Gerardo Bujanda
Gerardo Bujanda Sarasola (Donostia, 1919ko abuztuaren 25a - ibidem, 2019ko irailaren 4a) gipuzkoar politikari jeltzalea izan zen.[1] Espainiako Gerra Zibilean Saseta bataoiloiko gudaria izan zen, eta Eusko Gudarosteko talde horretako azken beterano bizia izan zen, 100 urterekin hil baitzen, 2019ko irailean[2]. BiografiaAntiguako Matia kalean jaioa,[3] Gerra Zibila piztu zenean Euzko Gaztediren kidea zen eta Eusko Gudarosteko Saseta Batailoian izena eman zuen. 17 urteak Oiartzungo frontean bete zituen.[4] 1937ko abuztuan, Santoñako hitzarmena zela eta, preso hartu zuten.[5] Lau urte eman zituen bortxazko lanak egiten eta beste bost iparraldeko Afrikan erbesteraturik. 1946an Euskal Herrira itzuli eta Victoriano Luzuriaga enpresan administrari moduan lan egin zuen. Orduko EAJ klandestinitatean zegoen eta Bujanda buruzagietako bat bilakatu zen, Juan Ajuriagerra, Josu Solaun edo José María Lasarterekin batera. 1950eko hamarkadan Lapurditik emisioak egiten zituen Radio Euzkadin parte hartu zuen, "Jon de Igueldo" ezizenaz.[6] 1954. urtean Frantziako gobernuak irrati hura ixtera behartu zuen, eta ez zen berriro uhinetara itzuli 1965. urtera arte, oraingoan Venezuelatik, baina han ere jarraitu zuen berriemaile Jon de Igueldo klandestinoak[2]. Bitartean, irratigintzara lotuta, beste proiektu bat ere bultzatu zuen, Loiola Irratiarena, Elisabet Maiztegi, Karmen Kristobal, Koro Etxegoien, Mikel Rezola eta beste batzuekin. Espainiako trantsizioan politikagintzan jarraitu zuen, eta 1977ko eta 1979ko hauteskundeetan diputatu hautatu zuten Gipuzkoan. Erreferentziak
|