Devil (2010eko filma)
Devil edota The Night Chronicles: Devil (euskaraz Deabrua edota Gaueko Kronikak: Deabrua) 2010eko John Erick Dowdle estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko suspense filma bat da. Chris Messina, Logan Marshall-Green, Geoffrey Arend, Bojana Novakovic, Jenny O'Hara eta Bokeem Woodbine aktoreek antzeztu zuten, narratzailea Jacob Vargas aktorea izan zelarik. ArgumentuaBost pertsona, zein baina zein ezberdinagoak, Philadelphiako orratz-etxe bateko igogailu baten ez gora eta ez behera atera ezinik gelditu dira: Vince McCormick (Geoffrey Arend), iruzur fiskalagatik ikertuta dagoen eskrupulurik gabeko negoziogizona, Sarah Caraway (Bojana Novakovic), bere senarraren dirua eskuratu eta bertan behera utzi nahi duen familia aberatseko emakume kutizizalea, Ben Larson (Bokeem Woodbine), bortizkeriaz beteriko iragana duen orratz-etxeko zaintzaile liskarzalea eta Jane Kowsky (Jenny O'Hara), adineko ustezko emakume lapurzalea. Igogailuan aurkezten den bosgarren pertsona Tony (Logan Marshall-Green) misteriotsua da. Txoko estu horretan gauza bitxi eta azalpenik gabekoak jazotzen hasiko dira, eta pixkanaka bost pertsonek haietako bat Deabrua berbera dela pentsatzen hasiko dira, honela bata besteaz susmatzen hasiz. Aktoreak
Kanpo estekak
|