Gergetiain
| Gergetiain | |
|---|---|
Herriko ikuspegia sarbidetik | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Pirinioaurrea |
| Udalerria | Itzagaondoa |
| Administrazioa | |
| Mota | herri hustu |
| Izen ofiziala | Guerguitiáin |
| Posta kodea | 31421 |
| Herritarra | gergetiaindar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°40′59″N 1°23′18″W / 42.6831°N 1.3882°W |
| Garaiera | 620 metro |
| Distantzia | 43,3 km (Iruñetik) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 0 (2022) |
Gergetiain[1][a] Itzagaondoa udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
XX. mendeann jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Itzagaondokoa Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak gergetiaindarrak ziren.
Izena
Gergetiain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Guergueta (1121)
- Guerguetane (1121)
- Guerguetien (1212)
- Guarguetin (1212)
- Guerguetin (1268)
- Guerguetiayn (1366)
- Guerguetiain (1534)
- Guerguetiain (1767)
- Guerguitiain (1802)
- Guerguitiain (1990)
- Gergetiain (1990)
Geografia
Gergetiain Itzagaondoa ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima
Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.
Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.
Estazio meteorologikoak
Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.0 | 17.0 | 22.0 | 27.5 | 31.0 | 36.0 | 35.5 | 38.5 | 34.0 | 28.0 | 20.0 | 16.0 | 38.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.1 | 7.9 | 12.0 | 14.7 | 18.6 | 23.9 | 26.9 | 26.7 | 22.5 | 17.3 | 10.7 | 7.5 | 16.3 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.3 | 4.6 | 8.0 | 10.7 | 13.9 | 18.6 | 20.8 | 20.9 | 17.6 | 13.5 | 8.0 | 4.6 | 12.1 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.4 | 4.0 | 6.6 | 9.3 | 13.3 | 14.8 | 15.1 | 12.7 | 9.7 | 5.3 | 17 | 7.9 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.5 | -8.0 | -9.0 | 0.0 | 1.5 | 5.0 | 9.0 | 9.0 | 5.0 | 0.0 | -5.0 | -7.0 | -9 |
| Batez besteko prezipitazioa (mm) | 72.4 | 59.5 | 63.2 | 96.1 | 66.9 | 61.2 | 37.6 | 36.6 | 61.1 | 94.5 | 88.2 | 79.7 | 817.0 |
| Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 40.8 | 37.8 | 36.2 | 62.7 | 53.0 | 59.0 | 51.3 | 64.2 | 106.7 | 78.0 | 57.0 | 59.5 | 106.7 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.9 | 11.4 | 10.7 | 14.2 | 12.5 | 8.4 | 6.0 | 6.0 | 7.7 | 12.2 | 14.1 | 13.6 | 129.8 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.0 | 3.8 | 1.9 | 1.5 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 1.0 | 2.0 | 12.2 |
| Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] | |||||||||||||
Historia
Leireko monasterioak XII. mendearen hasieratik izan zuen lursailen bat. Iruñeko kabildoaren taulako arkitaniarrak, Migel Peritz Legariakoa, gero apezpikua zenak, 1280an Iruñeko merkatari Pedro Egiari, bertako bere jauregiak eta bere egoitzak bahituran eman zizkion 3000 soldatako mailegu baten truke.
XIX. mendearen lehen erdira arte, Itzagaondoa ibarreko diputatuak eta bertako bizilagunen artean aukeratzen zen errejidoreak gobernatu zuten. 1817an, ibarreko zerbitzariak posta jaso zuen, eta mugakide zituen lekuetara igarotzeko bideak baino ez zituen.
Ondasun nabarmenak
- San Martin eliza, XII. mendeko kristiau eliza, erromaniko estiloan.
Oharrak
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ [hhttps://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=471&lang=eu&kodea=25611aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus Gergetiain- Lekuak - EODA. ] (kontsulta data: 2021-08-30).
- ↑ «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-12-24).
- ↑ Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










