M. Night Shyamalan
Manoj Nelliyattu "M. Night" Shyamalan (Maṉōj Nelliyāṭṭu Śyāmaḷaṉ; tamileraz: மனோஜ் நெல்லியட்டு ஷியாமளன்; malabareraz: മനോജ് നെല്ലിയാട്ട് ശ്യാമളന്; 1970eko abuztuaren 6a, Mahé, India) indiar jatorriko estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da. Oscar Sarietarako izendatua egon da. Haren film ospetsuenen artean, honako hauek daude: The Sixth Sense (1999), Unbreakable (2000), Signs (2002), The Village, Lady in the Water (2006), The Happening (2008) eta Devil (2010). BizitzaShyamalan Indian jaio zen, Mahén baina, Penn Valleyen igaro zuen bere haurtzaroa, Pennsylvanian, Estatu Batuak. Zortzi urte zituenean, Super-8 bat oparitu zioten eta horrek zinemarekiko pasioa piztu zion, nahiz eta Aitak medikuntzan jarraitzea nahi zuen, berak eta bere emazteak bezala. Hala ere, amak bere grina jarraitzera animatu zuen. 17 urte zituenerako 45 pelikula grabatu zituen etxean. New Yorkeko Unibertsitateko Arteen Tisch Eskolan (TSOA) ikasi zuen. FilmografiaZuzendari gisa
Kanpo estekak
|