Druso
| Drusoak موحدّون دروز | |
|---|---|
| Biztanleak guztira | |
| 800.000 - 2.000.000 | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| Hizkuntza | |
| Arabiera (jatorrizkoa) Hebreera (Israelen) | |
| Erlijioa | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak |
Drusoak[5] (arabieraz: درزي, derzī edo durzī, plurala دروز, durūz, hebreeraz: דרוזי druzim) komunitate erlijioso monoteista bateko kideak dira, batez ere Siria, Libano, Israel eta Jordanian bizi direnak. Talde hori XI. mendean sortu zen, ismailismotik bereizita.
Drusoek sineste eklektiko multzo bat dute, abrahamen erlijioetatik, gnostizismotik, neoplatonismotik eta beste filosofia batzuetatik atera dituztenak. Beren buruari Ahl al-Tawhid (unitarianismo edo monoteismoaren herria) edo al-Muwaḥḥidūn (unitaristak edo monoteistak) izena ematen diote; izan ere, erlijioaren izen osoa al-Muwaḥḥidūn al Durūz («druso unitarioa») da.
Historia
Jatorriz, mugimendu ismaildar xiitatik bereiziriko talde bateko kideak ziren drusoak. XI. mendeko bi misiolarik sortu zuten sekta: Muhammad ibn Ismael al-Darazi (druso duruz hitz arabiarretik dator eta duruz, darazi horren plurala da, daraziarrak beraz) eta Hamza ibn’Ali ibn Ahmad. Dotrina horretako oinarriak mesianismotik, gnostizismotik eta neoplatonismotik hartu zituzten. Jainkoa gizon egitean eta metenpsikosian (arima bera gorputz desberdinetan bizi daitekeela dioen dotrina) sinesten dute. Drusoen arabera, siniste islamdarrak beren mendeko sunitei ezarri nahi izan zien Al-Hakim fatimatar kalifa (996-1021) izan zen azken jainkozko gizona edo maqam. Herri honetako kideen ustez Al-Hakim ez zen hil, desagertu baizik, eta egunen batean hura urrezko aro bat inauguratzera etorriko den sinestea dute[6].
Musulman ortodoxoek Egiptotik egotzirik, Siriara jo zuten (1017. urtea, drusoen aroaren hasiera). Hego Sirian egokitu ziren, Hauran mendietan (geroko Jabal al-Druze) XIX. mendetik aurrera. Zapalkuntza gogorra pairatu behar izan bazuten ere, bizirik iraun zuten Taqiyah («ezkutatzea») hastapenari esker. Honen arabera, drusoek ez dute aitortu behar beren sinestea giro arrotzean edo etsai giroan daudenean. Drusoen artean, jakintsuek (Uqqal) baizik ezin dituzte liburu sakratuak erabili.

Historian zehar drusoak gurutzatu kristauen, turko otomandarren (XVII. mendean menderatu zituzten otomandarrek), kristau maroniten (1860. urtean triskantza handiak egin zituzten drusoek maroniten artean) eta frantsesen aurka (1925-1926) borrokatu ziren. Sirian nolabaiteko autonomia erdietsi zuten eta ordezkari bereziak aukeratzen dituzte parlamenturako.
1975. urtetik aurrera, drusoak parte hartzen hasi ziren Libanoko Gerra Zibilean, Alderdi sozialista aurrerazalea zutela buru. Hasieran kristau maroniten nagusitasun politikoaren aurka borrokatu ziren eta, beraz, palestinarren alde. 1983. urtetik aurrera, Siriaren laguntza zuten drusoak palestinarren aurka jarri ziren eta maronitak egotzi zituzten Xuf-eko mendietatik, gudu odoltsu bortitzen ondoren. 1984. urtean, Walid Jumblatten milizia drusoak eta xiitak Beiruten sartu ziren, nazioarteko gudarosteek alde egin ondoren. Libanoko bakerako hitzarmenean parte hartu zuten eta arabiarren eta kristauen arteko koalizio gobernuko kide bihurtu ziren.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/7/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Syria - International Religious Freedom Report 2006. in: U.S. Department of State. state.gov (kontsulta data: 2016-7-18).
- ↑ The Economist, 390 (8618–8624). 2014. (kontsulta data: 2016-7-18).
- ↑ Lebanon - International Religious Freedom Report 2008. in: U.S. Department of State. state.gov (kontsulta data: 2016-7-18).
- ↑ Palestinians say they number 12.1 million worldwide. in: The Times od Israel. timesofisrael.com (kontsulta data: 2016-7-18).
- ↑ Euskaltzaindia, 187. araua, "druso"
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Druso. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










