Guriezo
Guriezo Kantabriako (Espainia) udalerria da, Asón-Agüerako eskualdean dagoena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 2.303 biztanle zituen eta 74,5 km²-ko azalera du. GeografiaIparraldean, Castro Urdiales eta Liendo udalerriak ditu, hegoaldean, Bizkaia, ekialdean Castro Urdialesko Sámano harana eta mendebaldean Asón ibaiaren harana edo Ampuero eta Rasines udalerriak. Kantabriako ekialdean, Agüera (hegoaldetik iparralderantz udalerria zeharkatzen duena) ibaiaren bailaran dago. Haranean zenbait ibaiadar hartzen ditu. Remendón izenekoak Juncal urtegia ditu. Kostatik gertu, El Pontarrón parean, Agüerak Oriñóngo itsasadarra sortzen du. Udalerri zabala da, 74,5 km²-ko azalera duena. Herriak eta auzoakUdalerriak herriez gain, sakabanatutako auzoak ditu (24 guztira). El Puente udalburua du. Hona hemen Guriezoko herriak:
HistoriaAntzinarotik populatua, Cervajera leizean zenbait brontzezko punta topatu zituzten.[1] Castrotik gertu izanda, autrigoien eremuan zegoen eta, ziur asko, erromatarrak bertatik ere pasa ziren. Goi Erdi Aroan jada agirietan aipatu zuten, ekialdeko Kantabriako beste herriekin batera Vecio merindadea sortu zutelako. Bertoko ahaide nagusiak (Marroquín, Negrete edo Boar) liskarretan aritu ziren. Aro Modernoan, Guriezo Lau Hiribilduen Korrejimenduan sartu zen. Garai haietan, harana auzotan banatu zen, kontzeju bana egiten zuten. Hala ere, 1822an batu eta egungo udalerri sortu zuten. Guriezo jada Erdi Aroan Bizkaiko burdinaren negozioan sartuta zegoen.[2] Bizkaian industrializazioa hasi zenean, Guriezok bere parte egin zuen: 1843an (Nuestra Señora de) La Merced lantegia sortu zen eta 1846an, Ibarra familiakoek bertoko (Nuestra Señora de) La Merced lantegia erosi zuten, 1854ra arte martxan izan zena.[3]
Gerra Zibilean, 1937ko abuztuaren 24an, udalerrian Santoñako hitzarmena sinatu zuten.[4] 1938an, Manuel Pérez Tejera tenienteak zuzendutako iheslari errepublikanoen talde bat inguruko mendietan zelata batean erori zen. Pérez Tejerak 1941era arte iraun zuen.[5] Demografia
Guriezotar ezagunak
Erreferentziak
Kanpo estekak
|