Angula


Angula[1][2] edo txitxardina[3] aingira kumea da.
Euskal gastronomian oso jaki estimatua da, besteak beste oliba olioa eta baratxuriarekin edo arrautzopilean. Saltzen dutenean, gramo bateko pisua, 8 zentimetroko luzera eta bi edo hiru urte ditu, Arrantza ditzaketen arrainkume bakarra legearen arabera hain zuzen ere. Egosiak saltzen dira, bizirik daudenean gardenak direlako. Oso arrain garestia delako, surimizko ordezko merkea du, "gula" izen komertzialez ezaguna.
Biologia

Angula aingiraren arrainkumea da[4]. Aingirak erruteko bidaia luzea egiten du Europako ibaietatik hasita eta Karibe itsasoan dagoen Sargazoen itsasoraino[5]. Azken 140 milioi urte bezala, angulak Europaraino itzultzen dira, 2 edo 3 urte dirauen 5.000 kilometroko bidea eginez. Ibilbidean ez dute elikagairik behar. Gero lehorrean kilometroak egin ditzakete azalaren bitartez arnastuz.
Jaio direnean denak emeak badira ere, denboraren poderioz batzuk sexuaz aldatzen dira. Koloregabeak, 5 eta 6 zentimetro arteko luzera dute. Ibaietan bizi direnean kolorez aldatzen dira: horitik berdera eta, azkenean, zilar-kolorera[6].
Gastronomia

Euskal sukaldaritzan bere ospea zela eta, inguruko herrialdeetara zabaldu zen angulak jatea[5]. Errezeta nagusia angulak Bilboko eran da, baratxuriak eta pipermina dituena[6]. Espainian, Frantziako Nantes, Arroxela eta Bordeleko eskualdetan eta Alemaniako Saxonia Beherean angulak jatea zabalduta dago.
Normalean aurrez prestatutakoak erosten dira, non kolore zuria edo erdi-beltza duten. Kolorea ibaian emandako denboraren arabera aldatzen denez, beltzak garestiagoak izan ohi dira[6]. Bizirik erosten badira, hiltzeko uretan disolbatutako tabakoa erabiltzen da. Gero garbitu eta gatzunetan egosten dira kolore zuria izateko[6].
Jateko entsaladan edota arrain eta itsaskiekin batera ere.
Ordezkoa

Azoketan oso garestiak direlako eta geroz eta gutxiago daudelako, surimizko ordezko merkea saltzeari ekin zioten. Surimia egiteko Alaskako abadira erabiltzen dute. Ordezkoa saltzeko lehendabiziko enpresak "gula" izen komertziala erabili zuenez, izen horretaz ere ezaguna da.
Kilo bat surimi prestatzeko bost kilo arrain beharrezkoak dira. Pixkanaka-pixkanaka suzedaneoa jatorrizko angularen itxura hartzen ari da.
Erreferentziak
- ↑ «Angula». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..
- ↑ «Txitxardin». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2025-01-02).
- ↑ Angula
- ↑ a b Buber: For the eel, it's a long, long way to Spain and plate
- ↑ a b c d Gastronomia Vasca
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









