Ana Carmona Ruiz
Ana Carmona Ruiz, Nita eta "Veleta" goitizenez ere ezaguna (Malaga, 1908ko maiatzaren 16a – 1940) malagar futbolaria izan zen, zelai erdiko jokalaria.[1] XX. mendeko hamarkadaren erdialdean, Malagako Sporting Club-eko infiltratua izan zen, kamiseta zuri-gorriarekin gizon itxurak mantenduta jokatzea lortu zuen.[2] Neska zela konturatu zirenean, errepresaliatu egin zuten behin baino gehiagotan.[3] Nita ondoren etorri diren ehundaka emakume futbolariren bidea zabaldu zuen emakumea izan zen, besteak beste, 2023ko munduko txapelketako Espainiako txapeldunak."[4] BiografiaAna Carmona Ruiz, "Nita" goitizenduna, Malagako Capuchinos auzoan jaio zen.[1] Aitak, Malagako Portuko zamaketaria zenak, osaba-izebengana bidali zuen Vélez-Málagara, kirol-zaletasunetik aldentzeko. Nita Malagako portuko zelaiguneetan futbolean aritzen ziren marinel ingelesei begira hazi zen, eta, gaztetan, Malagako Sporting Klubean jokatu zuen, Francisco Míguez Hernández aita salestarrak sortutako klubean. Bere historia aurkitu zuen Jesús Hurtado kazetariaren arabera, futbolean jolasteko, Juanito Marteache masajistaren laguntzailea izan zen, baita Nitaren amonak garbitzen eta zuritzen zuen jokalarien arroparen eramailea ere.[3][5] 'Gizonezko' futbolari ibilbideaMalagan zailtasunak izan zituen jokatzeko, jazarrita baitzegoen. Vélez Club de Fútbol taldean jolastera iritsi zen, eta "Veleta" izena eman zioten. Sporting-en parte hartu zuten taldekideen arabera, "beleta bat bezala pasatzen baitzen emakumezkoa izatetik gizonezkoa izatera edo alderantziz". Emakumeek baimenduta ez zuten garai batean futbolean jolasteko, ilea bildu egiten zuen, eta sasoi hartan onartzen zen txapel edo buruko batekin ezkutatuz; bularra lotu eta belaunerainoko praka luzeak janzten zituen. Kamiseta zabalak erabiltzen zituen, oharkabean pasatzeko eta gizon itxura izateko.[3][5][6] Bere jolasa nabarmendu egiten zen, aireko jokoa eta teknika zorrotza menderatuz, eta horrek Vélez-Málagako taldekideen zaletasun eta babesa merezi izan zuen.[3] Hala ere, batez ere Malagan agintariek eta zenbait bizilagun/zale kontserbadorek eskarnio publikoa eragin zion, ilea moztu zioten edo etxean atxilotuta egon zen ordena publikoa aztoratzeagatik.[5][7] Tifus exantematiko epidemikoa zela eta, 32 urterekin hil zen. Malagako Sporting-en kamisetarekin lurperatu zuten Malagako San Rafael hilerrian.[3][5] 75 Años de Fútbol en Vélez liburuaJesús Hurtado kazetari eta kirol-ikertzaileak berreskuratu zuen Nita Carmonaren historia, 75 Años de Fútbol en Vélez liburuan.[3][5] Jesús Hurtado kirol-kazetariak bizitza erdia eman du Vélez Football Club-en historia aztertzen. Taldeari buruzko liburuak argitaratu aurretik, erreportaria herriko kaleetan ibili zen, eta talde horretako hasierako jokalarietako batzuk ezagutu zituen. Zenbait ezizen berezi zeuden, hala nola Patacañon, baloiari indartsu heldu eta hautsi ere egiten zuena, edo Patatero, aitak patata gozoak saltzen zituelako.[4] Hurtadok aspaldi egin zuen topo Veleta ezizenarekin, garai hartako egunkarietan agertu egiten baitzen. Kazetaria saiatu egin zen, arrakastarik gabe, nor zen jakiten. Vélezko motorren lerrokadura osoa buruz kantatzeko gai zen Hurtado kazetariak Malagako El Español zentroan egindako elkarrizketa batean, zera gogoratu zuen:
Aintzatespenak
Erreferentziak
Kanpo estekak |