Share to:

Ainhoa

Artikulu hau Lapurdiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ainhoa (argipena)».
Ainhoa
 Lapurdi, Euskal Herria
Ainhoako ikuspegia.


Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Lapurdi
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Izen ofiziala  Ainhoa
AuzapezaHenri Agerre (2008-2014)
Posta kodea64250
INSEE kodea64014
Herritarraainhoar
Geografia
Koordenatuak43°18′24″N 1°29′55″W / 43.3067°N 1.4986°W / 43.3067; -1.4986
Mapa
Azalera16,19 km²
Garaiera52-649 metro
Distantzia27 km (Baionatik)
Demografia
Biztanleria671 (2018:  7)
alt_left 331 (%49,6) (%50,4) 337 alt_right
Dentsitatea41,51 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 19,5
Ugalkortasuna[1]‰ 72,88
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,49 (2011)
Desberdintasuna[1]% 6,18 (2011)
Langabezia[1]% 6,61 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 27,34 (2010)
Erabilera% 4,7 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraXIII. mendea. urtea
Webguneahttp://www.ainhoa.fr/

Ainhoa Lapurdiko hegoaldeko udalerri bat da, Pirinioen mendebaldean eta Lapurdi Garaia eskualdean kokatua, Nafarroa Garaiarekiko mugan.

Xareta elkartea osatzen du udalerriak, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi herriekin batera.

Izena

Udalerriaren izena historian zehar honako grafiez idatzia izan da: Aynoa (1238), Aynho (1243), Aignoa eta Aynoa (1249), Haynou eta Anhoe (1289), Nostre-Done d'Ainhoe (1511, Baionako Santa Klara abadiako tituluak), Añoa (1650, Guiena, Gaskonia eta inguruko Herrialdearen Gobernu Generalaren mapa), Anhoue (1684, Baionako diozesiaren izendapenak), Mendiarte (1793), Ainhone (1793), Ainhoue (1801, Legeen txostena), Ainhoue edota Ainhoa (1863, Biarno-Euskal Herriko hiztegi topografikoa) eta XIX. mendean Ainhoa.

Brigitte Jobbé-Duvalen ustez[2] udalerriaren izena euskarazko aino hitzetik etor liteke: hitz horrek "ahuntz" esan nahi omen du.

Baina Orotariko Euskal Hiztegian aino hitza dokumentatuta dago, eta beste esanahi batzuekin agertzen da[3]. Alde batetik "aino" hitza txilarra adierazteko erabili izan da, eta bestetik, onddo bat (Puccinia graminis) izendatzeko.

Geografia

Ingurune naturala

Urdazuri ibaia udalerritik igarotzen da, bere zenbait ibaiadarrekin batera: Larreko erreka (eta bertara isurtzen diren Haitzaberriko erreka, Erdiko erreka eta Farendeiko erreka) eta Opalazioko erreka.

Udalerri mugakideak



Herria

Pilotalekua eta hilerria —bizitza eta heriotza— herrigunearen erdi‑erdian daude.

Ainhoako eliza eraikin handia da: kanpandorrearen oinarria karratua du, gorago oktogono‑forman, eta goi‑goian orratza dauka. Galeria landuak ditu, bertako ohituraren arabera, eta Errenazimentuko erretaula eta absidea zirrimargotuta daude (asmoa ona bide zen, baina ez zuten asmatu).

Hilerrian taula‑formako hilarri interesgarriak daude. Haietako bat 1685ekoa da eta hauxe jartzen du:

« Ezpondaco sepultura. Martin de Goieneche eta Maria de Segurac eguina. »

Al­dapa piko samarra badu ere, Atsulai mendian, Ainhoa inguruko ibarra mendean hartuta, Arantzetako Ama Birjinaren kapera dago, Gipuzkoako zaindaria eta Arantzazuko santutegikoaren irudiaren erreplika.

Hari ere esaten diote Ainhoako Ama Birjina. Ermitatik gertu trikuharri bat dago. Bistak zoragarriak dira. Ainhoako baserri‑gunean XVII. mendeko etxeak daude, fatxada aurreratuak eta habe horizontal zizel­katuak dituztenak. Esate baterako, Ithurria etxea 1636koa da. Koloreei erreparatuta, rouge basque gailentzen da: gorri motela, diskretua, dotorea...

Etxeak eta auzoak

Klima

CNRSk 2010ean egindako Joly ikerketaren arabera, udalerriak mendiko klima du<ref name="Joly">{{erreferentzia | izena1 = Daniel | abizena1 = Joly | izena2 = Thierry | abizena2 = Brossard | izena3 = Hervé | abizena3 = Cardot | izena4 = Jean | abizena4 = Cavailhes | izena5 = Mohamed | abizena5 = Hilal | izena6 = Pierre | abizena6 = Wavresky | izenburua = Les types de climats en France, une construction spatiale | aldizkaria = Cybergéo : revue européenne de géographie | zenbakia = 501 | data = 2010-06-18 | doi = 10.4000/cybergeo.23155 | hizkuntza = fr }}</ref>. Köppen-Geiger sailkapenaren arabera, Cfb motakoa da: klima epela, uda freskoa, sasoi lehorrik gabe<ref name="Dubreuil2022">{{erreferentzia | izena1 = Vincent | abizena1 = Dubreuil | izenburua = Le changement climatique en France illustré par la classification de Köppen | aldizkaria = La Météorologie | zenbakia = 116 | data = 2022-02 | doi = 10.37053/lameteorologie-2022-0012 | hizkuntza = fr }}</ref>. Météo-Franceren 2020ko tipologiaren arabera, udalerria mendiko klima du, eta Pirinio Atlantikoetako klima-eskualdean kokatuta dago (ezaugarri nagusiak: prezipitazio handiak (>1200 mm/urte) urte osoan; negu oso epela (7,5 °C lautadan), haize ahulak)<ref name="MFTipologia">{{erreferentzia | izenburua = Le climat en France hexagonale et Corse | url = https://meteofrance.com/comprendre-climat/france/le-climat-en-france-metropolitaine | webgunea = meteofrance.com | hizkuntza = fr }}</ref>. RE2020 araudiaren arabera, eraikuntza berrietarako, udalerria H2c zonan dago<ref name="RE2020">{{erreferentzia | izenburua = Réglementation environnementale RE2020 | url = https://www.ecologie.gouv.fr/politiques-publiques/reglementation-environnementale-re2020 | webgunea = ecologie.gouv.fr | data = 2020-11-18 | hizkuntza = fr }}</ref>.

1971-2000 aldiko batez besteko urteko tenperatura 13,9 °C-koa da, 12,1 °C-ko anplitude termikoarekin. Urteko batez besteko prezipitazio-metaketa 1685 mm-koa da, urtarrilean 13,3 euri-egun eta uztailean 9,7 egun izanik<ref name="Joly" />. 1991-2020 aldirako, hurbilen dagoen Météo-France estazioa Ziburu udalerrian dago, 18,1 km-ra, eta bertan neurtutako batez besteko urteko tenperatura 15 °C-koa da eta prezipitazio-metaketa 1521,3 mm-koa delarik<ref name="FICHECLIM64189001">{{erreferentzia | izenburua = Station Météo-France « Socoa », fiche climatologique | url = https://object.files.data.gouv.fr/meteofrance/data/synchro_ftp/REF_STATION/FICHECLIM_64189001.pdf | webgunea = data.gouv.fr | hizkuntza = fr }}</ref>. Estazio horretan erregistratutako tenperatura maximoa 42 °C-koa da, 2022ko ekainaren 18an lortua; tenperatura minimoa, berriz, -12 °C-koa da, 1956ko otsailaren 3an lortua<ref group="oh">Estazioko erregistroak 1921ko urtarrilaren 1an eta 2025ko urriaren 2an artekoak dira.</ref><ref name="FICHECLIM64189001" />.

Historia

Ainhoako hilerria

XIII. mendea

Ainhoa Urdazubiko priore-etxeak sortu zuen bikario gisa XIII. mendean. Ingalaterra eta Nafarroako erresumaren arteko guden ondoren, parrokiako lurrak bi erresumen arteko lur banatugabeak bihurtu ziren.

XVII. mendea

Hogeita Hamar Urteko Gerraren (1618-1648) ondorioz, Ainhoa suntsiturik geratu zen; dena dela, horren ondoren, berreraiki zen.

XVIII. mendea

1724. urtean, Donazaharre (1685), Mugerre eta Hiriburu (1696) herrietako matxinadei jarraiki, gatzaren gaineko zerga berrien aurka altxatu ziren ainhoarrak, geroago, 1726. urtean, 50. zerga deituko zitzaionaren aurka Lapurdi osoan zabaldu ziren altxamenduen aitzindari gisa [5].

1790. urteko martxoaren 4ko legeak administrazio mota berria ekarri zuen Ipar Euskal Herrira: kantonamenduak eta barrutiak sortzeaz gain, hainbat herritako izenak aldatu ziren, Frantziako Iraultzaren izpiritua hobeki adierazteko, omen. Ainhoak Mendiarte izena hartu zuen. Indarkeria giro handi batean, 1794ko otsailetik hara, herritarrek errepresio gogorra pairatu zuten, zerbitzu militarrari uko egin zioten gazteak Baztanera eta Bortzirietara ihes egiten zutela eta. Asko deportaziora behartu zituzten.

Ekonomia

Enplegua

2023 urtean 15-64 urteko 411 biztanleetatik 345 aktibo ziren (% 83,9), horietako 324 lanean (% 78,8) eta 21 langabezian (aktiboen % 6,1).

41115-64 urteko biztanle
% 83,9aktibo
% 78,8lanean
% 6,1langabezia-tasa

Jarduera-tasa: talde bakoitzeko biztanleen artean zenbat diren aktibo (lanean edo langabezian).

15-24 urte% 53,7
25-54 urte% 95,5
55-64 urte% 73,5
Gizonak% 84,5
Emakumeak% 83,3

Langabezia-tasa hezkuntza-mailaren arabera

Titulurik gabe% 6,2
BEPC, brebeta% 0,0
CAP-BEP% 6,0
Batxilergoa% 6,9
Goi-mailako +2% 6,9
Goi-mailako +3/4% 0,0
Goi-mailako +5% 17,6

Marratxo bertikala: udalerriko langabezia-tasa orokorra (% 6,1). Zabalerak eskala finko batean daude (0-% 50), udalerri artean konparagarriak izan daitezen.

66 ez-aktibotik 22 ikasle edo ordaindu gabeko praktiketan ari ziren (% 33,3), 25 erretiraturik zeuden (% 37,9) eta 19 bestelako ez-aktibo ziren (% 28,8).

Ez-aktiboak

% 33
% 38
% 29
Ikasle edo praktikanErretiratuakBestelakoak

Lanbide-kategoria<ref group="oh">Frantziako lanbide-sailkapen ofiziala (PCS) darabil: goi-mailako langileak zuzendariak eta goi-mailako lanbide intelektualak dira (ingeniariak, irakasle unibertsitarioak, medikuak...); erdi-mailakoak irakasleak, teknikariak eta erdi-mailako kudeatzaileak; enplegatuak bulego- eta zerbitzu-langileak (administrazio-langileak, saltzaileak...); eskulangileak eskulanezko lanbideak, kalifikatuak zein ez.</ref>

% 13
% 11
% 26
% 24
% 24
NekazariakArtisau/merkatariakGoi-mailako langileakErdi-mailakoakEnplegatuakEskulangileak

Udalerrian 121 enplegu zeuden 2023 urtean. Udalerriko biztanle landunak 324 ziren; beraz, udalerria langile-erakarlea da.<ref group="oh">Atal hau lantokiaren arabera neurtzen da, ez bizilekuaren arabera: udalerriko enplegu kopuruak eta bertako biztanle langileen kopuruak ez datoz bat.</ref>

121enplegu udalerrian
% 62,8soldatapeko
% 37,2ez-soldatapeko
NekazaritzaIndustriaEraikuntzaMerkataritza/zerbitzuakAdministrazioa/hezkuntza/osasuna

Diru sarrerak

2023 urtean, diru-sarreren mediana 25.070 eurokoa zen.

25.070 €diru-sarreren mediana▼ Dep.: 26.300 €

Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza eta basogintza dira. Udalerriak dituen 1619 hektareetatik, 500 basoak dira. Ezpeletako piperraren sor-markaren barruan dago kokaturik udalerria. Dena dela, turismoa gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da, Frantziako herri politenetariko bat (L'un des plus beaux villages de France) izendatu baitzuen "Les Plus Beaux Villages de France" elkarteak.

Demografia

Ainhoako populazioak goia jo zuen XIX. mendearen erdialdean, ia 900 biztanle izatera iritsi zenean. 1960ko harmarkadan behea jo zuen, 500 biztanlerekin, baina ordutik berriro goranzko joera txikia hartu zuen.

BiztanleriaUrtea50060070080090010001750180018501900195020002050BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. 1962 eta 1999 artean kontatze bikoitz gabeko biztanleria; hortik aurrera, udalerriko biztanleria. Iturriak: Ldh/EHESS/Cassini 1999ra arte. 2006tik aurrera INSEEren datuak.

Biztanleria-piramidea 2022
Guztira: 337 gizon, 331 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
95+
 
1.81
0.00
 
90-94
 
0.00
1.48
 
85-89
 
3.32
4.75
 
80-84
 
3.32
3.26
 
75-79
 
6.65
4.75
 
70-74
 
3.32
6.53
 
65-69
 
9.67
5.93
 
60-64
 
1.21
3.26
 
55-59
 
8.16
8.90
 
50-54
 
4.53
4.15
 
45-49
 
7.55
10.68
 
40-44
 
1.51
8.90
 
35-39
 
7.55
4.45
 
30-34
 
10.27
4.45
 
25-29
 
4.53
1.48
 
20-24
 
4.53
8.61
 
15-19
 
1.51
2.67
 
10-14
 
3.02
9.79
 
5-9
 
10.27
5.93
 
0-4
 
7.25
Iturria: INSEEren datuetatik eratorritako grafikoa. Biztanleria txikia duten herrietako biztanleria borobildu da bertan eskainitako zenbakietan oinarrituta[6].

Familiak eta etxeguneak

2023 erroldaren arabera, Ainhoa udalerrian 671 biztanle zeuden eta 297 elkarbizitza unitate<ref group="oh">INSEEren ménage kontzeptua (elkarbizitza-unitatea / etxegunea) etxebizitza berean bizi diren pertsonak dira, ahaidetuta egon edo ez. Famille kontzeptua (familia), aldiz, elkarbizitza-unitate BATEN BARRUAN dagoen bikote bat (seme-alabekin edo gabe) edo guraso bakar bat da. Kide bakarreko etxegune batek ez du familiarik: hortik dator udalerri bakoitzean elkarbizitza-unitate kopurua familia kopurua baino handiagoa izatea beti.</ref>, hau da, 2,26 lagun elkarbizitza unitate bakoitzeko (Metropolitar Frantzian 2,13). Talderik handiena kide bakarreko elkarbizitza-unitateak ziren (% 33,0), Metropolitar Frantziako batez bestekoaren azpitik (% 39,2).<ref name="menages">{{erreferentzia|url=https://www.insee.fr/fr/statistiques/9006073?sommaire=9006187%7Cizenburua=Couples-Familles-Ménages en 2023|lana=Recensement de la population|argitaletxea=INSEE|hizkuntza=fr|urtea=2023}}</ref>

671biztanle
297elkarbizitza-unitate
2,26lagun elkarbizitza-unitateko
195familia
Udalerria
% 31
% 25
% 8
% 33
Metropolitar Frantzia
% 24
% 26
% 10
% 39
Bikotea seme-alabekinBikotea seme-alabarik gabe etxeanGuraso bakarrekoakKide bakarrekoaBestelakoak

Udalerrian 195 familia zeuden, eta horien artean seme-alabak etxean zituzten bikoteak ziren ugarienak (91). Guraso bakarreko 24 familietatik 24etan ama zen guraso bakarra. 104 familiek ez zuten 25 urtetik beherako seme-alabarik etxean. 38k seme-alaba bakarra zuten etxean, 38k bi, eta 15k hiru edo gehiago.<ref name="menages" />

80
91
24
Bikotea seme-alabarik gabeBikotea seme-alabekinGuraso bakarra
25 urtez azpiko seme-alabarik ez etxean104
Seme-alaba bat38
Bi seme-alaba38
Hiru seme-alaba15
Lau edo gehiago0

15 urte edo gehiago zituzten 560 biztanle zeuden. Horien artean 15-24 urtekoen % 5,6 bizi zen bakarrik eta 80 urte edo gehiagokoen % 37,8. Bikotean bizitzea ohikoagoa zen talde guztietan, 25-39 urteko taldean jotzen zuen gailurra (% 72,4).<ref name="menages" />

Bakarrik bizi da
15-24% 6
25-39% 8
40-54% 15
55-64% 21
65-79% 23
80 +% 38
Bikotean bizi da
15-24% 13
25-39% 72
40-54% 72
55-64% 66
65-79% 69
80 +% 36

15 urte edo gehiagoko biztanleen % 41,8 ezkonduta zegoen, eta beste % 20,5 bikotean bizi zen ezkondu gabe (% 12,9 izatezko bikotean eta % 7,7 PACS bidez lotuta). % 24,5 ezkongabeak ziren, % 7,7 alargunak eta % 5,7 dibortziatuak.<ref name="menages" />

Ezkonduta% 41,8
Ezkongabea% 24,5
Izatezko bikotean% 12,9
Alarguna% 7,7
PACS bidez lotuta% 7,7
Dibortziatuta% 5,7

Elkarbizitza-unitatearen erreferentziazko pertsonaren lanbide-kategoriari dagokionez, nagusiak hauek ziren: erretiratuak (% 25,3), eskulangileak (% 22,2), enplegatuak (% 14,1), erdi-mailako lanbideak (% 12,8). Talde nagusia (erretiratuak, % 25,3) Pirinio Atlantikoak departamenduko batez bestekoaren (% 34,1) azpitik dago. 5 elkarbizitza-unitatetan nekazari bat zen erreferentziazko pertsona (% 1,7).<ref name="menages" />

Udalerria
% 13
% 8
% 13
% 14
% 22
% 25
Pirinio Atlantikoak
% 11
% 16
% 15
% 12
% 34
Metropolitar Frantzia
% 13
% 16
% 15
% 14
% 30
NekazariakArtisau, merkatari eta enpresa-buruakGoi-mailako langileakErdi-mailako lanbideakEnplegatuakEskulangileakErretiratuakBestelakoak

Etxebizitza

2023 erroldaren arabera, udalerrian 454 etxebizitza zeuden. Horietatik 303 egoitza nagusi ziren, 87 bigarren egoitza edo noizbehinkakoak eta 63 hutsik zeuden. Etxebizitza gehienak etxeak ziren (238), eta apartamentuak gutxi ziren (213). Egoitza nagusietatik 207 beren jabearen bizilekuak ziren, 78 alokairuan zeuden, 1 errenta moderatuko etxebizitza gisa alokatuta eta 17 doan lagata.<ref name="etxebizitzak">{{erreferentzia|url=https://www.insee.fr/fr/statistiques/8997194%7Cizenburua=Logement en 2023|lana=Recensement de la population|argitaletxea=INSEE|hizkuntza=fr|urtea=2023}}</ref>

454etxebizitza
303egoitza nagusi
238etxe
213apartamentu

Etxebizitza multzoa

303
87
63
Egoitza nagusia (303)Bigarren egoitza edo noizbehinkakoa (87)Hutsik (63)

Etxe mota

238
213
Etxea (238)Apartamentua (213)

Jabetza egoera

207
78
Jabeak (207)Alokairuan (78)HLM (1)Doan lagata (17)

Eraikuntza garaiari dagokionez, 1919 aurretik artean eraikitako egoitza nagusiak ziren ugarienak (98).<ref name="etxebizitzak" />

Eraikuntza garaia

1919 aurretik98
1919-194512
1946-197024
1971-199046
1991-200552
2006-202051

Egoitza nagusien artean gehienek 5 gela edo gehiago zituzten (152). Elektrizitatea zen berogailu mota nagusia (155 etxebizitzatan). 227 egoitza nagusik beren aparkalekua zuten: 129 etxebizitzatan auto bakarra zegoen eta 162tan bi edo gehiago.<ref name="etxebizitzak" />

Gela kopurua

1 gela2
2 gela9
3 gela66
4 gela75
5 gela edo gehiago152

Berogailu mota

31
155
93
Gas sarea (2)Fuel-olioa (31)Elektrizitatea (155)Gas botila (21)Bestelakoak (93)

Aparkalekua eta ibilgailuak

227aparkalekua
129ibilgailu 1
162ibilgailu 2+

Kultura

Ainhoako François Baptiste[8] (Ahotsak[9] proiekturako)

Euskara

Ainhoak[10] berezko mintzaira du, Sara-Ainhoa ingurukoa[11] hain zuzen. Nafar-lapurtarraren aldaera da.

Ondasun nabariak

Argazki galeria

Ainhoar ospetsuak

Ikus gainera

Oharrak


Erreferentziak

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. [rage|auteur=|titre=Dictionnaire des noms de lieux - Pyrénées-Atlantiques. Jobbé-Duval, Brigitte. Archives et Culture, 2009. isbn=978-2-35077-151-9] (Frantsesez)
  3. «aino OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2022-06-02).
  4. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an Géoportail - Frantziako Institutu Geografiko Nazionala. Géoportail. (kontsulta data: 2011-10-16).
  5. Philippe Veyrin Les Basques Arthaud, 1975 - 179. orr.
  6. «Population selon le sexe et l'âge quinquennal de 1968 à 2022 (1990 à 2022 pour les DOM) | Insee» www.insee.fr (kontsulta data: 2026-07-27).
  7. (Frantsesez) «Naissances de 2008 à 2025» Insee (kontsulta data: Txantiloi:Gaurko data).
  8. «Baptiste, François - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-02).
  9. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (kontsulta data: 2019-01-02).
  10. «Ainhoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-15).
  11. «Sara-Ainhoa ingurukoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-11-15).

Kanpo estekak


Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya