Share to:

Urbikain

Urbikain
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe zahar bat
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaItzagaondoa
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaUrbicáin
Posta kodea31421
Herritarraurbikaindar
Geografia
Koordenatuak42°43′21″N 1°23′16″W / 42.7225°N 1.3878°W / 42.7225; -1.3878
Garaiera620 metro
Distantzia33,5 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria8 (2022)

Urbikain[1][a] Itzagaondoa ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

8 biztanle zituen 2022. urtean.

Bertako biztanleak urbikaindarrak dira.

Izena

Urbikain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Vrbicayn (1121)
  • Vrruicain (1194)
  • Urvicayn (1268)
  • Vrbicayn (1366)
  • Urbicain (1534)
  • Urbicain (1802)
  • Urbikain (1947)

Geografia

Urbikain Itzagaondoa ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima

Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.

Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.

Estazio meteorologikoak

Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 17.0 22.0 27.5 31.0 36.0 35.5 38.5 34.0 28.0 20.0 16.0 38.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.1 7.9 12.0 14.7 18.6 23.9 26.9 26.7 22.5 17.3 10.7 7.5 16.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.6 8.0 10.7 13.9 18.6 20.8 20.9 17.6 13.5 8.0 4.6 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.4 4.0 6.6 9.3 13.3 14.8 15.1 12.7 9.7 5.3 17 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.5 -8.0 -9.0 0.0 1.5 5.0 9.0 9.0 5.0 0.0 -5.0 -7.0 -9
Batez besteko prezipitazioa (mm) 72.4 59.5 63.2 96.1 66.9 61.2 37.6 36.6 61.1 94.5 88.2 79.7 817.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 40.8 37.8 36.2 62.7 53.0 59.0 51.3 64.2 106.7 78.0 57.0 59.5 106.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.9 11.4 10.7 14.2 12.5 8.4 6.0 6.0 7.7 12.2 14.1 13.6 129.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.0 3.8 1.9 1.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 1.0 2.0 12.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

----

Historia

Leireko monasterioak 1121ean uko egin zion Lope Gartzeitz Domeñukoak utzitako etxaldeari. 1427an, bertako bizilagunek 14 gari-kahitze osatutako urteko petxa bat zor zioten Orreagako Santa Mariari.

1835-1845eko erreformetara arte, ibarreko diputatuak eta herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidoreak gobernatzen zuten lekua. Ondoren, erregimen erkidearen mende jarri zen. XIX. mendearen erdialdera, parrokoa aurkezteko eskubidea bizilagunena zen.

Demografia

8 biztanle zituen 2022. urtean Urbikainek.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
5 5 5 4 4 5 4 4 4 4 4 4 4 6 7 8 8 8 8 8 9

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /uɾβ̞ikáin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. [hhttps://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=471&lang=eu&kodea=26368aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus Urbikain- Lekuak - EODA. ] (kontsulta data: 2021-08-30).
  3. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-12-24).
  4. Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  5. «Urbikain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya