Share to:

Jose Maria Asua

Jose Maria Asua

(2020)
Bizitza
JaiotzaZaratamo1953ko apirilaren 6a (73 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaJakiunde
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jose-mari-asua-gonzalez

Jose Maria Asua González (Zaratamo, 1953ko apirilaren 6a) Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoko katedraduna eta POLYMAT Institutuko ( Polymeric Materials) zuzendaria da.[1]

Kimika-Irakasle eta ikertzailea

1975ean, Zientzia Kimikoetan lizentziatu zen, eta 1978an, doktoratu egin zen, Zaragozako Unibertsitatean. 1978an, Donostiako Zientzia Kimikoen Fakultatean sartu zen, eta han, Polimeroen Ingeniaritzako irakaskuntza- eta ikerketa-programa bat garatzeaz arduratu zen. Industriaren aldetik garrantzitsuak ziren polimerizazio-prozesuei buruz oinarrizko ikerkuntza landu zuen. Uretan sakabanatutako polimeroak ekoizteko estrategiak garatu zituenez nazioarteko ospea lortu zuen.

Lau patenteren sortu zituen da eta 30 doktore-tesi baino gehiago zuzendu ditu. Polymer Reaction Engineering aldizkariko editorea izan da, eta Chemical Engineering Journal, Macromolecular Materials and Engineering eta Macromolecular Reaction Engineering aldizkarietako argitalpen-batzordeko kidea da. NATO Advanced Study Institute bateko zuzendaria ere bada.

Doktoratu osteko egonaldia egin zuen Liejako Unibertsitatean (Belgika), eta urte sabatikoak egin ditu Lehigh-eko Unibertsitatean (AEB), Fulbright beka batekin, eta Waterlooko Unibertsitatean (Kanada), irakasle bisitari. Iakasle bisitaria izan da Lovainako Unibertsitate Katolikoan (Belgika) eta Dortmundeko Unibertsitatean (Alemania).

30 industria-proiektutik gora zuzendu ditu.

Euskarazko argitalpenak

Lau artikulu idatzi ditu aldizkari zientifikoetan:

Emultsio-polimerizaziozko erreaktoreen zuzeneko jarraipena eta kontrola kalorimetria bidez 1998 P. D. Armitage , Jose Mari Asua Gonzalez, Jose Ramon Leiza Rekondo, I. Saenz de Buruaga EKAIA
Dimetiltereflato eta butanodilaren arteko transesterifikazio-erreakzioa 1987 Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola, L. Yurramendi ELHUYAR ald
Operazio-aldagaien eragina poli(etilen tereftalato)aren transesterifikazio-et... 1986 Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola ELHUYAR ald
Industria kimikoan erabiltzen diren erreakzio-motak 1981 Juan Adanes , Jose Mari Asua Gonzalez, Rafael Bilbao ELHUYAR ald

Bi artikulu liburutan argitaratuta:

Esegidurazko polimerizazioa 1983 Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola, Jacqueline Forcada Garcia UEU arg
Kimika teknikoa 1980 Jose Mari Asua Gonzalez, Jon Nazabal Etxeberria UZEI arg

Eta b liburu Udako Euskal Unibertsiatearekin 1983 eta 1985ean:

Emultsio-polimerizaziorako erreaktoreen injineritza 1985 Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola UEU arg
Miszelanea kimikoa 1983 Jose Mari Asua Gonzalez, Maria Jesus Barandiaran Sarasola, Jacqueline Forcada Garcia, Inaki Irazabalbeitia Fernandez, Jesus Maria Ugalde Uribe-Etxebarria UEU arg

Sariak eta errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. SALABERRIA, Urkiri. «José María Asua. Ingeniaritza Kimikoko katedraduna: Ideiak saltzea da gure negozioa» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2021-01-23).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya