Share to:

Sabando

Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sabando (argipena)».
Sabando
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArraia-Maeztu
Geografia
Koordenatuak42°45′N 2°24′W / 42.75°N 2.4°W / 42.75; -2.4
Demografia
Biztanleria47 (2025)

Sabando Arabako ekialdean dagoen herria da, Mendialdean eta Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokaturik. Berezko udalerria izan zuen baina aspaldian desagertua: 1877ko erroldarako Arraiari lotua agertzen da.

Kokapena

Sabando kokatzen haranak eta bere izena hartzen duen Sabando ibaiak hegoalderantz ematen du, Kanpezurantz, baina herriaren loturek argiagoak dirudite iparraldeko Arraiako beste herriekin eta Haranarekin. Izatez, inguruoetan euskararen toponimiaren muga hori hasten da, eta herri hauxe bera euskal idazle baten jaiolekua izan zen: [Joan Batista Gamiz|Joan Batista Gamiz Ruiz de Oteo]] han jaio zen 1696an.

Herriaren mendebaldean labar ikusgarri batzuk daude, Atxarte esaten dioten paraje bat.

Hegoalderantz Sabando ibaiari jarraituz, Kanpezurekin muga topatzen dugu ur-jauzi batean, zeinaren ondoan Oteoko errota dagoen, beste kontzeju batzuekin muga egiten baita bertan; Kanpezuko Oteo eta Antoñanarekin. Igeri egiteko moduko putzu bat ere bada toki horretan.

Historia

Historikoki herribildua da eta Donemiliaga Kukulako 1025. urteko dokumentazioan Savando de Suso (Sabando Goikoa) eta Sabando de Iuso (Sabando Behekoa) izenak azaltzen dira. Becerro Galicanoaren edizio digitala prestatu zutenek, Donemiliagako goldeko toponimoen kartografia egiterakoan, Savando de Suso hori gaurko Sabandoko herribilduarekin identifikatu zuten eta Sabando de Iuso, hegoalderago, egun herri hustua izango litzatekeen toki batean kokatu zuten, Sabando ibaian beherago, ibaiaren ezkerraldean. (Ematen dituzten Koordinatuak: 42°44'41.0"N 2°23'53.5"W)[1]

« [...] Hoy tenemos sólo un Sabando, ignorando situación y época de desaparición de su compañero. »

Gerardo López de Gereñu.[2]


Erdi Aroan herria Gaona familiaren menpe zegoen. Leku estrategikoan kokatuta, bi dorre eraiki zituzten[3]. 1332an Fernán Ruiz de Gaona zen herriko jauna; horretaz gain Arabako artxidiakonoa eta Arriagako kofradiako kidea zen.

XVI. eta XVII. mendean Hurtado de Mendoza Orgazko Kondeak izan ziren Sabandoko jaunak. 1678ra arte herria Antoñanaren menpe egon zen; urte horretan Karlos II.a Espainiakoari bere independentzia erosi zion eta "berezko herribildua" bihurtu zen.

Sabando, (1932-1934), ortoargazkia

1887ko erroldan Arraia udalerri modernoaren barruan sartuta agertu zen[4].

Demografia

2021. urtean dozena bat vecino zituen, Arabako gazteleran, biztanleak dituzten hamabi etxe[5],.

Sabandoko biztanleria

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Maeztu Durruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaiz Maeztu

Eraikin aipagarriak

Herriko eliza Andre Maria Birjinaren Jaiotzaren omenezkoa da baina zoritxarrez ez da leku berean zegoen eliza erromanikoa, 1962-64 artean eraikitako beste bat baino[6]. Herriko aburuz, 1960 hamarkadan izan zen apaizaren ideia izan zen eliza aldaketa, eta haren memoria onik ez dago, artelan bat zentzurik gabeko eraikin modernista batek ordezkatu zuelako[5].

Elizaren ondoan baina aparte bere dorrea dago. Eliza multzo baten zatia da; topagunea eta bolatokia ere badaude.

San Gerbasio eta Protasio baseliza herriaren hegoaldeko sarreran dago; inguruan egurrezko gurutze bat ere badago[7]. San Gerbasio eguna da herriko jaia, ekainaren 19an[5].

1635eko irin-errota ere gorde da.

Sabandoar ezagunak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «Ikus OpenStreetMap» OpenStreetMap (kontsulta data: 2025-07-30).
  2. (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
  3. Dorren hauen aztarnarik ez da geratzen, toponimian izan ezik: Torre eta Torrondo leku-izenak topa daitezke Sabandon.
  4. Sabando[Betiko hautsitako esteka] Arraia-Maeztuko webgunean.
  5. a b c Abaitua, Joseba; Fernandez, Luistxo. (2021-04-01). «Kanpezura bisita (eta Sabandora, bide batez)» Eibar.ORG | Eibarko peoria (kontsulta data: 2021-10-16).
  6. Eliza[Betiko hautsitako esteka] udalaren webgunean.
  7. San Gerbasio[Betiko hautsitako esteka] webgune berean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak



Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya