Share to:

Bego Montorio

Artikulu hau Bego Montoriori buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Montorio (argipena)».
Bego Montorio

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1959 (66/67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea : soziologia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
portugesa
galiziera
frantsesa
katalana
italiera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta interpretea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Gipuzkoako Foru Aldundia
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Tabakalera: 67860
Begoña Montorio eta Maria Reimundez itzulpengintzaz Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan. 2025
Begoña Montorio eta Danel Sarriugarte Durangoko Hitz Liburu dendan Fun Home liburua aurkezten, 2025

Bego Montorio Uribarren (Santutxu, Bilbo, Bizkaia, 1959) itzultzailea eta interpretea da.

Biografia

Deustuko Unibertsitatean Soziologian lizentziatu bazen ere, unibertsitatean zegoela hasi zen itzultzen, eta bere pasioa aurkitu zuen. Bere itzultzaile karrera profesionala administrazioan hasi zuen. Basauriko Udalean egon zen aurrena (1980-1985), eta geroago, Gipuzkoako Foru Aldundian aritu zen (1985-1990).[1] Hamar urte horien ondoren, administrazioko itzultzaile izateari utzi zion, eta gehien bat literatura itzuli du harrezkero. Itzulpen praktika irakaskuntzarekin uztartu zuen hainbat urtez; EHUko Letren Fakultatean ezarri berria zen Itzulpengintza eta interpretazio lizentzian (geroago, gradua) itzulpen-irakasle hasi zen 2003an, eta hala jarraitu zuen 2024an erretiroa hartu zuen arte.[1][2]

Interpretazioan ere lan egin du. Administrazioan ziharduten beste itzultzaile batzuekin batera egin zituen lehen kabina-lanak 80ko hamarkadan, eta gero interprete autonomo gisa aritu zen 2024ra arte, euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara konbinazioan batez ere.

Bere lan-arlo nagusia ez izan arren, azpititulazioan, bereziki gorrentzako azpititulazioan, ere aritua da Bego Montorio.

Itzultzaile eta interprete izateaz gain, EIZIEn aritu izan da elkartearen hasieratik, haren lana oso garrantzitsua dela uste baitu, itzultzaileak koordinatzeko, elkartzeko eta, batez ere, prestatzeko. Elkarteko Idazkari Nagusia izan zen 1996-1997. urteetan eta, gaur egun, Nor da Nor datu-basearen arduraduna da 2014tik.[1]

Literaturan, narratiba -helduena zein haur eta gazteena- da gehien itzuli duen generoa. Nolanahi ere, nabarmentzekoa da komikiek duten presentzia Montorioren lan itzulietan, berak ekarri baititu euskarara, besteak beste, Paco Rocaren lanak edota euskal umeen artean arrakasta handia izan duen Biga saileko komikietako asko.[1]

Gaztelaniatik, frantsestik, portugesik eta galizieratik euskaratu dituen obrez gain, hainbat euskal idazleren gaztelaniazko itzulpenak ere argitaratu ditu.[1]

Etorkizunean, literatura (komikiak barne) itzultzen jarraitzeko asmoa du.

Itzulpenak

Gaztelania-Euskara

  • Iratxo txikia eta ibarreko munstroa - Ortiz, Álvaro (2024) - Komikia
  • Ahanzturaren leizea - Roca, Paco (2024) - Komikia
  • Piqo-Piqo eta Indotxinako erraldoi izugarria - Ferreyra, Lucas (2023) - Komikia
  • Uxio eta lagunak - Romero, Martín (2023) - Komikia
  • Iratxo txikia eta shatranj partida - Ortiz, Álvaro (2022) - Komikia
  • Alde egin edo hil - Martín, Susanna (2021) - Komikia
  • Emakume guztiok - Casillas, Elizabeth; Garay, Higinia (2020) - Nobela grafikoa
  • Waluk 3 : Txakur handiaren bidea - Ruiz, Emilio (2019) - Komikia
  • Waluk 2 : Bidaia handia - Ruiz, Emilio (2018) - Komikia
  • Zubigileak - Zapiko, Alfonso (2018) - Komikia
  • Waluk - Ruiz, Emilio (2017) - Komikia
  • Korrespondentziak = Correspondencias - Rodriguez, Eider; Gopegui, Belen (2016) - Literatura
  • Etxea - Roca, Paco (2016) - Nobela grafikoa
  • Asylum - De Isusi, Javier (2015) - Komikia
  • Maríak 20 urte ditu  - Gallardo, María; Gallardo, Miguel (2015) - Komikia
  • Dublindarra - Zapico, Alfonso (2014) - Komikia (Eskarne Mujika Gallastegirekin batera itzulia)
  • Zimurrak - Roca, Paco (2014) - Komikia
  • María eta biok - Gallardo, María; Gallardo, Miguel (2014) - Nobela grafikoa
  • Baleak ikusi ditut - De Isusi, Javier (2014) - Komikia
  • GRVS, nire laguna - Erlich, Bernardo (2008) - Haur eta gazte literatura
  • Beste bat nahi dut! - Rosell, Joel Franz (2008) - Haur eta gazte literatura
  • Nire familiaren kolorea - Erlich, Bernardo (2007) - Komikia
  • Hareazko gazteluaren kanta - Rosell, Joel Franz (2007) - Haur eta gazte literatura
  • Itsaso marraduna - Barragués Sainz, Susana (2007) - Komikia
  • Miren txirintxaketan - Calleja, Aránzazu (2007) - Haur eta gazte literatura
  • Gaur nire iraganean sartuko zara - Docampo, Xabier P. (2006) - Narratiba
  • Elurra ibarrean - Aleixandre, Marilar (2004) - Haur eta gazte literatura
  • Txanogorritxo Ramalan - Tellaetxe Isusi, José A. (2004) - Haur eta gazte literatura
  • Ariadna eta hankapalo - Tellaetxe Isusi, José A. (2001) - Haur eta gazte literatura

Euskara-Gaztelania

  • La última casa -Urretabizkaia, Arantxa (2024) - Narratiba
  • Vínculos - Mendizabal, Antxiñe (2022) - Narratiba
  • Korrespondentziak = Correspondencias - Rodriguez, Eider; Gopegui, Belen (2016) - Literatura
  • El zorro y el león - Jimenez, Edorta (2015) - Narratiba
  • 100% Basque - Borda, Itxaro (2012) - Narratiba
  • Ecce homo - Mintegi, Laura (2009) - Narratiba
  • Pintxos: nuevos cuentos vascos [Antologia] - Atxaga, Bernardo; Cano, Harkaitz; Cillero, Javi; Garzia Garmendia, Juan; Iturbe, Arantxa; Lertxundi, Anjel; Linazasoro, Karlos; Lizarralde, Pello; Montoia, Xabier; Mujika Iraola, Inazio; Oñederra, Lourdes; Rozas, Itziar; Sarrionandia, Joseba; Zaldua, Iban (2005) - Narratiba (Beste bederatzi itzultzailerekin batera itzulia)
  • El canto de los grillos - Jimenez, Edorta (2007) - Narratiba
  • Deseos de hielo - Urkiza, Ana (2006) - Narratiba
  • Objetivo Camembert  - Alonso Fourcade, Jon (2004) - Narratiba
  • Agur, Hollywood = Hollywood me mata  - Cillero, Javi (2004) - Narratiba
  • Leuropa - Sastre, Pablo (2003) - Narratiba
  • Las moscas no salen en las fotos  - Iturralde, Joxemari (2003) - Narratiba
  • Cinco escritores vascos: entrevistas de Hasier... - Etxeberria Canales, Hasier (2002) - Literatura (Koldo Biguri eta Jorge Gimenezekin batera itzulia)
  • Enseres de ortopedia inútil [Antologia] - Cano, Harkaitz (2002) - Narratiba
  • La estela de los ahogados - Jimenez, Edorta (2000) - Narratiba
  • Amor y guerra - Saizarbitoria, Ramon (1999; berrarg.: 2015) - Narratiba
  • Paciencia de buey - Alonso Fourcade, Jon (1997) - Saiakera
  • Malandanzas de un Aguirre llamado Mecha - Izagirre, Koldo (1997) - Narratiba
  • Desde aquí: antología del cuento vasco actual [Antologia] - Jose Luis Otamendi et al. (1996) - Narratiba
  • Euzkadi merezi zuten - Izagirre, Koldo (1995) - Narratiba
  • El último fusil - Jimenez, Edorta (1995) - Narratiba
  • Agua turbia - Epaltza, Aingeru (1995; berrarg.: 2013) - Narratiba
  • Allegro ma non troppo - Borda, Itxaro (1994) - Literatura
  • No soy de aquí - Sarrionandia, Joseba (1991) - Saiakera

