Erroeta
| Erroeta | |
|---|---|
Erroeta lainopean Erroitegitik ikusita | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Arraia-Maeztu |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°47′40″N 2°23′50″W / 42.7944°N 2.3972°W |
| Garaiera | 962 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 22 (2022) |
Erroeta[1] (ofizialki Onraita / Erroeta) Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdeako eskualdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Araba osoko herririk altuena da.[2]
Toponimia
1025ko Donemiliagako goldean agertzen da, Erroheta forman. Beste izendapenak: Honrayta (1257), Onrraita (1456-58), Hondraita (1483). 1986ean Onraita - Erroeta izena ofizlaldu zen.[3]
Historia
Bere kokapena dela eta, toki garrantzitsua izan zen Errioxa eta Nafarroa Garaitik Lautadara eta alboko probintzietara joaten ziren jendearentzako. Zegoen tokia zela eta, leinu desberdinek eskuratu nahi izan zuten. Herri honen lehenengo jaunak Gaonatarrak izan ziren, eta horien menpe egon zen XV. mendearen erdira arte. Gero, Aialatarren leinuaren menpe egotera igaro zen. Aialatarrak Dulantziko jaunak izan ziren XVII. mendera arte, izan ere, garai hartan, Granadako Porcelesdarrek, Villa Alegreko Markesek, lortu zuten hango nagusitasuna.[4]
XIX. mende erdian, Erroetan 96 lagun bizi ziren. Garai horretakoa da Pascual Madozen Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar argitalpenaren 12. liburuaren deskribapen hau:[5]
ONRAITA: v. del ayunt. de Laminoria en la prov. de Alava (á Vitoria 5 leg.), part. jud. de Salvatierra (1 1/2), aud. terr. de Bürgos (25), c. g. de las Provincias Vascongadas, dióc. de Calahorra (14). sit. en una planicie que forma la cúspide de un elevado monte, dominado de otros; clima frio y húmedo, combatido de los vientos N. y NO. y se padecen algunos constipados. Tiene 17 casas, ademas de la del concejo, llamada asi por que se reunian en ella los vec. cuando habia ayunt. y ahora sirve de cárcel; escuela de primera educacion para ambos sexos, frecuentada por 26 alumnos y dotada con 17 fan. de trigo; igl. parr. dedicada á San Lorenzo, servida por dos beneficiados; una ermita (San Juan Bautista), y para uso de los hab. una fuente inmediata á la igl. El térm. confina N. Alaiza, mediando la sierra; E. Salvatierra; S. Roitegui, y O. Musitu; encontrándose mucho arbolado y monte por todas direcciones escepto por S. que está cultivado. El terreno es pedregoso, frio y poco productivo; le atraviesa un arroyo que por esta parte es uno de los primeros afluentes del r. Ega. caminos: los locales en mal estado: el correo se recibe en Salvatierra por los mismos interesados. prod.: trigo, cebada, avena, yeros, centeno y lentejas; cria de ganado vacuno, caballar, cabrío y lanar; caza de palomas, liebres, zorros y lobos. pobl.: 12 vec., 96 alm. riqueza y contr.: con su ayuntamiento (V.). (Madoz, 1849, pp. 277-278)
1958 arte Laminoria udalerriaren zati izan zen.
2022 urtean, 22 biztanle zituen erroldatuak.
Geografia
Iturrietako mendien magalean dago, Entzia eta Urbasa mendilerroen mendebaldean. Gain aldean Santa Elena tontorra du (1.109 m.). Herritik hurbil Igoroin edo Musitu errekaren sorlekua dago, Ega ibaiarekin bat egiten duena.[6]
Herri honetako etxeak Andra Mariaren Jaiotzako parrokia-elizaren inguruan sakabanatuta daude, eta etxeetan arkitekturako elementu gotiko-errenazentistak antzeman daitezke, esaterako puntu erdiko arkuak dauzkaten portadak edo hotzetik babesteko leihotxoak. Leihotxo horietako bitan armarri bat eta giltzak dauzkan eliz-ezkututxo bat nabarmentzen dira. Elizaren aldamenean frontoia dago. Herriaren erdiko aldean iturri-uraska bat dago eta kanpoko aldean beste iturri-uraska bat eta garbitokia daude.[4]
Erroetan despopulatutako herriak daude: Aizpileta eta Donas (zati bat, bestea Musituko kontzejuaren lurretan baitago).[7]
Demografia
| Erroetako biztanleria |
|---|
![]() |
Kultura

Ondare materiala
- Andre Mariaren Natibitatearen eliza
- Iturri, latsagi eta aska multzoa.
- Enparantzako iturri-uraska.
- Frontoia.
- Erroetako etxeak Andra Mariaren Jaiotzako parrokia-elizaren inguruan sakabanatuta daude, eta haietan arkitekturako elementu gotiko-errenazentistak antzeman daitezke, esaterako puntu erdiko arkuak dauzkaten portadak edo hotzetik babesteko leihotxoak. Leihotxo horietako bitan armarri bat eta giltzak dauzkan eliz-ezkututxo bat nabarmentzen dira.[4]
Ondare inmateriala
- Erroetako jaiak ekainaren 24ean ospatzen dira, San Joanen omenez.[4]
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian
|
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Euskaltzaindiaren ebazpena herriaren euskal izenaz
- ↑ "Garaieraren koxkak" (Berria)
- ↑ «Onraita - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ a b c d Onraita / Erroeta. Arraia-Maeztuko Udala.
- ↑ (Gaztelaniaz) Onraita. 2024-08-28 (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ «ONRAITA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-11-20).
- ↑ López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1989). Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y pueblos alaveses. Euskaltzaindia ISBN 978-84-85479-48-1. (kontsulta data: 2024-11-20).
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Erroetaz Arraia-Maeztuko udal webgunean[Betiko hautsitako esteka]
| Arraia-Maeztuko herriak | ||
|---|---|---|
|
Aletxa • Apilaiz • Areatza • Atauri • Azazeta • Birgarabarren • Birgaragoien • Elortza • Erroeta • Erroitegi • Ibisate • Korres • Maeztu • Musitu • Sabando • Zekuiano | ||
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.











