Zabaleta
Zabaleta euskal izen berezia da, toponimotzat, abizentzat eta emakumeentzako ponte izentzat erabilia. Abizenak, euskara batuko gaur egungo idazkera horretaz gainera, beste erdal idazkera hauek ere baditu: Zavaleta, Zabalete, Sabalette, Sabalete, Çabalette, Zabaletta.[1] Ponte izena, berriz, Urretxu (Gipuzkoa) herriko Andre Mariaren adbokazioa da; haren irudia Done Joanesen baselizakoa zen, eta Zabaleta baserrian gordetzen zen.[2]
Etimologia
Abizenak bi osagai ditu: zabal (adjektiboa: «hedatsu», izena: «plazatxo»)[3] + -eta (zerbaiten ugaritasuna adierazten duen atzizkia, leku izenetan erabilia).[4]
Abizena
Zabaleta
- Aitor Zabaleta, errealzalea, Madrilen eraila 1998ko abenduaren 8an.
- Facundo Zabaleta (Oiartzun, Gipuzkoa, 1934), txirrindulari ohia.
- Gemma Zabaleta (Donostia, Gipuzkoa, 1957), politikari ohia.
- Iñaki Zabaleta (Leitza, Nafarroa Garaia, 1952), euskal idazlea, kazetaria eta EHUko irakaslea.
- Jorge Zabaleta (Santiago, Txile, 1970), aktorea.
- Jose Javier Zabaleta (Etxarren, Nafarroa Garaia, 1991), esku huskako pilotaria.
- Josu Zabaleta (Legazpi, Gipuzkoa, 1948), itzultzailea eta idazlea.
- Juan Zabaleta Lekuona (Errenteria, Gipuzkoa, 1894 – 1950), euskal idazlea eta bertsolaria.
- Juan Zabaleta (Madril, Espainia, 1610 – 1670?), gaztelaniazko idazlea.
- Mariano Zabaleta (Tandil, Argentina, 1978), tenislari profesional ohia eta telebistako aurkezlea.
- Martin Zabaleta (Hernani, Gipuzkoa, 1949), mendizalea.
- Nicanor Zabaleta (Donostia, Gipuzkoa, 1907 – San Juan de Puerto Rico, Puerto Rico, 1993), harpa-jotzailea.
- Pablo Zabaleta (Buenos Aires, Argentina), futbolaria.
- Patxi Zabaleta (Leitza, Nafarroa Garaia, 1947), politikaria eta euskal idazlea.
- Peio Zabaleta (Iholdi, Nafarroa Garaia, 1961), musikagilea.
- Pello Zabaleta Kortaberria (Legazpi, Gipuzkoa, 1942), idazlea.
- Pello Zabaleta Lekuona (Errenteria, Gipuzkoa, 1896 – 1967), bertsolaria.
Zavaleta
Zabaleta euskal izenaren erdal grafietako bat da. Zavaleta abizena duten pertsona ospetsuak:
- Cara Zavaleta (Bowling Green, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak), modeloa.
- René Zavaleta Mercado (Oruro, Bolivia, 1935 – Mexiko hiriburua, Mexiko, 1984), Boliviako politikaria, soziologoa eta filosofoa.
- Ruth Zavaleta (Tepecoacuilco, Guerrero, Mexiko, 1966), politikaria.
Toponimoa
- Zabaleta dorretxea edo Kaxerna dorretxea: Nafarroa Garaiko Lesaka udalerrian dagoen dorretxea.
- Zabaleta: Bizkaiko Nabarniz udalerriko auzoa.
- Uribarri-Zabaleta: Bizkaiko Nabarniz udalerriko auzoa.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Euskaltzaindia: «Zabaleta», Pertsona-izenak.
- ↑ (Gaztelaniaz) Koldo MITXELENA: Apellidos vascos, Donostia, Txertoa, 1989, ISBN: 84-7148- 008-5. Ikus «zabal», 162. orrialdea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Koldo MITXELENA: Apellidos vascos, Donostia, Txertoa, 1989, ISBN: 84-7148- 008-5. Ikus «-eta», 87. orrialdea.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









