Eric Wieschaus
Eric Frank Wieschaus (South Bend, Indiana, AEB, 1947ko ekainaren 8a -) estatubatuar biologoa da. BiografiaFisikako eta biologiako ikasketak egin zituen Estatu Batuetan, South Bend eta Yale unibertsitateetan. Suitza, Frantzia, Alemania eta Estatu Batuetan egin du lan, eta New Jerseyn (Princetoneko Unibertsitateko Biologia Molekularreko Sailean) aritu da azkeneko urteetan. 70ko hamarkadan, Nobel saridun Christiane Nusslein-Volhardekin ikasi zuen, Heidelbergeko Biologia Molekularreko Europar Laborategian, helburu berarekin biek: drosofila euliaren arrautza enbrioi zatikatu nola bihurtzen zen aurkitzea. Urtebeteko lanaren ondoren, hamabost gene desberdin bereizi zituzten, eta gene horietan aldaketak eginez gero enbrioiaren zatikatzean akatsak sor zitezkeela aurkitu zuten. 1980an argitaratu zituzten lehenbiziko ondorioak, umekiaren garapena kontrolatzen duten geneak gen jakin batzuk direla zehaztu ondoren. Lan horri esker, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1995ean, Christiane Nüsslein-Volhard alemaniarrarekin eta Edward B. Lewis estatubatuarrarekin batera. Erreferentziak
Kanpo estekak
|