Frantsesa-Euskara

  • Aldaketak datoz! - Pujol, Romain (2025) - Komikia
  • Arrosa koloreko bizitza! - Pujol, Romain (2024)- Komikia
  • Munduaren itzulia 80 egunean - Coblence, Jean-Michel (2024) - Komikia
  • Txantxak sortzeko makina - Pujol, Romain (2024) - Komikia
  • Bat eta bakarra - Pujol, Romain (2023) - Komikia
  • Endreda-makila - Pujol, Romain (2022) - Komikia
  • Claude eta Morino: Zorionak zuri! - Albert, Adrian (2021) - Komikia
  • Jakob : gaueko langilea - Matz (2021) - Komikia
  • Claude eta Morino: Madarikazioa - Albert, Adrian (2020) - Komikia
  • Patti eta inurriak - Ricard, Anouk (2020) - Komikia
  • Salto - Bellido, Mark (2019) - Komikia
  • Pilula Urdinak - Peeters, Frederik (2016) - Komikia
  • Popotka siux txikia. Iktomiren irakasgaia - Chauvel, David (2004) - Komikia
  • Sherlock Holmes ez da ezeren beldur - Veys, Pierre (2002) - Komikia
  • Sherlock Holmes eta kirol arriskutsuetako elkartea - Veys, Pierre (2002) - Komikia
  • Sherlock Holmes: Kameliako gizonak - Veys, Pierre (2002) - Komikia
  • Filosofia apaingelan - Sadeko markesa (2001) - Narratiba (Juan Martin Elexpururekin batera itzulia)
  • Zergatik gerrak? - Perrault, Guilles (1994) - Haur eta gazte literatura
  • Errautsen gorakoa - Ben Jelloun, Tahar (1992) - Poesia
  • Bakarkako isolamendua - Ben Jelloun, Tahar (1990) - Narratiba

Portugesa-Euskara

  • Zertarako balio du? - Mendes, José Maria Vieira (2024) - Haur eta gazte literatura
  • Munduko bandarik txarrena - Fernandes, Jose Carlos (2013) - Komikia
  • Hamaika poema - Neto, Agostinho (2004) - Poesia (Iñigo Aranbarri eta Urtzi Urrutikoetxearekin batera itzulia)
  • Napumoceno da Silva Araujo jaunaren testamentua - Almeida, Germano (2002) - Narratiba
  • Piztiak - Torga, Miguel (1997) - Narratiba
  • Ngungaren abenturak - Pepetela (1996) - Haur eta gazte literatura
  • Uala maitasuna - Betto, Frei (1993) - Haur eta gazte literatura

Portugesa-Gaztelania

  • Historias de dentro de casa - Almeida, Germano (2003) - Narratiba
  • Azul turquesa - Lucas Pires, Jacinto (2003) - Narratiba
  • El incorruptible - Hélder Costa, Hélder (2002) - Antzerkia
  • El gran tabú - Tavares Rodriges, Urbano (2001) - Narratiba
  • Nadie nos mira - Peixoto, José Luís (2001) - Narratiba
  • El príncipe de Spandau y otras piezas - Costa, Hélder (2000) - Antzerkia
  • Tiempo de cenizas - Tavares Rodrigues, Urbano (2000) - Narratiba
  • Cuerpo del delito en la sala de los espejos - Cardoso Pires, José (1999) - Antzerkia
  • La desobediencia - Rebello, Luiz Francisco (1997) - Antzerkia
  • Cronicando - Couto, Mia (1996) - Narratiba

Katalana-Euskara

  • Hiru delizia - Anguera, Mercè (2011) - Haur eta gazte literatura
  • Kalekumeak - Anguera, Mercè (2011) - Haur eta gazte literatura
  • Supermegaextraeskolarrak - Anguera, Mercè (2010) - Haur eta gazte literatura
  • Nahikoa dun, Marta! - Anguera, Mercè (2010) - Haur eta gazte literatura

Galegoa-Euskara

  • Uxío - Romero, Martín (2020) - Komikia
  • Alqueidoneko iratxoa - Aleixandre, Marilar (2003) - Haur eta gazte literatura
  • Robot txiki bat - Martín, Paco (1999) - Haur eta gazte literatura
  • Mugaldeko jendea - Mendez Ferrin, Xose Luis (1998) - Narratiba
  • Ilenti - Casalderrey, Fina (1999) - Haur eta gazte literatura
  • Beti Galizan - Rodriguez Castelao, Alfonso (1986) - Saiakera

Italiera-Euskara

  • Bost poema - Pasolini, Pier Paolo (1986) - Poesia

Erreferentziak

  1. a b c d e «Begoña Montorio Uribarren» Irakasleak - Graduak - EHU (kontsulta data: 2025-10-15).
  2. Montorio, Bego. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (kontsulta data: 2025-01-17).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya