Éamon de Valera
Éamon de Valera (jaiotzez Edward George de Valera edo Edward George de Valero) (1882ko urriaren 14 – 1975eko abuztuaren 29) XX. mendean Irlandako politikari nagusietakoa izan zen, 1917tik 1973 arte hainbat kargu politikotan —presidentea edo lehen ministroa— aritu baitzen.
Familia
New Yorken jaio zen. Ama jatorriz irlandarra zuen eta Juan Vivion de Valera izeneko artista espainiar baten semea zela uste zen. Hala ere, de Valeraren biografia idatzi dutenek ez dute bere aitaren identitatea frogatzeko dokumenturik aurkitu ahal izan.
Bataioan George de Valero izena jarri zioten baina geroago izena ingelesez jarri zioten (Edward) eta berak gaelikora itzuli zuen (Éamon). 1885ean bere aita hil zenean, amarekin Irlandara abiatu zen eta bere osaba eta honen familiarekin bizi izan zen. Ikasketak bukatu ondoren matematikako irakasle izan zen Dublineko zenbait ikastetxetan.
Politika jarduerak
De Valeraren lehen jarduera politikoak gaelikoaren defentsarenak izan ziren. Jarduera horretan ezagutu zuen bere emaztea, Sinéad Flanagan eta 1910ean ezkondu ziren.
Gaelikoaren defentsaren elkarte horietatik jarduera politikoetarako jauzia egin zuen. Irish Volunteers taldean sartu zen, Iparraldeko unionista protestanteen aurka aritzen zen taldean. 1914an Irish Republican Brotherhood talde errepublikar abertzalean sartu zen.
Erresuma Batutik independentzia lortzeko borrokan nabarmendu zen De Valera. Independentziaren osteko gerra zibilean Erresuma Batuarekiko hitzarmenaren (Itun anglo-irlandarraren) aurka lerratu zen baina ez zuen gerran parte hartze esanguratsurik izan. Ondoren, legez kanpo egoteak inongo onura politikorik ez zuela ikusita Fianna Fáil sortu eta hauteskundeetara aurkeztu zen, bertan garaipena lortuz.
Irlandako hirugarren presidentea (1959-1973) izan zen, Batzar Betearazlearen bigarren presidentea (1932-1937) eta, hau ordezkatu zuen Taoiseach edo lehen ministro karguan estrainekoa izan zen De Valera (1937-1948, 1951-1954 eta 1957-1959). Horretaz gain, Irlandako Nazio Unibertsitateko burua ere bazen 1959tik 1973 arte.

Euskal Herrian
1953an Irlandako Errepublikako estatuburua zela Euskal Herria bisitatu zuen, hain zuzen ere, irailaren 9an Zarautzen egon zen.[1]
| « | Irlandarako, askatasunik gabeko hizkuntzaren eta hizkuntzarik gabeko askatasunaren artean hautatzera behartuko banindute, askatasunik gabeko hizkuntzaren alde egingo nuke.
Hizkuntzarekin, lehenago edo geroago, askatasuna aurkitzen jakingo genuke; hizkuntza galduz gero, berriz, horrek gure nortasun propioaren amaiera ekarriko luke, askatasunaren eta itxaropenaren heriotza. |
» |
—Éamon de Valera (1920)[2] | ||
Erreferentziak
- ↑ Eamon de Valera, Zarautzen. 1953ko irailaren 9an Zarauzko Alde Zaharrean ateratako argazkia. Zarauzko Udala
- ↑ Crespo, Cira. (2026-03-15). «Askatasunaren giltzak» Berria (kontsulta data: 2026-03-15).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









