Share to:

GR 10

GR 10
GR komunikazio sare (Frantzia)
Geografia
AbiapuntuaBanyuls-sur-Mer
HelmugaHendaia
Luzera916 km
MendikateaPirinioak
Mapa
Ibilbideko argibideak Harrietako Lepoan (Baigorrin)
Ibilbideko argibideak Harrietako Lepoan

GR 10 edo Piriniotako Iparraldeko Ibilbidea delakoa Piriniotako ipar isurialdea mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen ibilbide luzea da. Hegoaldetik gauza bera egiten duen beste ibilaldi luze bat ere badago: GR 11 (Piriniotako Hegoaldeko Ibilbidea).

Euskal Herri eta Frantziako lurrak zeharkatzen ditu ibilaldiak. Hendaian du abiapuntua, Bizkaiko Golkoaren hegi-hegian, eta Banyuls de la Marenda herri katalanean amaitzen da, Vermeille kostaldean, Mediterraneoko uretan. Gurdibide, bidezidor eta errepideak zeharkatuz mendikatearen ipar isuriko haran guztiak ezagutzeko parada ematen du ibilaldiak. Berrogeita hamar bat egun behar dira ibilaldi osoa egiteko.

Gorabehera handiko ibilbidea da, gailurrez gailur ibili beharrean herriak ere zeharkatzen baititu. Egun batzuetan 2400 m-tako desnibela gainditzera ere iristen da hori dela eta (1200 gora - 1200 behera). Pirinioak gailurrik gailur herrixkak zeharkatu gabe ibiltzen den ibilbidea Pirinioetako Ibilbide Garaia da.

Oso ongi seinaleztaturik dago marra zuri-gorriekin. Ibilbide zehatza Editions Sud-Ouest argitaletxeak kaleratutakoRando éditions izeneko mapa-sortan (1-11 zenbakiak) aurkituko duzu; horiek Estatu frantseseko Geografia institutuak 1:50.000 eskalan egindako mapak dituzte oinarri. [1]

Gidaliburu ugari ere aurkituko duzu liburudendetan, hori bai, frantsesez.

Zeharkatzen dituen bailarak

Aterpea eskaintzen duten tokiak

Piriniotako Iparraldeko ibilbidearen mapa Euskal Herrian.

Lapurdi

Nafarroa Behera

Zuberoa

Bearno

Bigorra

Garona Garaia

Couserans

Ariege

Ekialdeko Pirinioak

Noiz egin

Ibilbide hau egiteko sasoirik onena udaberria-uda hasiera edota uda hondarra - udazken hastapena dira. Uda bete-betean beroa izan daiteke ibiltariaren etsairik okerrena. Ilunabar aldera, gainera, sarritan izaten dira ekaitzak eta horiek arriskutsu bihurtzen dute mendia. Nahikoa da, ordea, arrisku hori saihesteko tentuz ibili eta aterpea eskainiko diguten aterpetxe edota herrietara jaistea. Neguan, berriz, elurrak estalita izaten da ibilbidearen zati ia guztia.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Cartographie Pyrénées - Editions Sud-Ouest

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya