Share to:

GR 283

Idiazabal gaztaren ibilbidearen mapa.

GR 283 edota Idiazabalgo gaztaren ibilbidea Gipuzkoako Goierri, Urola Garaia eta Debagoiena eskualdeetan barna doan ibilbidea da. Bere izenak Idiazabalgo gaztari aipamena egiten dio. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da.

2014ko martxoaren 21an Seguran ibilbidearen aurkezpena egin zen, ekitaldi horretan Joxe Ramon Agirre Marron eta Alex Txikon mendizaleak, eta Ohiana Kortazar mendi lasterkaria egon ziren, Ondarre baserriko Felix Goiburu artzainak Txikon eta Kortazarri gazta bana eman zielarik.[1][2]

Ezaugarriak

Ibilbide zirkularra da, 6 etapez osatua dago eta denera 95,7 kilometro luze ditu. Malda pilatua berriz 9,777 metro, malda positiboak 4,920 metro eta negatiboak 4,857 metro dituelarik. Egunero etapa bat egiteko pentsatua dago. Aldiz, ibilbidearen punturik garaienak 1.200 metro ditu, eta baxuenak 150 metro.

Ibilbidearen iparraldeko mugak Ordizia eta Beasain dira, ekialdeakoa Zaldibia, mendebaldekoak Legazpi eta Oñati, hegomendebalde eta hegokialdekoak Araba eta Nafarroako udalerriek adierazten dute.

Ibilbide honetan zehar Idiazabalgo gaztaren ekoizpen zikloa hasietatik amaierarte ezagutzeko aukera eskeintzen da: Aralarko eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletako larretan dauden ardi latxak, gaztandegiak eta merkaturatzen den Ordiziako azoka, bai eta izen ematen dion Idiazabal udalerria ere.

Etapak

Ibilbidea honako etapa hauek osatzen dute, halere, ibilbidea zirkularra denez ez da derrigorrezkoa hemen aipatzen den orden berdinean burutzea, norberak nahi duen tokian hasi eta amaitu baidezake:

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya