudek hauteskundeak galdu eta Shamirrek lehen ministro kargua utzi behar izan zuen; Isaak Rabinek hartu zuen haren lekua. Hurrengo urtean Likud alderdiaren buruzagitza utzi behar izan zuen, eta 1996an bere karrera politikoa alde batera uztea erabaki zuen.
2001ean, Israel saria eman zioten, gizarteari eta estatuari egindako ekarpenengatik. 2004an, haren osasunak gainbehera egin zuen, eta ordutik zaharren egoitza batean bizi izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Knesset-en web-orria
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









