Zaldibar
Zaldibar Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Durangaldeko eskualdean kokatua, Gipuzkoarekiko mugan. 11,84 km2 ditu eta 2016. urtean 3.087 biztanle zituen. Eskualdeko 7. udalerria da biztanle kopuruaren arabera, 14 herrietatik. Durangotik 7 km-tara, Eibartik 9tara eta Bilbotik 37tara kokatuta dago. Zaldua izena ere hartu izan du historikoki. GeografiaMugakideakMugakide ditu iparraldean Mallabia eta Ermua, hegoaldean Elorrio, ekialdean Eibar eta Elgeta (Gipuzkoa), eta mendebaldean Berriz. Areitioko mendateak (313 m) lotzen du Ermuarekin N-634 errepidearen bidez. AuzoakHerrigunearen inguruan, Aranguren, Goierri, Gatzaga eta Urizar auzoak daude udalerriaren mendebaldean. Ekialdean, berriz, Eitzaga eta Sallabente daude. Ingurune naturalaZaldua ibaiak (edo Zalduerreka) udalerria zeharkatzen du, eta Matiena bat egiten du Ibaizabalekin. Ibaiak ura jasotzen du beste erreka bietatik, Solozabal eta Agirre-sakonatik. Ekialdean, Ego ibaiak bat egiten du Maltzagan Debarekin. Ibuereka eta Aixola dira Egoren ibaiadarrak. Ariolako urtegia (Aixolakoa) ere aipatzekoa da, hego-ekialdean kokatuta, Elgetako mugan. Anbotoko mendilerroa (1.331 m) eta Oizko mendigunearen (1.026 m) artean kokatuta, mendi baxuagoek inguratzen dute herria. Horietatik altuena Santamariñazar (675 m) da, hegoaldean zutitzen dena. HistoriaHerriak denbora luzean Zaldua izena izan zuen. Zalduako elizaurrea Durangoko merindadearen barruan zegoen, eta Gerediagako Batzarretan 7. eserlekua zeukan. Elezaharraren arabera, Antso II.a Garzeitz Abarka nafar erregea 10 urtez preso egon zen Zaldibar dorretxean. Bestela, San Andres eliza XIII. mendekoa izan daitekeela uste dute aditu batzuek. Herriaren historia ur gaziko iturriak markatu du, mineralduna eta osasungarria, 1846an bainuetxea zabaldu baitzuten Peñafloridako kondearen eskutik. Termalismoa boladatik pasatu eta gero, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuetara pasatu zen eraikina, eta ospitale psikiatriko bihurtu zen. 1932an Zaldua herriak gaur egungo izena, Zaldibar, hartu zuen, eta 1976an armarrian sartu zituzten zuhaitza eta zaldia. Azkenik, 2017an hiru otsoak berreskuratu zituzten armarrirako, "Zaldua" izena azpian dutela. Demografia
Politika2019ko udal hauteskundeak2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Zaldibarko alkatea EAJ-PNVko Jose Luis Maiztegi da.
Alkateak
AzpiegiturakUdaletxea, bake epaitegia, liburutegia eta gizarte arloko hainbat elkarte daude udalerrian. Gainera, Osakidetzako osasun-zentroa eta erietxe psikiatrikoa den Zaldibarko Ospitalea aipatzekoak dira. 2011. urtetik, Eitzaga auzoan zabortegia du. 2020ko otsailaren hasieran bertan gertatu zen Zaldibarko zabortegiaren hondamendia. Azkenik, AP-8 autopistak eta Euskotreneko Bilbo-Donostia lineak udalerria zeharkatzen dute. Zaldibarko geltokia dago trenbide horien sarearen barruan. KulturaEuskaraHerriko eta inguruko jatorrizko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, Durangaldekoa[6][7] hain zuzen. Durango da eskualdeko herririk handiena, baina euskalki honen parte dira Abadiño, Atxondo, Iurreta eta Elorrio, besteak beste. Ondarea
Jaiak
ElkarteakZaldibartar ospetsuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
|