Beroitz
| Beroitz | |
|---|---|
Herriko ikuspegia behealdetik | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Pirinioaurrea |
| Udalerria | Itzagaondoa |
| Administrazioa | |
| Mota | herri hustu |
| Izen ofiziala | Beroiz |
| Posta kodea | 31421 |
| Herritarra | beroiztar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°44′29″N 1°23′54″W / 42.74139°N 1.39833°W |
| Garaiera | 635 metro |
| Distantzia | 33,7 km (Iruñetik) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 0 (2023) |
Beroitz[1][a] Itzagaondoa udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
1981. urtean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Itzagaondokoa Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak beroiztarrak ziren.
Izena
Beroitz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Vereiz (1268)
- Veroyz (1280)
- Veroiz (1366)
- Veroiz (1591)
- Beroiz (1770)
- Beroiz (1839)
- Beroiz (1945)
- Beroitz (1989)
Geografia
Beroitz Itzagaondoa ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.
Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.
Estazio meteorologikoak
Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.0 | 17.0 | 22.0 | 27.5 | 31.0 | 36.0 | 35.5 | 38.5 | 34.0 | 28.0 | 20.0 | 16.0 | 38.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.1 | 7.9 | 12.0 | 14.7 | 18.6 | 23.9 | 26.9 | 26.7 | 22.5 | 17.3 | 10.7 | 7.5 | 16.3 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.3 | 4.6 | 8.0 | 10.7 | 13.9 | 18.6 | 20.8 | 20.9 | 17.6 | 13.5 | 8.0 | 4.6 | 12.1 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.4 | 4.0 | 6.6 | 9.3 | 13.3 | 14.8 | 15.1 | 12.7 | 9.7 | 5.3 | 17 | 7.9 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.5 | -8.0 | -9.0 | 0.0 | 1.5 | 5.0 | 9.0 | 9.0 | 5.0 | 0.0 | -5.0 | -7.0 | -9 |
| Batez besteko prezipitazioa (mm) | 72.4 | 59.5 | 63.2 | 96.1 | 66.9 | 61.2 | 37.6 | 36.6 | 61.1 | 94.5 | 88.2 | 79.7 | 817.0 |
| Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 40.8 | 37.8 | 36.2 | 62.7 | 53.0 | 59.0 | 51.3 | 64.2 | 106.7 | 78.0 | 57.0 | 59.5 | 106.7 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.9 | 11.4 | 10.7 | 14.2 | 12.5 | 8.4 | 6.0 | 6.0 | 7.7 | 12.2 | 14.1 | 13.6 | 129.8 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.0 | 3.8 | 1.9 | 1.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 1.0 | 2.0 | 12.2 |
| Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] | |||||||||||||
Historia
Dagoeneko 1142an Aznar Galinditz jaunaren ezizen lokatibo gisa agertzen da. XIII. mendean bizi zen, baina hurrengo mendean despopulatu behar izan zuten. Bere bi bizilagunek, 1427koak, ez zuten petxarik behar, ezta beste zamarik ere. 1553an hiru su zituen eta 1678an bakarra. 1786an 19 biztanle zituen; 1824an, 20; 1858an, 21; 1887an, 23; 1930ean, 19; 1940an, 18; 1950ean, 16; eta 1960an, 9. 1970eko Izendegian ez zen ageri, eta 1981ekoan, berriz, hutsik.
Ondasunak
Abandonatutako eraikinen artean dago San Martin eliza, zeinetarik 1962. urtean bi pieza eraman zituzten Iruñeko Elizbarrutiko Museora: zurezko Santa Katalina nabarmen bat, 14. mendekoa [5], bere martirioaren gurpilari eusten, eta 16. mendeko zurezko kopoi bat.[6]
Oharrak
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Beroitz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
- ↑ «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-12-24).
- ↑ Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
- ↑ Informazio panela (2025).
- ↑ 2010-04-01. «BEROIZ» Pueblos deshabitados de Navarra (kontsulta data: 2025-10-23).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










