Musitu
| Musitu | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Laminoria |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°46′40″N 2°25′21″W / 42.7778°N 2.4225°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 9 (2022) |

Musitu[1] Arabako ekialdeko herri bat da, Mendialdeako eskualdean.
Geografia
1958 arte, Laminoria udalerriaren zati izan zen. Gaur egun Arraia-Maeztuko udalerriaren barruan kokatua dago, Iturretako mendilerroko arroila baten ondoan. Bere ondotik Musitu erreka igarotzen da, ibarrean behera Ega ibaiarekin bat egiten duena.[2] Ibarrean gora, berriz, Igoroingo arroila aurkitzen da, Arabako natura ondare nabarmenetako bat.[3]
Geologia
Musitu inguruko lurrean kareharria eta kalkarenita dira nagusi, daniar-montiar arokoak.[4] Halere, hegoaldean tupa, kareharri, buztin eta konglomeratuz osatutako multzoak daude.[2]
Izena
Musitu izena, 1025ko Donemiliagako goldean dokumentatzen da lehen aldiz, Mussitu forman. XVI. mendean, berriz, "Musito" abizena dokumentatzen da.[2]
Historia
Erdi Aroan bide garrantzitsuen bidegurutzea zen, Nafarroa eta Errioxatik Arabako lautadara eta Kantabriara zihoazten bideak elkartzen baitziren bertan.
XIII. mendean San Martin eliza eraiki zen.
Julio Caro Barojaren arabera, XVI. mendean Musituko biztanleek euskara erabiltzen zuten; XVIII. mendearen amaierarako, ordea, hizkuntza hau galdua zen.[2]
Hainbat errota ere izan ziren inguruetan, Igoroingoa (1561), La Pozakoa (1772), Santa Piakoa (1767) eta Santo Toribio (1829)[5].
1865ean iturri-uraska eta garbitokia eraiki zituzten[5].
XX. mende hasieran Musitun eskola publikorik ez zenez, haurrak Zekuianora joaten ziren ikastera.[2]
Demografia
| Musituko biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak

Eraikinik aipagarriena San Martin eliza da. XIII. mendeko elementuak ditu. Egungo erretaula XVIII. mendekoa da eta San Martin ageri da erdian, alboan San Petri eta Paulo dituela[5]. San Martinen omenez ospatzen dira herriko jaiak, azaroaren 11n. Frontoi bat ere badago.
San Martin kalean bertan iturri-uraska eta garbitokiaz osatutako latsagia dago, 1865 urtean eraikia.[5]
Herriko etxe batean, kantoi-harriak Donasko hilerritik ekarritakoak dira.[2]
Herritik ekialdera, Igoroingo sakana dago. Arroila hau Arabako Foru Aldundiak baso-erreserba izendatua du, bertan 52tik gorako landare espezie autoktono aurki baitaitezke.[3]
2019 urtetik, Atabarri izeneko parajean, begiratoki bat dago Anglo-Vasco-Navarro trenbidearen bide berdetik hurbil, arroila-basoetako ikuspegiaz gozatzeko.[3]
Zenbait herri hustu daude: Igoroin, Kerrianu, Luzkando eta Aizpiletaren zati bat ere Musituren lurretan dago gaur egun.
Musituar ospetsuak
- Abdón González de Alaitza (1876 - 1926) euskarazko lehen komikiaren egilea Musitun jaio eta hil zen.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren onomastika datutegia
- ↑ a b c d e f «MUSITU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-10-21).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Triviño, Borja. (2024-03-30). «Musitu: enclavado en el espectacular Barranco de Igoroin» Gasteiz Hoy (kontsulta data: 2024-10-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maeztu Troya, José Javier. (1996). El karst en Álava: distribución, tipología y diversidad. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (kontsulta data: 2024-10-22).
- ↑ a b c d «Musitu» Ayuntamiento de Arraia-Maeztu · Arraia-Maeztuko Udala 2019-03-21 (kontsulta data: 2021-08-23).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
| Arraia-Maeztuko herriak | ||
|---|---|---|
|
Aletxa • Apilaiz • Areatza • Atauri • Azazeta • Birgarabarren • Birgaragoien • Elortza • Erroeta • Erroitegi • Ibisate • Korres • Maeztu • Musitu • Sabando • Zekuiano | ||
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.











