Clocks
| Clocks | ||||
|---|---|---|---|---|
| Coldplayren singlea eta kanta | ||||
| Egilea(k) | Coldplay | |||
| Argitaratze-data | 2002 | |||
| Izenburua | Clocks | |||
| Banatze bidea | disko konpaktu | |||
| Ezaugarriak | ||||
| Genero artistikoa | rock alternatiboa, rock psikodelikoa, arena rock (en) | |||
| Hizkuntza | ingelesa | |||
| Iraupena | 5:7 minutu | |||
| Diskoetxea | Parlophone (en) | |||
| Ekoizpena | ||||
| Ekoizlea | Ken Nelson | |||
| Hitzak | Chris Martin | |||
| Hitzak | MetroLyrics | |||
| Bideoa | YouTube | |||
| Coldplayren kronologia | ||||
| ||||
Clocks (euskaraz Erlojuak) Coldplay taldea ingelesak 2003an A Rush of Blood to the Head diskoaren barnean kaleratu zuen abestia da.
Aurrekariak eta konposizioa
«Clocks» Coldplayren bigarren albumaren (A Rush of Blood to the Head) grabazioko azken saioetan sortu zen. Chris Martin abeslaria gaueko ordu txikietan heldu zen estudiora, bat-batean piano akonpainamendu bat etorri zitzaion burura eta idaztea erabaki zuen. Martinen arabera, Muse talde britainiarra inspirazio iturri izan zen.[1] Martinek Jon Buckland gitarra-jotzaileari aurkeztu zion ideia, eta honek oinarrizko konposizioari akordeak gehitu zizkion:[2] «Berak [Jon Bucklandek] bere gitarra hartu zuen (kanta gustuko zuen seinale zen hori) eta akorde bikain horiek jo zituen... Erreakzio kimiko baten prozesua bezalakoa izan zen».[3]
«Clocks» konposatu baino lehen, taldeak jada albumerako hamar abesti prest zituen.[2] Hori dela eta, abesti hau albumean sartzeko beranduegi zela pentsatu zuten, A Rush of Blood to the Head ia osatuta zegoelako.[3] Abestiaren bertsio bat grabatu zuten eta osatu gabeko beste lan batzuekin batera gordetzea erabaki zuten. Artxiboari «3. zenbakirako abestiak» izena jarri zioten, lan horiek beren estudioko hirugarren albumean, X&Y, sartuko zituztela adieraziz.[2]

2002ko ekainean, taldea bere lana Parlophone diskoetxeari aurkezteko prest zegoen. Martin, ordea, ez zegoen pozik albumarekin, eta «zaborra» zela sentitzen zuen. Horregatik erabaki zuten albuma beranduago merkaturatzea.[3] Bira txiki baten ondoren, Coldplay bere «3. zenbakirako abestiak» artxiboarekin lanean hasi zen. Phil Harveyk, Martinen lagun eta bandako managerrak, «Clocks» entzutean, berehala hura lantzen hastea iradoki zion.[2][3] Martinek, Harveyk konbentzituta, abestiaren zirriborroa hobetu zuen, eta bandako beste kideek baxu elektrikoa eta bateria erantsi zizkioten. Coldplayk oso azkar grabatu zuen abestia,[1] lehen atzeratutako albuma berehala kaleratuko zelako (hasiera batean adostutako data baino bi hilabete geroago kaleratu zen).[3]
Analisia
«Clocks» pianoarekin arpegioak jarraian joz asmatutako base baten gainean sortu zen, eta baxuaren eta bateriaren akonpainamendu minimalista du. Martinek ostinato bat eta beheranzko eskala bat (etengabe modu maior batetik beste minor batera aldatzen dena, eta alderantziz) erabili zituen.[4] [5]Abestiak musika-tresna akustikoak izateaz gain, hari-instrumentuak simulatzen dituzten sintetizadoreen akonpainamendua ere badu.[6][7]
Abestiaren letrak kontraesanak ditu eta desesperazio kutsua du.[6] Chris Martinek «inpotentzia [...] amaitu ezin den harreman disfuntzional batean» egoerari buruz kantatzen du.[8] Letra kriptikoa da, eta bigarren ahapaldiko azken lerroek ezaugarri hori are gehiago azpimarratzen dute: «Come out upon my seas/Cursed missed opportunities/Am I a part of the cure/Or am I part of the disease?».[8] Abestiaren izenburuak, aldi berean, letra «metaforikoki aipatzen du». «Entzulea munduak denborarekin duen obsesioari buruz hausnartzera bultzatzen du, eta hemen gauden bitartean, bizirik eta presente, aprobetxatu egin behar dugun ideiarekin lotzen du».[9]
Single gisa merkaturatzea
Coldplay-k 2003ko martxoaren 24an kaleratu zuen «Clocks» Europan, A Rush Of Blood To The Head albumeko hirugarren single gisa. Bi B alde ditu: «Animals», bandaren zuzeneko ikuskizunetako gogokoenetako bat, album horretan ez dagoena, eta «Crests Of Waves».[9] Singlearen azala Martinen erretratu bat da. Azal hori Sølve Sundsbø argazkilariak sortu zuen, eta diskoaren eta beste single batzuen karatulak ere berak egin zituen.[10] Estatu Batuetan «The Scientist» single gisa kaleratzeko prestatzen ari ziren bitartean, Capitol Recordsek abestiak han komertzialki ez zuela arrakastarik izango uste zuen, eta, beraz, nahiago izan zuten «Clocks» jartzea salmentan.[11]
Singlea sustatzeko bideoklip bat grabatu zuten eta Dominic Leungek zuzendu zuen. Planoak Londresko ExCeL Erakusketa Zentroan hartu ziren. Bideoan taldeko kideak koloretako fokuek argiztatuta abestia interpretatzen agertzen dira publikoaren aurrean (gehienbat unibertsitateko ikaslez osatua).[10]
Harrera eta sariak

2003an, Clocks hainbat publizitate-oharretan, filmetan eta telebista-programatan agertu zen: World Wrestling Entertainment programan, In America izeneko drama film irlandarrean eta ER telesail estatubatuarrean agertu zen, besteak beste. 2003ko Confidence filmak abesti osoa erreproduzitu zuen kredituetan, eta The Sopranos eta Third Watch telesailetan ere agertu zen.[12] 2003. urte amaieran, abestia Peter Pan filmerako erabili zen eta 2006an The Wild filmerako.[12]
Kritika gehienak positiboak izan ziren. Rob Sheffieldek, Rolling Stone aldizkarirako albuma berrikusten ari zenean, zera esan zuen: «Jon Buckland [gitarrista] nabarmentzen da rock psikodelikoaren abesti bikain hauetan, hala nola [...] “Clocks” abestian».[13] David Cheal The Daily Telegrapheko kritikariaren iritziz, “Clocks"-ek «piano-akonpainamendu hipnotikoa, erritmo azkarra eta melodia gogoraerraza ditu, eta horrek guztiak, Martinen ahots etereoarekin batera, sekulako klimax lasaia sorrarazten du».[14] 2004ko Grammy Sarien banaketan, abestiak urteko grabaziorik hoberenaren aitorpena jaso zuen.[15] Q Sarietan ere single hoberenaren saria jasotzeko izendatu zuten.[16] Pitchforkeko 2000-2004 bitarteko 100 single hoberenen zerrendan 68. postuan gelditu zen.[17]
Singleak 2003an izan zuen arrakasta irratian,[9] eta oso ondo posizionatu zen mundu mailako zerrenda askotan. Erresuma Batuan, UK Singles Chartek bederatzigarren postuan kokatu zuen.[18] Estatu Batuetako zerrendetan, 29. postua lortu zuen.[19]
«Clocks» Coldplayren lorpen onenetariko bat dela esaten da,[20] eta pianoaren linea harmonikoa, bandaren talentuaren markatzat hartzen da.[21] The New York Times egunkariaren arabera, sarrerako arpegioak asko erabili ziren beste artista batzuen abestietarako sampling metodoaren bidez.[5] Gainera, X&Yko abesti askok «Clocks» abestiaren eragina dute. Billboard aldizkariko Brian Cohenek abesti hori album horretako beste abesti batzuen «oinarri» gisa erabili zela sumatu du, «egituran edo sorrarazten duten sentimenduan elkarren antza» baitute.[22] «Speed of Sound», X&Yren lehen singelak, zenbait antzekotasun ditu -ekin;[23] besteak beste, akorde-progresio bera dute. The New York Times egunkariaren arabera, Jordin Sparks estatubatuar abeslariak bere 2008ko «No Air» singlean «Clocks»-en piano-egitura ezaguna kopiatu zuen».[24] Brandy Norwood abeslari estatubatuarraren «Should I Go» abestiak, Afrodisiac albumekoak, arpegio horien lagin bat erabili zuen, eta baita Alejandro Fernández abeslari mexikarraren «Te voy a perder» singleak ere.[25] 2009an, David Guetta DJ frantsesak, Kelly Rowlandekin batera, beste lagin bat erakusten duen singlea kaleratu zuen: «When Love Takes Over». Lupe Fiasco eta Matthew Santosen «Shining Down» abestian ere beste lagin bat nabaritzen da. Azken bikote honek interpretatutako «I Need You Now» abestiaren birnahasketa batean «Clocks» abestiaren antzeko egitura entzun daiteke.[5]
Beste bertsio eta birnahasketa batzuk
«Clocks» kanta askotan birnahasi zuten. Röyksopp duo norvegiarrak bertsio bat egin zuen, eta haien webgune ofizialean deskargatu daiteke. Singleak, gainera, «God Put a Smile Upon Your Face»-en bertsioa dauka, DJ Mr Thing-ekin batera.[26] «Clocks»-en bertsio horrek bosgarren postua lortu zuen Triple J Hottest 100-en 2003an, eta jatorrizko bertsioak 69. postua eskuratu zuen aurreko urtean.[27][28] Gainera, abestiaren beste bertsio birnahastu batzuk ere egon dira, Ron van den Beuken eta Deep Dishen bertsioa barne, musika pirata deskargatzeko programa askotan agertu zena.[27] Twelve Girls Band talde txinatarrak bere Eastern Energy albumerako jatorrizko abestiaren interpretazioa egin zuen.[29] Beste bertsio bat dago Kubako Buena Vista Social Club musika-elkarte ezagunak ekoiztutako Rhythms del mundo disko bilduman. Bilduma horrek Britainia Handiko, Estatu Batuetako eta Irlandako hainbat artistaren abestiak biltzen ditu. 2003an, Coldplayren zuzeneko lehen diskoan (Live 2003) agertu zen abestia.[30] LeftRightLeftRightLeft musika-bandaren albumean ere agertu zen.[31]
Kanpo estekak
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ a b (Ingelesez) "Chris talks us through Rush A Rush of Blood to the Head". Coldplay.com jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2006-08-08) (kontsulta data: 2006-12-19).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Wiederhorn, Jon. "Road To The Grammys: The Making of Coldplay's 'Clocks'". (kontsulta data: 2006-08-13).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) Webb, Robert. "Story of the Song: 'Clocks', Coldplay (2002)". Independent.co.uk (kontsulta data: 2006-08-03).
- ↑ (Ingelesez) Sanneh, Kelfa. "POP REVIEW; Vertigo From the Falsetto and 'Parachutes'". The New York Times (kontsulta data: 2008ko abuztuak 17).
- ↑ a b c (Ingelesez) Pareles, John. The Case Against Coldplay. The New York Times (kontsulta data: 2008-07-18).
- ↑ a b (Ingelesez) Webb, Robert. "Story of the Song: 'Clocks', Coldplay (2002)". Independent.co.uk (kontsulta data: 2006ko abuztuak 3).
- ↑ (Ingelesez) Wilson, McKenzie. Clocks: Song Review. Allmusic (kontsulta data: 2008ko uztailak 14).
- ↑ a b (Ingelesez) Wiederhorn, Jon. "Road To The Grammys: The Making Of Coldplay's 'Clocks'". (kontsulta data: 2006-08-13).
- ↑ a b c (Ingelesez) Wilson, McKenzie. Clocks:Song Review. Allmusic (kontsulta data: 2008-07-14).
- ↑ a b (Ingelesez) (PDF) Countdown of Clocks. Coldplay.com jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-10-11) (kontsulta data: 2008-08-03).
- ↑ (Ingelesez) Wiederhorn, Jon. "Coldplay Singer Questions Whether He's The Devil". MTV (kontsulta data: 2007-07-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Pepper, Tracy. Band of the Year: Coldplay. (kontsulta data: 2006-08-13).
- ↑ (Ingelesez) Sheffield, Rob. Coldplay: A Rush of Blood to the Head. Rolling Stone jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-04-19) (kontsulta data: 2008-08-26).
- ↑ Cheal, David. "Perfect Playlist: Coldplay". The Daily Telegraph: 030.
- ↑ Leopold, Todd. "Beyonce tops with five Grammys". Cable News Network (kontsulta data: 2008-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Brandle, Lars. "Coldplay Nabs Four Q Award Nominations". Billboard.com jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-05-26) (kontsulta data: 2006-08-03).
- ↑ (Ingelesez) The Top 100 Singles of 2000-04. Pitchfork.com jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-05-31) (kontsulta data: 2009-05-21).
- ↑ (Ingelesez) Gabston, Pter. "Coldplay Stock Rises in NYC". Spin (kontsulta data: 2008-08-03).
- ↑ (Ingelesez) Cohen, Brian. "Coldplay Unveils New Tunes In Los Angeles'". Billboard jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-05-26) (kontsulta data: 2006-08-03).
- ↑ "Hot Product: 'Rush' Hour". Billboard.
- ↑ (Ingelesez) Gabston, Pter. "Coldplay Stock Rises in NYC". Spin (kontsulta data: 2008-08-03).
- ↑ (Ingelesez) Cohen, Brian. "Coldplay Unveils New Tunes In Los Angeles'". Billboard jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-05-26) (kontsulta data: 2006-08-03).
- ↑ (Ingelesez) Webb, Robert. Independent.co.uk ed. "Coldplay: "Speed of Sound" Track Review". Pitchfork Media jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-12-07) (kontsulta data: 2006-08-03).
- ↑ (Ingelesez) Senneth, Kelefa. Independent.co.uk ed. New CDs. The New York Times (kontsulta data: 2006-08-03).
- ↑ "Hot Product: Cognac And Brandy". Billboard.
- ↑ (Ingelesez) "Coldplay Put The Clocks Back". XFN (kontsulta data: 2008-10-07).
- ↑ a b (Ingelesez) "Triple J Hottest 100 2003". jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-02-11) (kontsulta data: 2009-08-06).
- ↑ (Ingelesez) "Triple J Hottest 100 2002". jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2004-01-09) (kontsulta data: 2008-07-13).
- ↑ (Ingelesez) Caufild, Keith. "Ask Billboard: Girls Club". Billboard jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-05-26) (kontsulta data: 2008-07-13).
- ↑ Live 2003. [DVD]. Capitol Records and Parlophone. 2003.
- ↑ (Ingelesez) "Coldplay Reward Fans With Free Live LP 'LeftRightLeftRightLeft'". Rolling Stone jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2009-07-08) (kontsulta data: 2009-08-03).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









