Jon Bilbao Azkarreta
Jon Bilbao Azkarreta (Cayey, Puerto Rico, 1914ko urriaren 31 – Gasteiz, 1994ko maiatzaren 23a) Euskal gaien ikertzaile, irakasle eta bibliografoa. BiografiaBilbon egin zuen Batxilergoa. Filosofia eta Letrak ari zen ikasten Madrilen, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean. Eusko Gudarosteko ofizial zenez, Bilbo frankistek hartu zutenean (1937ko ekaina), Puerto Ricora itzuli zen, eta handik Estatu Batuetara jo zuen. Ikasketak bukatu ondoren, irakaskuntzan hasi zen lanean, ikerlanak inoiz ere aldera utzi gabe. Bere lan nagusia den Euskal Bibliografian (1960rako idatzia, 1968-1975 urteen bitartean argitaratua) euskal gai guztiei buruz idatziriko lan asko eta asko bildu zituen; Euskal Herriak duen bibliografiarik oparoena da inondik ere. Geroztik ere agertu da aipaturiko bibliografia horien eranskinik. 1962ean Municheko elkar hartze makurrean parte Hego Euskal Herritik parte hartu zutenen zerrenda guztietan agertzen da Jon Bilbao, baita Espainiako Zerbitzu Sekretuek zigortzeko asmoz egin zuten zerrendan ere.[1] 2000. urteko urtarrilean, Jon Bilbaok bere bizitzan zehar osatu zuen liburutegi aberatsa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utzi zuen haren oinordeko Amale Bilbaok. Euskal gaien inguruko bibliografia ofizial baten faltan, Jon Bilbaok osatu zuena inoiz egin den garrantzitsuena dela esan daiteke. Beste dokumentu garrantzitsu askorekin batera, ondare bibliografiko hori Foru Aldundiaren eskuetan jarri zuten. Jon Bilbaoren euskal gaiei buruzko bibliografia, edozein ikerketa-lanerako ezinbesteko tresna, 100 milioi pezetatan baloratu zuten, eta ikertzailea 1994an hil ondoren atzerriko hainbat unibertsitate agertu zen hori erosteko prest. Amaitu gabe zegoela eta, Amale Bilbaok nahiago izan zuen lan hori Bizkaian uztea, gorde, osatu eta ikertzaileen eskura jarriko zutela bermatu ondoren. Berrogeita hamar urteko lanaren emaitza da Jon Bilbaok egin zuen Eusko Bibliographia, 300.000 erregistroz osatutako lan erraldoia. BibliografiaBibliografiak
Liburuak
ArtikuluakHemen bakarrik gutxi batzuk jaso egingo ditugu:
Erreferentziak
Kanpo estekak
|