Marina de Cudeyo
Marina de Cudeyo Trasmierako eskualdean dagoen kantabriar udalerria da. Santander hiriburutik 5 kilometrora dago, Santanderko badiatik hegoaldera. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 5.252 biztanle zituen eta 27,1 km²-ko azalera du. GeografiaUdalerriaren orografia ehun metrora heltzen ez diren mendixkaz eta paduraz beteriko kostaldez osatzen da. Antzina Marina de Cudeyoko azalera askoz txikiadoa zen, izan ere dike bitartez itsasoari hainbat lur kendu zitzaizkion, larre bihurtuz. Lursail gehiena bazka-landa da, abeltzaintzara zuzenduta, eta baso gutxi dago. Pontejos herriaren aurrean, badian, Pedrosako uhartea dago, non droga menpekotasunari aurre egiteko ospitalea kokatzen baiten. MugakIparraldean, Marina de Cudeyok Ribamontán al Mar eta Santanderko badiarekin egiten du muga; ekialdean, Ribamontán al Monte, Entrambasaguas eta Miera ibaiaren ahoarekin, Cubasko itsasadarra izenez ezaguna; hegoaldean, Medio Cudeyo eta Tijeroko itsasadarrarekin; eta mendebaldean El Astillero udalerriarekin, San Salvador itsasadarrak banatuta.
HerriakMarina de Cudeyo udalerriak 5.254 biztanle ditu (2008) eta honako herri edo gune hauetan banatuta dago: Demografia
PolitikaFederico Aja Fernández (PP) da Marina de Cudeyoko alkatea 2011ko maiatzaren 22ko hauteskudeen ondoren. Hurrengo taulan 2011ko udal hauteskundeetan lortutako emaitzak azaltzen dira:[1]
Garraiobideak eta azpiegiturakErrepideak
TrenaRenfe Feve ustiatzaileak eskualde barruko eta aldirikoen zerbitzua eskaintzen dio Marina de Cudeyori, Santander eta Lierganes lotzen dituen aldirikoen linean, eta Santander eta Bilbo lotzen dituen eskualdeko linearen barruan Orejoko geltokia dagoela. BestelakoakSantanderko aireportua eta Santanderko portua minutu gutxira daude. Bestalde, txalupa zerbitzua dago Santander, Pedreña eta Somo herrien artean, batipat udan. Marina de Cudeyoko herritar ospetsuak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak
|