2004koirailaren 2anEusko LegebiltzarrakEuskal Trenbide Sarea sortu zuen,[5]Europar Batasunetik zetorren trenbide sistemaren eraldaketarako araudia betetzeko. Eraldaketa trenbide-azpiegituraren kudeaketaren eta trenbide-garraioko zerbitzuen arteko bereizketa egitean oinarritzen da, eta hala, Euskal Trenbide Sarea trenbide azpiegituren kudeatzaile, eta EuskoTren trenbide garraiorako eragile bihurtu zituen.
Euskotren Trenaren sarea zortzi gunetan banaturik dago, lehenengo bost guneak Bizkaiko garraio publikoaren gune sisteman integratuta daudela, eta 6., 7. eta 8. guneak Gipuzkoako tarifa-sistema bateratuan (Mugi sistema) sartuta daudela:
1. gunea, Bilbo udalerriko geltokiak (Bilbo - Donostia linean Atxuri eta Boluetako geltokiak, eta Bilboko metroaren 3. linean zein Txorierriko linean Otxarkoaga - Matiko tartea. Euskotren Tranbiaren Bilboko tranbia gune honen parte da).
2. gunea, Bilboko udalerritik kanpoko Bilbo Handia eskualdeko geltokiak (Bilbo - Donostian linean Kukullaga - Usansolo tartea eta Txorierriko linean Ola - Lezama tartea).
Euskotrenek ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela balioztatu behar da bai sartzerakoan zein irteterakoan ere. Mugi, Barik edo BAT txartel bakarrak irteterakoan balioztatzen ez badira, txartelari isuna ezarriko zaio hurrengo bidaia egiterakoan.
Bizkaiko sarearen barruko, Gipuzkoako sarearen barruko, eta lurralde arteko bidaientzako tarifa sistema ezberdinak ezartzen dira.
Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
Hilekoa: Pertsonal eta transferiezina. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko. Soilik Larreinetako funikularrean erabil daiteke. Titulu hau erabiltzeko Bezero karneta eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.
Bonu 2 Murriztua: Pertsonal eta transferiezina. Erosi eta 7 egunetan 2 bidaia egiteko. Soilik Bizkaiko guneetan erabil daiteke. Titulu hau erabiltzeko Barik Giza txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.
Lurralde artekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko, Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeen guneen arteko bidaientzako, 5. gune barruko bidaiak salbu. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Barik Giza txartela edo nagusi, sozial edo ahalmen urriko Mugi txartela, eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da.
B10: Kukullaga-Etxebarri geltokia San Antonio auzoarekin lotzen duen igogailuan erabiltzeko 10 bidaia egiteko abonua.
Titulu multimodalak
Creditrans: Txanpondegi-titulu orokorra da, hobaridun prezioekin bidaiatu ahal izateko.
Gizatrans: 65 urte baino gehiago edota %65ko elbarritasuna edo handiagoa duten pertsonei zuzendutako txanpondegi-titulua da.
Hirukotrans: Kide ugariko familiei zuzendutako txanpondegi-titulua da.
Bidai 50 (Bilboko metroko Super 50 eta Euskotrenen Hileko txartelak ordezkatzen ditu): 30 egunetan 50 bidaia egiteko hileko titulua da.
Bidai 70 (Bilboko metroko Hilekoa eta Euskotrenen Hilekoa ordezkatzen ditu): 30 egunetan 70 bidaia egiteko hileko titulua da.
Bidai Oro (Bilboko metroko Hileko titulua eta Metro eta Euskotrenen arteko abonu konbinatuak ordezkatzen ditu): 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko hileko titulua da.
Gazte 70 (Bilboko metroko Gazte Metro titulua eta Euskotrenen Gazte 30D txartela ordezkatzen ditu): Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da.
Gazte Oro (Bilboko metroko Gazte Metro titulua, Euskotrenen Gazte 30D txartela, eta Metro eta Euskotrenen arteko abonu konbinatuak ordezkatzen ditu): Bizkaian erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du.
Konbinatzekoak
Passbask: Pertsonal eta transferiezina. 48 ordutan nahi beste bidaia egiteko, Euskotrenen Lasarte-Oriako geltokia eta SNCFrenBaionako geltokiaren arteko tartean. Euskotrenen Topo zerbitzuko pertsonadun leihatiladun geltokietan dago salgai.
Passeusk: Pertsonal eta transferiezina. Joan-etorriko bidaia bana egiteko, Euskotrenen Lasarte-Oriako geltokia eta SNCFrenBaionako geltokiaren arteko tartean, Irun-Colon geltokian edo Hendaiako geltokian Transports64 enpresako hiriarteko autobusetan garraio aldaketa eginez. Euskotrenen Topo zerbitzuko pertsonadun leihatiladun geltokietan eta Transports64 enpresaren autobusetan dago salgai.
2019ko apirilaren 1.tik aurrera indarrean dauden tarifak:[13]
(*) Lurralde arteko bidaia bakarra Bizkaia eta Gipuzkoa lurraldeen guneen artean, 5. gune barruko bidaiak salbu
Disuasio-aparkalekuak
Eusko Trenbideak enpresak disuasio-aparkaleku bat kudeatzen du Durangoko geltokian, bezeroek autoa bertan utzi eta trena erabiltzera bultzatzeko. Aparkalekuak hobaridun tarifa eskaitzen die tren-zerbitzua erabiliz gero, eta autoak 24 ordu baino gutxiago ematen badu bertan gorderik. Baldintzak betetzen dituzten bezeroentzako hobaridun tarifa, 2013. urtean, 0,80 €-koa da eguneko.
E1 Bilbo - Donostia linean trenak goizeko 5:50etan hasi eta 22:38ak aldera amaitzen dira lanegunetan, 10, 20, 30 edo 60 minutuko maiztasunaz, trenbide tartearen arabera.
Asteburuetan goizeko 6:52etan hasi eta 23:24etara arte ibiltzen dira, orokorrean 30 minutuko maiztasunaz.
Larunbat gauetan gaueko zerbitzua eskaintzen da Deba eta Matikoko geltokien artean, bi ordutan behin tren bat dagoelarik.
Larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago orduro, eta E5 linearekin bateratuta, Amara eta Herrerako geltokien artean tren bat dago 30 minututan behin.
E3 Txorierri linean trenak goizeko 5:36etatik gaueko 23:20etara arte ibiltzen dira lanegunetan, 15 minutuko maiztasunaz 20:20ak arte, eta hortik aurrera 30 minutukoaz.
Larunbat, igande eta jaiegunetan trenak 7:16etan hasi eta 30 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira 23:13ak arte.
Larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago, bi ordutan behin tren bat dagoelarik.
L3 Bilboko metroaren 3. linean trenak goizeko 5:36etatik gaueko 23:25etara arte ibiltzen dira lanegunetan, 7,5 minutuko maiztasunaz.
Larunbat, igande eta jaiegunetan trenak goizeko 6:00etan hasi eta 23:28etara arte ibiltzen dira, 10 minutuko maiztasunaz egun osoan zehar.
Ostiral eta larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago, eta trenak 15 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira gau osoan zehar.
Larunbatetan trenak goizeko 7:05etan hasi eta 23:03etara arte ibiltzen dira, Amara eta Altzako geltokien artean 15 eta 30 minutuko maiztasunaz, eta Amara eta Herrerako geltokien artean 7, 7,5 eta 23 minutukoaz.
Igande eta jaiegunetan trenak goizeko 7:05etan hasi eta 23:03etara arte ibiltzen dira, 30 minutuko maiztasunaz.
Larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago orduro, eta E2 linearekin bateratuta, Amara eta Herrerako geltokien artean tren bat dago 30 minututan behin.
Larreinetako funikularra goizeko 4:50etatik gaueko 23:00etara ibiltzen da lanegunetan eta larunbatetan, 20 eta 30 minutu arteko maiztasunaz. Igandeetan zerbitzua goizeko 7:10etan hasi eta gaueko 23:00etan bukatzen da, 30 minutuko maiztasunaz.
Hiru kotxeko konposizioa daukate, eta laugarren kotxe bat atxikitzeko aukera. Erdiko kotxeek mugikortasun urriko pertsonentzako arrapala automatikoak dituzte, EMU 900 serieak dituen irisgarritasun neurri beretsuekin. Bestalde, komunez hornituta dago.
Aurretik erabilitakoak
Euskotrenen zerbitzutik kanpo dauden serieak hurrengoak dira, UT3151a izan ezik, zeina Trenbiker (TRENBide IKERtzailea) izenez ezagutzen den, eta bere izenak azaltzen duen moduan, trenbideen egoera ona ikertzen du.
1953an serie honetako 10 tren eraiki ziren, 60km/h-ko abiadura maximodunak, eta zerbitzuan egon ziren UT200 serieko trenek ordezkatu zituzten arte, 1985an.
MAB
1928an 15 trenez osatutako seriea egin zen, eta Bilbo - Plentzia linean ibili ziren. 1990ean serie honetako bi tren moldatu ziren Lutxana - Sondika linean ibiltzeko. Burdinbidearen Euskal Museoan MAB-5 trena dago.
1960n eginak, 20 tren eraiki ziren Espainiako hainbat tokitan erabiltzeko. 1973tik1990ra arte Durangaldea eta Urdaibai lineatan ibili ziren. Gaur egun 3004 trena besterik ez da esistitzen, 1995an zaharberritutakoa, eta Burdinbidearen Euskal Museoan ikusgai dago.
UT 3100
8 trenez osatutako serie hau 1988anFTS Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao enpresaren tren zaharren moldaketatik dator. Bilbo - Donostia linean ibili ziren, 75 km/h-ko abiadura maximoarekin. Burdinbidearen Euskal Museoan UT3101 trena dago.
UT 3150
Ermua - Eibar Tranbia linean erabiltzeko moldatutako 4 trenezko seriea da, 1989 eta 1990 urteen artean eginak.
Euskotrenek FEVE enpresatik 70. hamarkadan bereganatutako tren seriea da. Tren hauek 1977 eta 1978 urteen artean eraiki ziren,[16] eta 2013kouztailaren 6an azken zerbitzuak eskaini zituzten, ordutik zerbitzuz kanpo daudelarik.[17]
Guztira hiru kotxedun 15 tren egon ziren, Topo, Bilbo-Donostia, Kostaldea, Ermua-Eibar Tranbia eta Urdaibai lineatan erabiliak, eta 80 km/h-ko abiadura har zezaketen.
Serie honetako 20 tren unitate zeuden guztira, gaur egun bi eta erdi geratzen dira bakarrik, 215 unitatea Burdinbidearen Euskal Museoa babesten du, lau unitate Mantenimiento Técnico Ferroviario-k erosi zituen, kotxe batzuk eraberritzeko saldu ziren eta 209 unitateko bi kotxe Durangoko Kurutziaga Ikastolan daude ikusgai.
Serie hau 1983. urtean eskatu zitzaion CAF enpresari, eta bi urte geroago hasi ziren entregatzen, 1985 eta 1986 artean. Hasierako bidaia UT 208ak egin zuen 1986kootsailaren 24an, Bilbo eta Algorta artean, Jose Antonio Ardanza Lehendakariaren presentziaz. Inauguratu eta egun gutxitara agertu ziren arazo teknikoak zirela eta, tren batzuk funtzionamenduz kanpo jarri behar izan zituzten. Serie hau Bilbo - Plentzia linearako eskuratu ziren, baina linea hori Metro Bilbaok bereganatu zuenean, tren horiek Bilbo - Donostia eta Urdaibai lineatara bidali ziren. Hasiera batean serie honek hiru kotxezko konposizioa zeukan, orain lau dituen bitartean.
Zenbait trenen kontrako atentatuak gertatu izan dira, 1989an UT 204aren kontra, 1990n UT 205 eta 1994an eta 2002an UT 215aren kontra, alegia.
Bestalde, istripuen ondoriozko matxurak ere jasan dituzte tren batzuek. Hala, UT 210ak matxurak izan zituen 2005eanDurangon jazotako istripu batean, eta UT 206ak 2006anMaltzagako istripuan.
1990an erositako seriea da. 12 tren unitatez osatzen da, lehena 1990koirailaren 20an martxan jarri zela. Gaur egun unitate bat baino ez dago, UT-308a, Lutxana-Sondika anezkan erabilita eta gaur egun Burdinbidearen Euskal Museoak jatorrizko koloreetan gordezen dute. Serie hau osatzen zuten gainontzeko tren unitateak EMU 900 eta 950 serieetako trenek ordezkatu dituzte.
Hasieran Topo linean erabili ziren, izan ere serie honek gidariaren kabinan aurrera irekitzen diren ateak ditu, tunel baten barruan larrialdia gertatzekotan trena hustutzeko aproposak. Geroago, ordea, gehienak Txorierriko linea ibili ziren. Serie honetako hiru trenek, UT 310, 311 eta 312 hain zuzen, Bilbo eta Hendaia arteko eskualde zerbitzuak egin ohi zituzten, Euskotrenek 2013an zerbitzu hau kendu zuen arte.
Bi kotxeko konposizioa daukate, baina bikoiztuta ere ibil zitezkeen.
Lanak
Eusko Trenbideak sozietateak erabiltzen dituen trenbideak Euskal Trenbide Sareak eraiki eta kudeatzen ditu. Azken urteotan Eusko Jaurlaritzak bere gain dituen trenbideak hobetzeko proiektuak gauzatzen ari ditu, zerbitzua hobetzeko asmoz. Horretarako inbertsio handiak egiten ari ditu, gehienak Euskotren XXI izeneko plan estrategikoaren barruan.[18]
Arkotxa auzoan, Bilbo-Donostia trenbideko 7,607 kilometro puntuan zegoen Praderako trenbide pasonibela kentzea, trenbideen gaineko oinezkoentzako pasabidea eta igogailuak eraikita. (2017-09-18)[22]
Zugastieta eta Muxikako geltokien arteko trenbide tartea berritu zen, 4,6 km-ko luzeran. Ordura arte zegoen egurrezko trabesen gaineko trenbidearen ordez, hormigoi armatuzko bloke bakarreko trabesen gainean soldatutako erraila ezarri zen. Lan horiekin batera, bi pasonibel kendu ziren.
Amorebieta geralekua zaharberritzea. Eraikin berria sortuko da, zubia eta oinezkoentzako sarbidea handituko da eta zarataren kontrako hesia eraikiko da. Epea hamalau hilabetekoa da.
Gernikako geltokiaren teilatua zaharberritzea, hezetasunak kentzeko. Arotzeria eta fatxadak ere berrituko dira. Epea urtebetekoa da.
Lurgorri-Gernika geltokiko irisgarritasuna hobetzeko lanak, sarbidea, nasa, markesina, argiztapena eta seinaleztapena hobetuz. Epea hiru hilabetekoa da.
Institutua-Gernika geltokiko irisgarritasuna hobetzeko lanak, sarbidea, nasa, markesina, argiztapena eta seinaleztapena hobetuz. Epea hiru hilabetekoa da.
Irun Kolon geltokiko Hendaia norantzako nasan igogailua instalatzea eta nasen arteko pasonibela kentzea, lanak hasi ondoren hiru hilabeteko epean amaituko direnak.[45]
Donostiako pasanteko Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzea, 2,1 kilometrokoa. 2017ko udazkenean lanak hasi ziren eta 46 hilabeteko epean amaituko dira.[49][50]
Donostiako pasanteko Mirakontxa-Easo tartea eraikitzea, 2,087 kilometrokoa. 2018ko otsailean lanak hasi ziren eta 48 hilabeteko epean amaituko dira.[50]
Kontxako geltokia eraikitzea. 2018ko otsailean lanak hasi ziren eta 48 hilabeteko epean amaituko dira.[50]
Easoko lurpeko geltokia eraikitzea. 2018ko otsailean lanak hasi ziren eta 48 hilabeteko epean amaituko dira.[50]
Altza-Pasaia-Galtzaraborda tartea:
Altza eta Pasaia artean 3 kilometroko lurpeko trenbide berria.
Geltoki berriak Pasai Antxo eta Galtzarabordan.[51]
Eraikitze edota informazio azterlanean dauden lanak
↑(Gaztelaniaz)«[dotb.eus [vídeo] La vieja estación del tren de Durango pasa a la historia | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb Durangaldeko Telebista 2018-01-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-10).
↑(Gaztelaniaz)«[dotb.eus Cierre del acceso a la estación del tren por Ezkurdi desde el lunes por obras | dotb Durangaldeko Telebista»] dotb Durangaldeko Telebista 2018-03-07 (Noiz kontsultatua: 2018-07-10).