ETIAS
| ETIAS | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen laburra | ETIAS |
| Mota | Informazio sistema eta border control (en) |
| Kudeatzailea | European Union Agency for the Operational Management of Large-Scale IT Systems in the Area of Freedom, Security and Justice (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 2026 |
| webgune ofiziala | |
Europako Bidaia Informazio eta Baimen Sistema (ingelesez: European Travel Information and Authorisation System, edo ETIAS ) Europar Batasunaren baimen elektroniko sistema da Schengen eremura ( EFTAko herrialdeak barne) eta Ziprera bidaiatzen duten bisitarientzako, bisarik gabeko herrialde batetik datoztenean.
ETIASek 7 euro kostatuko duela aurreikusten da 18 eta 70 urte bitarteko eskatzaileentzat. Hiru urtez edo pasaportearen iraungitze-datara arte baliozkoa izango da, lehenago gertatzen dena kontuan hartuta. [1] ETIAS 2026ko azken hiruhilekoan indarrean jartzea aurreikusten da. [2]
Aplikagarriak diren nazionalitateak
Herrialde hauetara sartzeko
ETIAS beharrezkoa da Europako 30 herrialdetara lurrez, airez eta itsasoz sartzeko, Schengen Eremuko 29 estatu kideak barne, baita Ziprera ere.
Irlanda Europar Batasuneko estatu kide bakarra da, bisen politika propioa izaten jarraitzen duena.
EBko edo Schengengo herrialde bateko nazionalitate bikoitza eta beste herrialde batekoa (adibidez, Italia eta Kanada) duten bisitariek ez dute ETIASen bidaia-baimenik beharko EBko edo Schengengo herrialdeko dokumentu bat badute (Nortasun Agiri Nazionala edo Pasaportea).[3][4]
ETIAS bisa salbuetsitako hirugarren herrialdeetako nazionalei eskatuko zaie, Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiriko mikroestatu europarrak izan ezik. Estatu hauetara sartzeko bide bakarra Schengen eremuko herrialde batetik pasatzea da, beraz, hirugarren estatuko herritarrek ETIAS izango behar dute mikroestatu hauetara joateko:
Andorra,
Monako[oh. 10],
San Marino eta
Vatikano Hiria.
Herrialde hauetako herriatarrek eskatu behar dute
Herrialde hauetako pasaportea duten bidaiariak ETIAS behar izango dute:[5]
Salbuespenak
ETIAS ez zaie eskatuko pertsona hauei:[6]
- Bisen titularrak
- Herrialde hauetako herritarrak edo haien senitartekoak egoitza-txartela dutenean, edo herrialde hauetako batek emandako egoitza-baimena edo mugako tokiko zirkulazio-baimena dutenak:
- EBko edo Schengeneko herrialde batek emandako errefuxiatuei edo aberririk gabeko bidaia-dokumentuak dutenak.
- Eskifaiako kideak
- Pasaporte diplomatiko edo ofizialen titularrak
- Aireportuetako igarobideko bidaiariak
Aurkezpenaren kronologia
ETIAS indarrean sartu ondoren, gutxienez sei hilabeteko "trantsizio epe" batekin hasiko da, eta epe horretan eskaerak onartuko dira, baina ez da derrigorrezkoa izango ETIAS bat ukaitea bidaiatu ahal izateko.[7]
ETIAS baliotzea
ETIAS bati ezezkoa eman dioten edo beren ETIAS ez onartzea espero duten bidaiariek baliozkotasun mugatuko ETIAS bat eskatu ahal izango dute, bidaiatzeko "arrazoi humanitarioak edo betebehar garrantzitsuak" badituzte. Zehaztutako herrialdeetarako bakarrik balioko du, eta 90 egunera arte.[8]
Oharrak
- ↑
Kanariak,
Ceuta,
Melilla eta Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurrak barne
- ↑
Åland barne
- ↑ Karibeko Herbehereak izan ezik
- ↑
Svalbard, Bouvet Uhartea, Petri I.a Uhartea eta Maud Erreginaren Lurraldea izan ezik
- ↑ Itsasoz Haraindiko Frantzia izan ezik.
- ↑
Madeira eta
Azoreak barne
- ↑
Faroeak eta
Groenlandia barne
- ↑
Ipar Zipreko Turkiar Errepublika izan ezik
- ↑
Akrotiri eta Dhekelia barne. Herrialde hauek Ziprerekin muga irekiak eta bisa-politika bera dauzkate.
- ↑ Monakon itsasotik sartzean, Schengen eremuko bisa-politika bera aplikatzen da.
- ↑ Britaniar nazionalitate mota guziak, Brexit ateratze-akordioaren onuradunak izan ezik
Erreferentziak
- ↑ «Security union: A European Travel Information and Authorisation System – Questions & answers» European Commission 5 July 2018.
- ↑ (Ingelesez) «Revised timeline for the EES and ETIAS - European Union» travel-europe.europa.eu.
- ↑ «Frequently asked questions about ETIAS» Europa.
- ↑ «Who should apply – Who does not need an ETIAS travel authorisation» Europa.
- ↑ (Ingelesez) «Who should apply - European Union» travel-europe.europa.eu.
- ↑ «Official Journal of the European Union, L 236, Volume 61, English Edition» Europa 19 September 2018.
- ↑ «ETIAS timeline explained» Europa.eu 24 November 2023.
- ↑ ETIAS travel authorisation with limited validity. .
Kanpo estekak
| Europar Batasuneko estatu kideak | ||
|---|---|---|
|
Alemania · Austria · Belgika · Bulgaria · Danimarka · Errumania · Eslovakia · Eslovenia · Espainia · Estonia · Finlandia · Frantzia · Grezia · Herbehereak · Hungaria · Irlandako Errepublika · Italia · Kroazia · Letonia · Lituania · Luxenburgo · Malta · Polonia · Portugal · Txekia · Suedia · Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Albania · Ipar Mazedonia · Montenegro · Serbia · Turkia | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









